Ongi etorria postazerrendara, Josu.

Jon Etxaberekin lan egiteko taldetxoa osatzen ari dira Luistxo eta
konpania, tiraka eginez gero igoal lan eremua zabaltzeko prest daude ;-)

eneko



2016-03-09 11:30 GMT+01:00 Luistxo Fernandez <luis...@eibar.org>:

> Harpidedun berria daukagu, Josu ibargutxie-postajibargu...@gmail.com
> Honako aurkezpena bidali digu... bueno, aurkezpena baino gehiago, mezu
> erreibindikatibo bat da. Baina tira, ongi etorri, eta... hasi bedi
> eztabaida. --L.
>
> Kaixo:
>
> Josu Ibargutxi naiz. Eibar.org-ko komunitatera jotzen dut laguntza eske,
> ez baitut bide garbirik ikusten Eibarko Memoria Historikoaren aldeko Talde
> eraginkor eta iraunkor bat egiteko zeintzuk liratekeen eman beharrezko
> urratsak, pertsona interesatuekin, instituzioekin eta kolektiboekin.
> Negargarria dela deritzot Eibar moduko herri bat, izan duen historiarekin,
> izan dituen eragileekin, dituen baliabideekin, Memoriaren Talde iraunkor
> bat antolatzeko gauza ez izatea. Zoritxarrez, egungo eragile politikoak eta
> sozialak ere, PSEtik hasita, ez dute premiarik ikusten, nonbait, Eibarko
> Memoriaren duintasuna aldarrikatzeko. Sozializatzeko, batez ere; hau da,
> hurrengoko belaunaldiak garbi jakin dezaten Eibarrek eta eibartarrek zein
> ekarpen egin dituzten azken mendeetan, batez ere Euskal Herriko gizarte
> aurrerakoi baten aldeko eredu bilakatu zenean II Errepublika proklamatuaz.
>
> Eta hortik aurrera gertatutakoari (kolpe militarra, eragin zuen gerra,
> ondorengo berrogei urteko diktadura…) so eginaz, “garaileek” idatzitako
> historia baztertuaz Errelatoa inork alda ez dezan lanean aritzeko. Azken
> laurogei urtetan eibartarrek asko sufritu dute jarrera aurrerakoi
> horregatik, eta Egia asko oraindik ez dago berreskuratua. Hori gabe, zaila
> zaigu Justizia egitea pertsonen, egoeren eta herriko Historiaren duintasuna
> berreskuratzeko.
> Agian lerro hauetan agertzen ari naizen inpresioa faltsua izan daiteke,
> eta nik uste baino gauza gehiago egin eta egiten ari da Memoria Historikoa
> toki gorenean uzteko. Badakit, jakin, pertsonalki hainbat eibartar ari dela
> mila lan eta ekarpen egiten, ikerketa, hitzaldi, liburu, gogoeta eta abar
> luze bat burutuaz, baita batzuetan eraginaz ere. Beraiei esker ditugu
> jasoak hainbat pasarte, gertakari, ikerketa eta hausnarketa. Aldiz, gure
> instituzio gorenaren aldetik, Udaletxetik, duela urtebete Arraten egindako
> gerraren museotik aparte, ez dut uste ganora askorik dagoenik Memoria
> Historikoaren lanak bultzatzeko, ez bada Ego-Ibarrako “boluntarioek” egiten
> dutena. Elgetako udaletxeak urteak daramatza askoz ere gehiago egiten!
>
> Ez dut uste jadanik han-hemenka ditugun ekarpen solte guzti horiek batu,
> sistematizatu eta indar gehiagorekin bultzatzeko talderik dagoenik, eta
> nire proposamena hortik dator. Galdera da: merezi du, eta posible litzateke
> talde ireki, plural eta eraginkor bat antolatzea Eibarko Memoria Historikoa
> bere lekuan lagatzeko? Eta bide-batez Memoria horri dagozkion errealitateen
> proiektu ezberdinak bultzatuaz (industrializazioaren eragin soziala,
> hezkuntza, emakumea, erreboluzioak, errepublika, gerra, diktadura,
> erresistentzia…) sozialki hedatzeko, plazaratzeko? Durango, Otxandio,
> Gernika, Berriz, Andoain, Arrasate, Donostia… herri guzti horietan Talde
> iraunkorrak daude. Zer gertatzen da Eibarren?
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 
Eneko Astigarraga
CodeSyntax <http://www.codesyntax.com>
Azitaingo Industrialdea 3 K
E-20600-EIBAR
Tel: +34 943 82 17 80

[image: twitter] <https://twitter.com/eastigarraga>  [image: linkedin]
<https://www.linkedin.com/in/eastigarraga> [image: facebook]
<https://www.facebook.com/eneko.astigarraga> [image: Imágenes integradas 1]
<http://prospectiva.eu/>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to