Eskerrik asko Oier!

Dena den, anaia naizenez, nagusia gainera, datu errealak aurkeztuta babestu
beharko dut, ezta? Imajina etzi Mapocho Poniente parkean tarantula batek
haginka egiten diola. Nire esku egon da anaiaren salbazioa baina... Dilema
etiko zaila.

Tarantulak saihestuta ere bizimodu zirraragarriari eutsi aholko dio, batez
ere gauez, hamabigarren solairuan baitu etxebizitza eta sarritan gertatzen
dira lurrikarak.

Bestalde, ona omen da fobiaren bat izatea. Denok daukagu zerbait, eta fobia
gugandik kanpo dago kokatua, zehatza da eta beraz ekidingarria (hegazkina,
masma, igogailua, amaginarreba...); aldiz, obsesioa barruan dago, ezin
muzin egin, gau eta egun marmarka (zenbat uharte daude ZEHAZKI munduan?)

Oier, masma idatzi dut baina zer den jakin gabe. Tarantularen sinonimoa da?

Oier Gorosabel Larrañaga<txikill...@eibar.org> igorleak hau idatzi zuen
(2015(e)ko uztailak 21 17:14):

> Markosek:
>
>> Nire anaiak hemen lanik ez eta Txileko Santiagora joan da. Dioenez,
>> hemengo
>> tristura barik han bizipoz ekonomiko antzeko bat dago.
>>
> Txileko Santiago entzutzen doten bakotxian, nahi barik lagun baten
> errebelaziño etsigarrixa etortzen jata gogora: herriko parkietan tarantulak
> dagozela. Nik masmei panikua detset (netsen?), eta honek hango parke
> ederretan zihar pasiatzeko goguak moztu zestazen erro-errotik.
>
> Ez esan anaiari ezer, badaezpada, Markos.
>
> --
> ***
> Oier Gorosabel Larrañaga
> http://www.abante.eus
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to