Jakin dezazue Luistxori eginiko elkarrizketa berriz entzun dudala.

Luistxok ez zuen esan "behar dugu euskal estatu bat, edo bi", baizik eta
"behar dugu euskal estatu bat, gutxienez". Argi dago ez dela gauza bera,
"gutxienez" hori "estatu bat" horrekin lotu dezakeelako entzuleak, edo
"behar dugu" horrekin.

Neuk azkenarekin lotu nuen bitan pentsatu gabe. Ahozko adierazpenak
transkribatzeak halako kontuak ditu. Luistxok badaki halakoetan
anbiguotasuna saihestea hizlariaren ardura dela.

Horren larria ere ez da kontua, baina gero kazetarioi ospe txarra jartzen
digu jendeak. Behin ezagun batek esan zidan: "Eske kazetariek dena
trajibersatzen (sic) duzue".


eli laztanguren<elilaz...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
azaroak 21 14:56):

> Zein "kalifikatibotaz" ari zara?
>
> Oier Gorosabel Larrañaga<txikill...@eibar.org> igorleak hau idatzi zuen
> (2016(e)ko azaroak 21 12:19):
>
>> 21/11/2016 8:13(e)an, Markosek idatzi zuen:
>>
>> zentsura izugarria. Dezentzia apur bat mesedez, Edu
>>
>> Uste eze Eduri mamboa gustatzeakola ;-) Espeleologuei egindako artikulo
>> honetan be bere "uztako" kalifikatibo batzu sartu zittuan, gero Bizkaiko
>> Diputaziñokuekin eztabaidia ekarri deskuenak...
>> *http://www.berria.eus/paperekoa/1833/038/001/2016-10-21/harpe_diem.htm
>> <http://www.berria.eus/paperekoa/1833/038/001/2016-10-21/harpe_diem.htm>*
>>
>> Zelan zan hori? "Que la realidad no te estropee un buen titular"...?
>> Kazetari aluak! :-P
>>
>> --
>> ***
>> Oier Gorosabel Larrañagahttp://www.abante.eus
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to