Gaztaiñerre/Gaztañerre/Gaztainerre... izenetik hasitta ez gara ados jartzen. Zein egunetan izaten dan adostia lagun arteko betiko eztabaida da, *Liège-Bastogne-Liège <https://eu.wikipedia.org/wiki/Lieja-Bastogne-Lieja>* karreria baino klasikuagua.
Kontu hau erabat argitzerik ez da izango seguruenik, gure arbasuak ez zeskuen idatzitta laga eta ez dago jakitterik, baiña eliziak (betiko lez) bere arrastua laga bihar eta Domu Santu egunakin (azaruan 1a) eta animen egunakin (azaruan 2xa) lotu ebala dirudi. Eta kalkuluak egitterakuan, beti dudia, Domu Santu egunetik 2. astelehena dan ala animen egunetik 2. astelehena dan. Eta zer diñue ba gure autoridadiok ba? Asierrek esan daben moduan, Juanito San Martinek anima osteko 2.astelehenaren alde egitten dau. Gure Serafin eta Asierren hiztegi etnografikoan <http://www.eibarko-euskara.com/files/etnografikoa.pdf> ez dago zalantzarako tokirik, 222.orrialdian irakurri zeinkei ondorengua: *Animen egun osteko 2. astelehenean ospatzen da. Gaztaiña erriak eta marraskilluak afaltzen dira. *Mikel Larrañaga <https://arratetik.wordpress.com/tag/gaztanerre-eguna/>k be gauza bera diño bere blogian. Baiña, Juan Garmendiak <http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/jgl/17001065.pdf> Gaztañerre eguna finkatzeko Domu Santu eguna hartzen dau erreferentziatzat. Erabateko adostasunik ez daguan arren, badirudi animen egunaren osteko 2. astelehena dala aldeko gehien dittuena, eta Eibarko AEKn be horri jarraitzen detsagu. Ez daukat akorduan zenbat urte diran ospatzen hasi giñala, baiña gure artian be eztabaida piztu zan eta animen eguneko 2. astelehenian ospatzeko erabagixa *kontseiluko* zaharrenak hartu eban. Hau da; *Kontxa Laspiurrek* esandakuari jaramon egin zetsagun. Baina azkarrenak Eibarko txikiteruak, 1X2 jarri kinielan eta azierto seguro, azaroko astelehen guztixetan ospatuta ez dago diskusiñorik! Eta Plaentxiara etorritta naguanetik *marmotaren* eguna urtero, Jesusssss! Txisto Igone Lamarain<igonelamar...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko irailak 11 12:28): > nik be bai. > > nik goguan dauzkaten gaztañerre-egun danak izan dira egun berian Eibarren > eta Plaentxian. > > Asierrek diñuan moduan, AEKn galdetu biharko dogu. > > igone > > Asier Sarasua<asara...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko > irailak 11 12:24): > > neuk be zuria defendiduko neuke, baina ezin seguru esan. >> Toribiok be horixe diño: >> http://eibarko-euskara.com/node/3196?ikuspegi=lerroka >> ("Segundo lunes (después del día de Animas) del mes de noviembre" (TE, >> 391)) >> >> oker ez banago, San Martinek ondo azaldu zeban beran Gogoz edota Bidez >> liburuetan. >> http://egoibarra.eus/eu/argitalpenak/eibarko-argitalpenak/gogoz >> http://egoibarra.eus/eu/argitalpenak/eibarko-argitalpenak/bidez >> >> (ia gero begiratzen doten) >> >> Eibarren noiz ospatuko dan aurten? >> Hori AEK-ak erabagitzen dau ;-) >> >> a. >> >> >> Arrate Gisasola<arrategisas...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen >> (2015(e)ko irailak 11 12:12): >> > aspaldiko daneri! >> > >> > Hemen nabil Plaentxiarrekin eztabaidan...Gaztañerre eguna noiz >> > ospatzen dan. Eibarren ta Plaentxian kalkulua egitteko ez dala egun >> > bardina kontuan hartzen jaso dabe plaentxia.eus-en. (Plaentxian animen >> > egunetik 2 astelehenetara, hau da azaroak 2tik kontauta. Eibarren >> > berriz Domu santu egunetik 2 astelehenetara, azaroak 1etik). >> > Eibarren zein Plaentxian berdin dala defenditzen nabil baina egixa >> > esan ez dakit seguru holan dan. Plaentxiarrak zirikatzeko aukeria >> > sortu jatalako nabil holan... :) >> > zuek ze dinozue? Eibarren gaztañerre aurten Azaroak 9 edo 16? >> > Plaentxiarrentzat animen eguna astelehena danian 3. astelehena >> > tokatzen da Gaztañerre (aurtengo kasua). Gainontzekuetan 2. >> > astelehena. >> > >> > Plaentxian 16an ospatuko dogu. Ferixia aurreko zapatuan, 14an. >> > Gonbidatuta zagozie!!! >> > >> > >> > >> > >> http://plaentxia.eus/komunitatea/plaentxia-eus/627-gaztanerre-azoka-noiz-egingo-den-eta-zergatik-egun-horretan >> > >> > -- >> > Arrate >> > >> > _______________________________________________ >> > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: >> eibartarrak-requ...@postaria.com >> > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) >> > >> > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >> >> _______________________________________________ >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: eibartarrak-requ...@postaria.com >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) >> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >> > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: eibartarrak-requ...@postaria.com > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: eibartarrak-requ...@postaria.com izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.