Atzo telefono dei atsegin bat izan nuen: Jon Etxabe ex-abade eta
ekintzaileak deitu ninduen.

argazkia:
http://www.argia.eus/blogak/mikel-asurmendi/wp-content/uploads/2014/08/MG_1295.jpg
elkarrizketa bat:
http://etakitto.eus/berriak/elkarrizketak/jon-etxabek-ondo-gogoan-dituenak-zamoran-bizitakoa-ez-ahazteko.html

Eibarren bizi da berriro gizona, eta laguntza eskatu zidan, "dauzkan
gauzak" Interneten jartzeko. Testu eta irudi zahar edo berriez diharduen,
ez dakit, ezta ere akaso gaur egungo bere iritzia eta jarduna jarri nahi
duen ere.

Esan nion lagunduko niola, baina nahi nuke Eibarko lagun pare batek ere
lagunduko banindu zeregin honetan. Nik beharretik urten eta Donostiarako
bidea hartzen dot normalean, eta bisita bat edo beste egingo diot Joni,
baina Eibarren bizi den batek akaso errazago izango du tarteka joan,
materialak ikusi, hartu eta egoteko. Gero koordinatuko ginateke.

Zer izan daitekeen emaitza? Eibar.org-en blog bat, atal bat, Jon bera
e-postaz Eibartarrak zerrendan, gizona Twitterren jarri... ez dakit.
Berarekin ikusi eta aztertu behar.

Boluntariorik bai Etxaberengana joateko?

eskerrik asko aldez aurretik

-- 
Luistxo
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to