Nere iritziz autobus geltokiaren aurretik behar direnak:

- Geraleku guztiak ONDO identifikatzea. Kode eta izen argi eta bakarrak
erabiliz

- Geralekuak duintzea, aterpea egon dadin gutxienez (Untzagakoak estetika
hutsagatik kendu zituzten)

- Lehentasuna ematea garraio publikoari. Adibidez, kotxeak autobus
geralekuetan ez dezatela aparkatu, traba egiten duten tokietako aparkaleku
ilegalak kendu...

- Lehentasuna emateko beste ideia bat: larunbat eta igandetan oinezkoen
gunean gertuko autobusak baimentzea (poliki-poliki joan daitezela)

eta abar.

Gari


Serafin Basauri<seraf...@eibar.org> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
azaroak 29 11:23):

> Ez dot uste autobus geltokia beharrezkoa denik.
>
> Serafin
>
> 29/11/2016 8:20(e)an, Mikel Larreategi igorleak idatzi zuen:
>
> Azken asteotan herriko prentsa eta irratian irakurri eta entzun dugu
> parte-hartze prozesu bat hasi behar duela udalak autobus geltokia dela eta.
>
> Berehala hasi dira guztiak gauzak esaten: EHBildu partehartze prozesua
> berak aurkeztutako emendakin batengatik izan dela [1], EAJk bere
> proposamena plazaratu zuen [2] eta PSEk EAJren kontra egin zuen bere
> proposamenarekin parte-hartze prozesua "kontaminatzen" zuela esanez eta
> aldi berean hori egiten zeudela euren proposamena zein zen erakutsiz (WTF):
>
> [1] http://cadenaser.com/emisora/2016/11/14/radio_eibar/
> 1479107774_582770.html
> [2] http://cadenaser.com/emisora/2016/11/22/radio_eibar/
> 1479800455_341751.html
> [3] http://cadenaser.com/emisora/2016/11/25/radio_eibar/
> 1480076806_258648.html
>
>
> Nere galdera da: ezin gara egon 4 urte obra faraoniko bat proposatu gabe?
> Denok dakigu zer gertatzen den Eibarren obra faraonikoekin, eta ez badakigu
> hemerotekari begirada bat eman diezaiokegu, adibidez:
>
> - Errebal 1: bota aurretik egon zen "jaleoa"
> - Errebal 2: bota ondoren egon zen "jaleoa"
> - Ospittala 1: terrenoen kontaminazioaren eta salmentaren inguruko "jaleoa"
> - Ospittala 2: eraikitzen hasi eta inork ikusi ez zituen (!!) Iberdrolaren
> kable batzuen "jaleoa"
> - Errebal 3: zulatzen hasi eta tuberiak berriz aldatzen hasi behar
> izatearen "jaleoa".
>
> Azkenaldian bi obra "handi" egin dira Eibarren beren epeetan bukatutakoak,
> biak iniziatiba pribatukoak (nolabait esateko): Mercadona eta Ipurua Futbol
> Zelaia. Bigarrenaren kasuan gainera obra zehaztutako epea baino bi hilabete
> (!!) lehenago bukatu da.
>
> Daukagun historialarekin, benetan beste milioikada bat gastatu behar dugu
> autobus geltokiarekin ez dakit zer egiten? Benetan? Orain dela urtebete
> inguru Lurraldebusen lineak aldatu egin ziren eta Donostiarako autobusak ez
> dira jada autobus geltokitik irteten. Hor autobus geltokiaren erabileraren
> adibide bat.
>
>
> Mikel
>
>
>
>
> --
> Mikel Larreategi
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to