Kontutxo bi:

*-Eibartarra bazara, zelan ez zara ba egongo ekainaren 22an Untzagan?*

*Eguena delako? Eibartar askok herrittik kanporag egitten dogulako bihar????











*Izen bat. Izen bat bihar dogu. Izen on bat.Entzun bezain azkar, gure
nahixen barri emongo dabena. Gogoratzekoerreza, eta gure asmuak zeintzuk
diran azaltzeko balioko deskuna.Izan dadila ilusionantia eta izan dadila
positibua; izan dadilaguztiona eta bateratzailia. Izan dadila, gainera,
ausarta, barrixa etaapurtzailia.Inork espero ez dabena. Eta erronka
puntutxo bat be adieraziko dabena.Horixe errezetia. Dana nahi dogu!Eta ez
da erreza izango berba egokixa aukeratzia. Baina lortuko dogu. A ke bai!*

*Ilusionantia? Positibua? Bateratzailia? Barrixa? Apurtzailia? Astokerixak
apurtzaille eta ilusionante! Neretako tristia eta negargarrixa!

Baiña ezin batzarretara juan eta erabagi. Ez dot eibarren biharrik egitten
eta berandura arte egitten dot lan!

leire n


Asier Sarasua<asara...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
maiatza 17 14:01):

> Luistxo Fernandez<lfernan...@codesyntax.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2017(e)ko maiatza 17 13:37):
> >>
> >> Euskararen aldeko zeozer Eibarren... Akebai izenarekin...
> >>
> >> informaziorik bai?
>
>
> Zalaparta eta lan askoko egunak dira hauek. Egitasmo berri bat
> plazaratu beharra, batez ere honek dituen ezaugarriekin... ezin nahi
> bezain ondo erantzun galdera eta kezka guztiei.
> Baina tira, gutxinaka-gutxinaka egingo dugu. Ostiralean erreportajea
> argitaratuko da etakitton!, eta ea lehenbailehen webgunea ere
> badugun.... Datorren astean aurkezpen-batzarrak ere egingo dira
> herrian zehar (4 egunetan/gunetan).
>
> Bitartean, ea labur-labur (edo) kontatu dezakedan.
>
> Eibarko udalak bultzatuta, azken urte betean prozesu ireki eta
> parte-hartzaile bat bideratu da Eibarko 50 eragileren artean (alor eta
> profil ezberdinetakoak), datozen 10 urteotarako "Euskararen Erabilera
> Sustatzeko Plan Estrategiko" bat adosteko. Oinarriak ezarri ziren
> (egitura eta bisioa), baina plangintza eta izen "administratibo eta
> zurrun" hori gizarteratzeko orduan, diskurtsoa eta izena  beste bat
> izan behar ziren.
>
> Horretan jardun du azken 3 hilabeteotan komunio-lantalde batek, eta
> honen ondorioz jaio da "Eibarren AKEBAI". Horixe izango da Eibarko
> gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko kanpainaren eta egitura
> herritar horren marka. Dena dela, izena baino lehenago izana definitu
> ziren, eta gazteen artean zabaldu nahi dugun diskurtsoaren ezaugarriak
> zehaztu ziren: berritzailea, positiboa, informala, erronka, irabazlea,
> anitza, aglutinatzailea, parte-hartzailea, irekia,... Eta izaera hori
> adierazteko gai zen izen baten bila jardun genuen gero. Horrela sortu
> da "Eibarren AKEBAI" (Asmo kolaboratzaile eibartar baikor anitz eta
> irabazlea, nahiago baduzue).
>
> Tira, hori laburpen xume bat besterik ez da. Gaia askoz gehiago garatu
> da eta orain arte proiektuan parte hartu duten 50 lagun horien artean
> zabaldu eta adostu da hau guztiau.
>
> Oinarriak ezarri dira, baina orain lanean hasteko ordua da. Eibarko
> eragile/elkarte/klub/talde/alder guztiak nahi dira inplikatu egitasmo
> honetan.
>
> Egitasmoa martxan ipintzeko, txupinazo moduko bat antolatuko da
> ekainaren 22an Untzagan. Guinness errekor bat gainditzen saiatuko gara
> eibartarrok. Horretarako bildu nahi dira Untzagan 2.500 eibartar, gure
> herriko ikastetxe, klub, elkarte, talde, erakunde, enpresa, eta
> abarretakoak, bakoitza bere izaerarekin, baina guztiok elkartuta
> egitasmo eta izen baten azpian.
>
> Guinness ekitaldiaren helburu nagusiak 2 dira:
> - Eibarko eragile guztiak (eta herritarrak) aktibatzea (badago
