Zein da Atxagaren kezka? Gu horren erabilera ezegokixa egiten dala. Hori
bada, Marian Beitialarringoitiak oso zehatz erantzun detsala irizten jata.
Erabakitze eskubidia zientzia fikzioa dela eta Etxauzia bezalako proiektuak
horren kontura lausotuta geratzen dirala? Eta Atxagaren kezka Kirmen
Uriberen letra bada, en pin... hamaika entzuteko!

Txisto

Oier Gorosabel Larrañaga<txikill...@eibar.org> igorleak hau idatzi zuen
(2017(e)ko apirila 24 19:06):

> Jojojo....
> Ba, zer esangotsuet, ni neu be Atxagakin bat.
> Nere ustez, galdeketetan hasi baiño lehen, abertzaliak bihar assssssko
> dake, herrixan gehixengua independentzian alde jartzeko. Bittartian, GED
> tipoko dinamikei ez detset zentzu haundirik hartzen.
> O.
>
>
> 24/04/2017 16:41(e)an, eibartarrak-requ...@postaria.com igorleak idatzi
> zuen:
>
> Atxagarekin ez dira ausartzen jada... ?
>
>
>
> Jaja Iban. Bai, seguruaski ez diote Gure Esku Dagokoek berriro deituko.
>
> Uste dut Iban Zaldua hitzaldi honetaz ari dela, Otsailaren 1ean Tolosan
> egin zen mahainguru bat
> http://ataria.eus/tolosaldea/1486048146251 kronikatxo 
> bathttps://www.youtube.com/watch?v=Nxa7UyQDpJM
>
> Laburtuz, Gure Esku Dagoren galdeketei alferreko festatxoa irizten die
> Atxagak, eta halaxe esan zuen. Kataluniako prozesuaren kontra ere hitz egin
> zuen.
>
> Bideoa ikusteko lana hartu nuen eta bi gauza pentsatu nituen.
>
> 1) Ibanek dioen horixe; ez diotela berriro deituko Atxagari, badaezpada.
>
> 2) Harrigarriena moderatzailearen despiste eta doinu aluzinatua egin
> zitzaidan: bideoa ikusita, badirudi pentsatu ere ezin dezakeela pentsatu,
> norbait adostasunaren dinamika buenrollista horrekin ados egon ezin
> daitekeenik. Ezin sinetsita ageri da moderatzailea, nondik irteten zaion
> Atxaga.
>
> Ze, hemen, desberdinen arteko adostasun minimoak eta bla-bla-bla, baina
> eztabaida benetakorako prestutasuna den bezalakoa da. Eta beste joera hori,
> "gu ta gutarrak" elkarrekin gaudenean, beste pentsamendu bat adieraz
> dezakeen norbaiten hitza entzutea, biraoa.
>
> Luistxo
>
>
>
> --
> ***
> Oier Gorosabel Larrañagahttp://www.abante.eus
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to