Bariku gabeko deskubrimenduak:

"Frantxulet" berba. 

Bihar 7etan Bergarako San Pedro elizan kontzertua dago, Bergarako Stoltz Freres 
organoaren alde. 

Organoaren konponketaren alde egiten gabiltzana ikusi nahi baduzue, hemen 
informazioa: 
https://www.facebook.com/pages/Bergarako-Stoltz-Fr%C3%A8res-Organoaren-Lagunen-Elkartea/786063291433142.

Kontua da biharko kontzertuan Alai Taldea gizonezko koroak abestuko duen 
kantetariko bat dela "Frantxulet", itxura denez, kantu herrikoia, nik ez dot 
ezagutzen.

Eta "frantxulet"en esanahi topatu nahixan, hara, Eibarko euskarara lehen 
erreferentzia:

http://www.eibarko-euskara.com/node/3029: flauta, txilibitua, esan nahi du.

Eta bigarren erreferentzia, Bergarako euskararena:

http://www.bergarakoeuskara.net/node/163841: bigarren adiera: Pertsona arina, 
txoriburua, kaskal samarra, seriotasun gutxikoa"  Bergarako gizon bati 
«Frantxulet» deitzen zioten; oso jarduntsua omen zen.

Nik ez dakit zuek, nik behintzat ez neban ezagutzen. 

Ona iruditu jata: Ixildu hadi, frantxulet horrek! 

Bihar kontzertua ondo egongo da, animatu. Sarrera, 5 euro, eta badago 0 hilara 
baita ere. Orain crowdfunding esaten zaion hori, gurean, herrilana, betiko 
legez. 

Elna
                                          
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to