> horretarako premiarik).
> - "Eibarren Akebai" izena ezagutaraztea.
>
> Momentuz nahikoa dugu helburu horrekin: marka berria ezagun egitea eta
> herritarrak aktibatzea. Irailetik aurrera lanerako ordua helduko da,
> eta ordurako superondo etorriko zaizkigu 2 kontu horiek (Akebai
> ezaguna izatea, herritarrak aktibatuta egotea, eta Untzagako
> Guinnessarena oroitzapen polit bat izatea guztion gogoan).
>
> Hemen behean 2 testu, lan-taldeetatik "lapurtuta".
>
> - Ekaineko egitasmoaren inguruko laburpen-testu moduko bat
> - Izenaren inguruko azalpen txiki bat.
>
> Badakigu izenak zalaparta sortu duela alderdi batzuetan (niri ere
> kostatu zitzaidan onartzea), baina uste dut egokia dela. Oso egokia.
> Besteak beste, egitasmo honek arrakasta lortzeko behar dituen
> ezaugarriak azaltzeko aukera ematen digulako.
>
> agurrrrr
> a.
>
> ................
>
>
>
>
> Eibar euskaraz bizi izan da historian zehar. Herri euskalduna izan da.
> Gaur egun, ostera, gaztelaniak hartu ditu orain 50 urte arte
> euskararenak ziren hainbat esparru: kalea, txantxa, kirola, txikiteoa,
> jolasa, lana,... Baina Eibarrek badu potentziala egoera horri buelta
> emateko eta, euskara, berriro ere, eguneroko hizkuntza natural
> bihurtzeko. Eta une historiko eta erabakigarri baten aurrean gaude.
> Zergatik? Eibarko talde eta eragile guztiak saretuko eta aktibatuko
> dituen egitasmo sendo eta zabal bat aurkeztuko delako ekainean. 10
> urterako plangintza potente bat, anbizioz eta ilusioz beterikoa.
> Gainera, Udalaren babes ekonomikoa ere badu ziurtatuta datozen 10
> urteotarako, alderdi guztien babesarekin. Zein da asmoa? Ba, Eibarko
> elkarte, erakunde, talde eta herritar guztiak elkartzea, eta guztion
> artean euskararen erabilera handitzeko bideak, moduak eta baliabideak
> ezartzea. Fokua haur eta gazteen erabilera-guneetan ipiniko dugu.
> Asmoa da, 10 urte barrurako, Eibar euskaldunago bat eraikitzea.
> Guztion artean. Gainera, euskararena ez da helburu bakarra izango,
> ekimen zabal honen bidez Eibarko gizarte osoa saretzea eta aktibatzea
> ere nahi dugulako, guztion arteko elkar-ezagutza handitzea eta
> Eibartarron izaera berezia aldarrikatzea. Nola egingo dugu hau
> guztiau? Ba, planteamendu berritzaile batekin. Planteamendu zabal eta
> anitza, positibo eta ilusionantea, irabazle izango dena eta erronka
> puntua ere izango duena. Eibartar guztiak batu nahi ditugu erronka
> horretara. Inor ez da lagako alde batera. Hasiera batean 100-150
> kideko Batzar ireki bat osatu nahi da, eta bere gain hartuko ditu
> plangintza honetan hartu beharreko erabaki guztiak. Gure nahia
> litzateke, urte bete barru, eibartar askok euren buruari galdetzea,
> "eta ni zergatik ez nago hor?". 10 urteko plangintza honen abiapuntua
> ekaineko ekitaldi jendetsu eta arrakastatsu bat izango da. 3000
> eibartar baino gehiago bildu nahi ditugu Untzagan, adin eta kolore
> guztietakoak, Eibarko gizarte-kirol-kultur-jai alorreko ordezkari
> guztiak bilduz, eta guztion artean, denok batera, ekitaldi
> partizipatibo bat egitea, Gines errekor bat gaindituz. Eibartarra
> bazara, zelan ez zara ba egongo ekainaren 22an Untzagan?
>
>
>
>
>
> Izen bat. Izen bat bihar dogu. Izen on bat.
> Entzun bezain azkar, gure nahixen barri emongo dabena. Gogoratzeko
> erreza, eta gure asmuak zeintzuk diran azaltzeko balioko deskuna.
> Izan dadila ilusionantia eta izan dadila positibua; izan dadila
> guztiona eta bateratzailia. Izan dadila, gainera, ausarta, barrixa eta
> apurtzailia.
> Inork espero ez dabena. Eta erronka puntutxo bat be adieraziko dabena.
> Horixe errezetia. Dana nahi dogu!
> Eta ez da erreza izango berba egokixa aukeratzia. Baina lortuko dogu. A ke
> bai!
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to