Ez nituen ezagutzen. Oso interesgarria.

Nahiago nuke intrusoz beteko balitz baserri-mundua. Ezagutzen ditut batzuk 60 
hamarkadan baserritartutakoak: Ariztizabal Itsason, Aldaba Zahar Tolosan, 
Nahera Haundi Abaltzisketan. Zoritxarrez arazo handiekin dabiltza erreleboa 
topatzeko hiru-hirurak. Nahiko lan eta meritu. Trabak ere ez gutxi inguruan, 
kaletar etiketa ezin kenduta. Erreferentzia ere bilakatu dira askorentzat, 
tartean baserrian jaiotakoentzat. Sektorea biziberritzeko ahalegin heroikoa.

Intrusoak faltan bai, endogamiak zelako kaltea dakarren ondotxo jakin beharko 
lukeen mundu txiki eta itxian (Inoiz idatziko al da Aralarreko pisten inguruan 
dagoen gatazkaren barrunbeen inguruan). Beraz,  Gari segi holaxe, premia ederra 
dago-ta.

Enrike


Outlook-etik<http://aka.ms/weboutlook> bidalia

________________________________
Nork: Gari Araolaza <g...@eibar.org>
Bidaltze-data: 2018(e)ko azaroak 30, ostirala 06:57
Nori: Eibartarrak zerrenda
Gaia: [eibar] Olabe eta basoak

San Andres egun ona izan deizuela. Baserritarrak ferixa prestatzen dabiltzan 
momentu honetan Olabe baserriko azken nobedadeak irakurtzen nabil.

Olabe baserria Ean dago, Bedarun (ez nago seguru zein herri-auzori dagokion, 
baina hor inguruan). Kontua da euskal-ingles bikote batek hartu zuela baserri 
hau eta beste askok bezala kanpondu eta bizileku moduan jartzen ari direla. 
Etxe zati bat beraien alabarekin batera bizitzeko jarriko dute eta beste zati 
handi bat jendea hartzeko, ikastaro eta egonaldietan. Bitartean mongoliako 
Yurta edo txabola zirkular horietako batean bizitzen egon dira.

Joseba Attard diseinatzaile eta ardi ilemoztaile euskanglisha da etxeko jauna 
eta Facebooken beraien proiektuaren gorabehera guztiak kontatzen dituzte, ni 
bezalako baserritar oniriko batentzat ideala, lokatzez gutxi zikintzeko. 
Aktibitate honi eta beraien jarrera irekiari esker jende asko etortzen zaie 
bisitan atzerritik eta gertutik, denboraldi bat etxean pasatu eta konponketa 
lanetan laguntzera.

Azken bisitarietako batzuk paisajista-baso-aditu bikote bat izan dira, eta 
hauek proiektuaren azterketa egin dute baso eta landarediaren ikuspegitik, 
ingeles batuan, noski. Ziurrenez beraien esanak beste baserritar askorentzat 
interesgarri izan daitezke, hementxe daude: 
https://viewfromthecoffeepot.wordpress.com/2018/11/28/6-3-olabe-the-woodland/ 
eta blog horren aurreko artikuluetan baserriko beste gai batzuk jorratzen 
dituzte.

Artikuluan Keko Alonso bizkaitar basozalearen lana famatzen da eta horren bidez 
ezagutu dut Kolore guztietako basoak ekimena 
https://koloreguztietakobasoak.wordpress.com/proposamena-2/

Ba horixe konpartitu nahi nuen. Olabe baserriaz jakiteko onena beraien 
facebookean jarraitzea, eta barkatu Enrike eta baserriarekin lotura duzuenok 
kaletar lapur ezjakin honen intromisioa ;-)

Aupa San Andres!

Gari
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to