Eduk eta Markosek orain dala aste batzuk ekarrittako kontua.

Craig Johnson idazle ezagunan lanetan euskaldun bat agertzen dala,
Santiago Saizarbitoria (Longmire sherifaren liburu-sortan).

Uda honetan irakorri dot lanetako bat, erderaz: "Una muerte solitaria"
(biharbada ezagunena). Saizarbitoria komisaldegira zelan heltzen dan
azaltzen dau.

Polizia-eleberri normaltxo bat. Erritmoz egoki; tramaz ez horrenbeste.
Interesgarrixena, biharbada, eleberrixa nun dagon girotuta: Wyomingen,
negu betian, cheyene eta euskaldun artian. Pertsonaien artian hainbat
euskaldun: Saizarbitoria, Baroja eta Aranzadi (egiliak euskal idazlien
antologixaren bat hartuko zeban izenak aukeratzeko). Saizarbitoriak
oso leku txikixa daka liburuan, egixa esateko; Barojatarrak gehixago.

Liburu-sorta honek telesaila be badaka.
Datorren astian hasiko da 4. denboraldixa:
https://www.youtube.com/watch?v=KraEqhl6HLI

Kritika onak dakaz;
baina ez dirudi Saizarbitoriarik dagonik.

a.





Eduk:
>>> Berriki deskubritu dut Saizarbitoria izeneko pertsonaia bat Craig
>>> Johnsonen  Los mocasines de otro hombre (Another man's Moccassins) nobelan.
>>> Polizia euskaldun bat da, Wyomingen.
>>

Markosek:
> Craig Johnson idazleak Santiago "Santxo" Saizarbitoria sheriffaren
> laguntzailea azaltzen den eleberri bat baino gehiago idatzi du.
>
> Eleberrietako bat euskaldunak dauden zahar egoitza batean kokatu du;
> zaharren artean, Mari Baroja izeneko emakume bat. Honen hilketa ikertu
> beharko du sheriffak, Saizarbitoriak lagunduta.
>
> Johnsoni elkarrizketa:
>
> http://www.euskalkultura.com/euskara/albisteak/gaztelaniaz-argitratu-da-a-death-without-company-wyomingo-euskal-munduan-girotutako-nobela-beltza
>
>

Luistxok:
>> Beste polizia euskaldun bat fikziokoa da Lester Ybarra, Clint Eastwood-ek
>> zuzendutako Changeling filman agertzen dena.
>>
>> http://www.imdb.com/title/tt0824747/
>>
>> Bastante pinta euskalduna duen aktore batek gorpuzten du, Michael Kellyk.
>>
>> http://www.imdb.com/media/rm1220072192/nm0446672?ref_=nm_phs_md_1
>>
>> Igual gehiago ikusiko duzu telesailzaleak bazarete, conseguidore
>> politikoaren roletan ibili delako bai The Good Wife-n eta House of Cards.en.
>>
>> Beste eusko-cop bat agertzen da film honetan, Eugene Biscailuz.
>> http://azpitituluak.com/euskaraz/1366649592
>>
>> Kasu honetan benetako pertsonaia da, Los Angeles konderriko sherifa izan
>> zen.
>> http://en.wikipedia.org/wiki/Eugene_W._Biscailuz
>>
>> Luistxo
>>
>>

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to