Peoran agertu jata auzoko billeria deittu dabela udaletik.

Jende mordua etorriko da: alkatia, 3 zinegotzi, 3 udaletxeko bihargin,
udaltzainburua, auzozaina eta ertzain bat!

Kontua da gutxienez bi (alkatia eta zinegotzi bat) erdeldunak diran, ezingo
da euskeraz berba egin.

Noiz arte aguantau biharko dogu hau? Asper-asper eginda nago kontu honekin!
Batzar, plangintza eta proiektu mordua egingo dogu euskeria indartu,
bultzatu eta babesteko, baina aditz hórrek konjugatzen ez dittugun
bittartian, alperrik gabiz, desio onen zerrendia baiño ez da!

euskeriak ez detse ardura bape!

leire, higoinduta
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to