Kantau nahi dabenandako, hamen nere errepertorixoko proposamen batzuk (nahi dabenak inprimitzeko;-) ).

O.

************************************


Zenbait bertso xelebre

(Bernardo Atxaga / Ruper Ordorika)


Batzuetan jartzen naiz etxetik begira

Begiak jausten zaizkit leihotik behera

Lurrean salto eginez kanikak bailira

Gaua etorri arte dibertitzen dira.


Ikusmira galduta asper naizenean

Gogoa ipintzen dut etorkizunean

Zer egin behar dudan euskaldun artean

Suizidatzen ez banaiz datorren urtean.


Estraineko gauza zeharo alpertu

Jatearekin soilik nor da gaur kontentu

Asmatu behar ditut makina bat santu

Egutegia festaz erabat gorritu.


Lagunekin paratu txokolate jatiak

Zaku karrerak eta bidaia haundiak

Ezagutu nahi ditut enpatxu eztiak

Konstantinopla eta Parisko zubiak.


Apaizei sotanak dizkiet kenduko

Itsasuntzi piraten banderak eiteko

Tiobibo batetan denok gara igoko

Zintzoak garelako ez dugu ordainduko.


Musika joko dugu alde guztietan

Batek bonboan eta besteak tronpetan

Bilutsirik bainatuz ilargi argitan

Maitia bilatuko dugu ur azpitan.


Biziko gara horrela hirurehun bat urtez

Banku guztietako jabetzaren kaltez

Sufrimentua eta nigarraren ordez

Farra eta farrandaz historia betez.


Horrelakorik inoiz gerta ez baledi

Izan gintezke arrano batzuentzat txori

Txit ondo hitzeginen eskuetan geldi

Borreroak baditu milaka aurpegi.

*******************************************

Vive, vive la liberté!


Anonimoa, 1869


Apez fanfarroi zenbaitek

desafioa bota'itek:

Karlos errege,

bortxaz bedere,

paratu behar ome'itek:

balore ona behaitek.


Apezak, zer nahi dezute

zuek errege bilatzen?

Partikularki

Karlos septimoz

nihor eztelaik oroitzen?

Hori bai zaiku txokatzen!

Ez dire apezak bakarrak,

baituzte lagun azkarrak;

haundimendiak,

ez galtzeagatik

lengo influjo ta indarrak,

egin dire karlostarrak.


Beti horien bizia

izan da hipokresia;

mundu guzia

umil-umila

beren eskura kartzia

da hoien lege guzia.


Bonuak eta graduak

dirutan ttuzte hartuak:

hek ezin kobra,

hok ez balio

Karlos errege egin arte;

esperantza ona daukate.


Galduagatik diruak,

badute konsuelua:

paper oiekin

egin dezakete

gibeleko serbiziua;

horra deskite modua.


Apezaren misionia da

bakea erakustea;

ez partiden bat

armatu eta

bera aitzindari atera,

gerra zibila piztera.


Fede onez kunplitzea

nork bere obligazionia,

makurrik gabe

geren dretxoak

elkarri respetatzea,

hori da libertadea.


Obispo eta kanonigo,

apez eta fraile,

zuek gurekin

oihu egin zue

zintzurrak larrutu arte:

Vive, vive la liberte!

*******************************************

Ttiki ttikia

(Georges Brassens / Anje Duhalde)


Ez nuen inoiz txapelik kendu

nehoren aurrean

ta orai berriz noa zoratzen

deitzen nauenean.

Otso nintzen ta bere eskutik

jaten dut geroztik,

zakur gaixtoaren hortz handiak

ez ditut jadanik.


Ttiki-ttikia bihurtu nintzen,

panpina bat besterik ez zen,

etzanda begiak hesten zituen

aita-ama erraiten zekien.


Beti izan naiz oso egoskorra,

ah! zer aldaketa,

urtu egin naiz bere ezpainetan

izotzen antzera;

ezpain gozoak, ezpain xamurrak

kontent dagoenean,

bihurtzen dira mutur luzean

haserre denean.


Segi behar ditut bere legeak,

agindu guziak,

zentzugabeko erokeriak

ta jeloskeriak.

Neska xarmant bat behin agertu zen

etxeko atarian,

golpe ederrak bildu zituen

bere ausardian.


Azti guziek erran didate

galduta nagola

panpina hunen atzaparretan

hiltzera noala.

Ustegabean denak gabiltza

borreroaren bila

nere kasua desiratzen dut

bera izan dadila.

