Egunero-egunero entzuten detsat MAite Artolari albistegixan titular
nagusixak emondakuan "Hastera goaz"!

Ze zabalduta daguan forma hori (-tzera joan). Ez naiz ausartzen esatera
txarto daguala, niri neuri belarriko min itzela egin arren!

Loiuko aireportuan be "XXXX hegaldia irtetera doa". Aspaldiko Esker
abertzalian lelo bar "EH berria jaiotzera doa". Oin "irabaztera goaz". Zer
esanik ez "Dispertsoarekin amaitzera goaz". Azken esaldi horretan ez dago
EZER ondo: dispertsioa, -kin amaitu, -tzera joan... Ufa!

Kasualidadia ete da galdegaia tartian daguala? "hasi egingo gara" "irabazi
egingo dugu"

"Behar " forma be ahaztuta geratzen da: "hasi egin behar gara" eta abarra.

Bo, badakizue, irakaslion paranoiak!

leire
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to