Ane, badakat boluntario bat. Zure telefonua pasaukotzat?

Enviado desde mi iPhone

> El 2 oct 2017, a las 15:50, Ane Urkiola <aneurki...@gmail.com> escribió:
> 
> Kaixo danori,
> 
> Eibarko nortasunaren inguruko dokumental bat egiten ari gara S.D. Eibar 
> futbol taldearen eboluzioa aitzakitzat hartuta. ETB-n emitituko da gabonen 
> bueltan. Zuzendariak Joseba Urkiola eta Oier Plaza eta neu produkzio 
> kontuetan nabil.
> 
> Gure ideia eibarko memoria historiko eta industriala transmititzea ere bada 
> pertsonen istorioen bidez. Zeharka hor ere ikusten baita eibartarron ADN-a 
> eta balioak.
> 
> Harira joango naiz,  kontua da gerraosteko sekuentzia bat grabatu nahi 
> dugula, rekreazio bat. Horretarako, 4 ume behar ditugu 9-10 urtekoak, 
> zeintzuk bizikletan jeitsiko diren Txontatik behera. Garai hortako arropekin 
> jantziko ditugu eta ilea, makilajea eta atrezzoa ere sasoi hartakoak izango 
> dira. Bizikletak ere bai, noski.
> Rodajea urri erdialdeko arratsalde batean izango da, baina hori zehaztuko 
> dugu aurrerago. Eguraldia ere begiratu beharko dugu eta.
> 
> Hortaz, behar ditugu:
> 
> -9-10 urteko 4 ume (2 neska eta 2 mutil)
> -Bizkletan ibiltzen dakitenak
> -Kamera aurrean lotsatuko ez direnak
> 
> 
> CASTING-a: Barixakuan izango da arratsaldeko 17:30etan, lekua orain ari naiz 
> kudeatzen. Bidaliko dizuet informazioa. Casting-ean Joseba Urkiola eta biok 
> egongo gara.
> 
> Ba horixe, seme-alaba, iloba edota umerik baduzue inguruan, esan animatzeko! 
> Politta izango da eta. 
> 
> 
> Milesker,
> Ondo izan.
> 
> Ane Urkiola
> (Produkzio Arduraduna)
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> 
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to