Kaixo, Eibartarrak zerrendako lagunok

zuen etxeetan Chromecast gailua baldin badaukazue telebistara lotuta, eta
aldi berean Android telefono mugikorra baduzue, mesede bat eskatu behar
dizuet.

http://jarrion.eus gure enpresak garatutako produktu bat da, eta euskarazko
bideoak telebista adimentsuetan ikusteko zenbait kanal ditu.

Google Play dendan, bilatu JarriON ez baduzue instalatua.
https://play.google.com/store/apps/details?id=com.codesyntax.jarrion

Asteburu honetan (irailak 10a arte) beraz, probazko eduki batzuk jarri
ditugu aplikazioan, aurrerago garatu daitekeen funtzionalitate baten
erakusgarri: film batzuk euskaraz azpidatzita.

Itxura batean, ondo dabil, telebistara ondo konektatzen dira bideoak eta
ikusten ahal dira filmak, soinu originalarekin eta euskarazko
azpidatziekin, baina erabiltzaile batek baino gehiagok aldi berean
erabilita testeatzea litzateke, ea asteburuan arazorik dagoen.

Aproba "diskretua" da hau, mesedez ez zabaldu publikoki, ez bada lagunen
bati pasa abisua Chromecast baldin badauka.

-- EDUKIAK --

Jarrion-eko kanalen artean DEMO PELIAK izeneko bat ikusiko duzue. Hiru film
daude, 2 minutuko luzera dutela dio pantailak, baina ez, bi film luze dira
(ordu eta erdi pasatxokoak), eta labur bat (11 minutukoa). Hauek dira
edukiak;

- Logorama, 12 minutuko animazioko labur bat.

- "Taxi" dioena da Taxi to the Dark Side,
http://azpitituluak.com/euskaraz/1391708421 dokumental gogor bat Bush
administrazioaren pean militar estatubatuarrek egindako torturen infuruan,.

- Cinema Paradiso, Giuseppe Tornatoreren klasiko italiar ederra da
http://azpitituluak.com/euskaraz/1417811650

---

Gusto baduzue eta, esan bezala, CHROMECAST + ANDROID badaukazue, gaur edo
asteburuan ikusi film horietako bat edo batzuk, ea ondo dabilen telebistako
konexioa. Arazoen berri edo beste edozein iruzkin, erantzun neuri;
eskertuko dizuet feedback hori.

Eskerrik asko.

-- 
Luistxo Fernandez - lfernan...@codesyntax.com

CodeSyntax (+34) 943 821 780
675 706 553
http://www.codesyntax.com
Azitain Pol. 3-K
Eibar E-20600
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to