Lotu ditudan hiru edo lau gai hementxe, ez nuen Iturriren estiloa
kopiatzeko intentziorik baina korala atera zait.

Aitak atzo aipatu zidan Gure Bazkaren azken atala, Joxerra Gartziari
egindakoa. Benetan azken atala omen da, ez dituztelako gehiago egingo. Gure
bazka, Donostiako Hiru Damatxo komunikazio ajentziak egiten duen bideo
elkarrizketa bat da. Euskal kulturaren inguruko pertsona esanguratsuekin
bazkaldu, elkarrizketa egin eta esandakoen entresaka egiten dute. Normalean
nahiko interesgarriak, eta 10 minutu irauten dutenez, ikusteko oso errazak.

Gure Bazka, elkarrizketa guztiak: http://www.argia.eus/multimedia/gure-bazka
Hiru Damatxo komunikazio ajentzia http://www.hirudamatxo.eus/

Entzun dut Joxerra Gartziarena eta poztu naiz entzutean nola euskara
formala egiterakoan gaztelerazko ereduak kopiatzen saiatzen garen. Eta ez
du zentzurik. Euskaraz orijinala seguru egin daitekeela askoz sinpleago.
Aipatzen dituen beste kontu interesgarri batzuk, gazteleraz pentsatutako
euskarazko publizitate kanpainak edo Euskadi Gaztearen planteamentu
negargarriak.

Euskara retorikoa egitearen inguruan Joxerrak aipatzen dituenetik akordatu
naiz nere neska tesia euskaraz egiten ari dela. Bera testu erraz eta
zuzenak idazten saiatzen den arren, bere tesi zuzendariari esaldi
sinpleegiak iruditzen zaizkio. Horrela bada, 3 esaldi subordinatu idaztera
behartzen du, sujetua eta aditza 4 lerroz banatuta gelditzen diren esaldi
horietakoak. Bestetan, kirol kazetariek egiten duten bezala (el portero,
guardameta, cancerbero eta abar), hitz jakin bat ez errepikatzeagatik
hainbat hitz baliokide asmatzen ditu tesi zuzendariak, eta azkenean ez da
jakiten zertaz ari den. Batzuetan testuak niri pasatzen dizkit eta ez dut
askorik ulertzea lortzen. Hori bai, oso maila altuko testuaren itxurak
ematen ditu.

Aurreko batean nere pegoran Eibarko udalak jarritako kartel bat zegoen,
alboko obra batzuen zaraten ingurukoa. Euskarazko testuak 4 lerro zituen.
Gaztelerazkoak 9 edo 10! Hasieran gaizki pentsatu nuen, sarritan egiten den
bezala euskaldunei informazio gutxiago ematen zigutela, laburpen modura.
Baina testua ondo errepasatuta, konturatu nintzen informazio berdin-berdina
ematen zela bi hizkuntzatan. Gazteleraz modu enrebesatu formal eta
retorikoan. Euskaraz modu zuzen eta argian. Orduan pentsatu nuen orijinala
gazteleraz izango zela eta gure Bego Azpiri udaleko itzultzaileak
euskarazkoa egiterakoan lan oso ona egin zuela. Zuzen banabil, zorionak
Bego eta eskerrik asko!

Elkarrizketan gitarrarekin azaltzen da Joxerra Gartzia, eta Fermin
Etxegoienen azkeneko esperimentuarekin lotu dut. Fermin Etxegoien Euskadi
Irratiko kazetari ohia bideo-guitar-blog batekin ari da azkenaldian,
gitarra eskuan. Kantuak aztertu eta analisatzen ditu, akordeak probatuz eta
esperimentatuz. Gutxienez kuriosoa da kontua http://www.ferminetxegoien.com/

Ondo bukatu urtea eta 2016 hobea izan dezazuela

Gari
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to