*******************************************

Trapu zaharrak


(Iparragirre)


Egunez trapu biltzen

gabean dantzan lehertzen

beti umore onian

degu pasatzen,

eta goizian goiz

kalian irten da

lo goxuan daudenak

esnatzen dira.


Traperoooooo! Trapero zaharra, trapuaaaaaak!!


Atera atera, trapuak saltzera

nik erosten ditut modu onian

arditian prakak kuartuan albarkak

ta burni zaharrak txanponian


Erosten ditut trapuak

praka zahar urratuak

gona gorri zaharrak eta

atorratxuak.

Jo zak zurrumuzki

atabal soinu

dantzan egiteko

beti erana.


Trapuuuuuuuuu.... trapuuuuu!


Atera atera, trapuak saltzera

nik erosten ditut modu onian

arditian prakak kuartuan albarkak

ta burni zaharrak txanponian


Eltze elbarriturik

pertza zulorik duenik

arran parrillik edo

trebera zaharrik

inork saltzeko badauka

librako txanponian

¡Ramon Batistak!

erosten ditu.


Trapuak treberiak eltziak trapuuuuuuuu!!!!!


Atera atera, trapuak saltzera

nik erosten ditut modu onian

arditian prakak kuartuan albarkak

ta burni zaharrak txanponian


(Ateraaaaaa...!! Atera trapuak saltzeraaaaa...!

nik erosten ditut nik, modu oniaaaaan....!!)

arditian prakak kuartuan albarkak

ta burni zaharrak txanponian

*******************************************

Sorterriko Koblak

(Joseba Sarrionaindia / Mikel Laboa)


Oihaneko pagoak blai

aideratuz iru elai

ostadarraren harian dira

hirurak pausatu nahi


Larrosak dira gorriak

edo bestelan xuriak

hagitzez ederragoak dira

neskatilaren irriak


Maldan behera urratsa

betiko bidean latsa

hodei ilunak gaua belzten du

udazkena da ez bedatsa


Usapalak ostantzean

huts bata badut bihotzean

zatoz maitea gure etxera

dostatzera arratsean


Eder basoan haritza

haran aldean garitza

fruitu antzera ontzen da hemen

gizasemeen bizitza


Sagar gorriak dilindan

damea dago ganbaran

maite laztanez hartzeko eta

elkartzeko ohantzean


Iluntasuna abailtzen da

luma galdu bat bezala

begiak uso, mingaina harana

zure bihotza ene aingura


Hurrun gauhontzak uluka

zakur deslaiak zaunkaka

mende oso bat iraganen dut

zure ondoan koblaka.

*******************************************

Ni hiltzen naizenean


(Herrikoia)


Ni hiltzen naizenean, trala...

ni hiltzen naizenean,

ez ehortz elizan (bis)

baina ehortze nazazue, trala...

baina ehortz nazazue kupela tartean (bis)

eta buruz barrikara, trala...

eta buruz barrikara, ahoa zulora.


Ni hiltzen naizenean, trala...

ni hiltzen naizenean

ez ehortz lurpean (bis)

baina laga nazazue trala...

baina laga nazazue

belardi batean (bis)

ta poxpoloak patrikan, trala...

ta poxpoloak patrikan,

papera aldean (bis).


Hilik egon ezkeroz, trala...

hilik egon ezkeroz,

ez egon trixterik (bis)

baina dantza ezazue, trala...

pandero eta soinu (bis)

eta musiko direnak, trala...

eta musiko direnak

poltsikoan gutxi (bis).

*******************************************

Loiolako porrusalda


(Koldo Izagirre)


Azpeitiko mutila Inazio donea

Zazpi atso gazteri jasoa gonea

Ai zer gonorrea Inazio donea


Herriaren lepotik mila marabedi

Loiolatarren kasta madarika bedi

Besteren izerdi mila marabedi


Oinaztarren mutila han aurrean doa

Gaztelaren pausoan oina 'ta zangoa

Ederra zapoa han aurrean doa


Iruñan hartu zuen zangoko herrena

Nafarroa salduta etsaia barrena

Ez du okerrena zangoko herrena


Begira nola doan aldarera herren

Apostoluetatik jarria da hurren

Ifernuko Txerren aldarera herren


Orduan sortu zuen Jaunaren armada

Munduko gerra zikin guztien ama da

Inon beltzik bada Jaunaren armada


Jainkoaren aldeko beso armatua

Dolarrak aspaldian ongi xarmatua

Ustel samartua beso armatua


Loiolan ageri da eder basilika

Zeruko zergazainek sakela kilika

Kristo zintzilika eder basilika


Hizketa leuna du Kristoren morroiak

Sotanak beltzak baina zuriak sermoiak

Loiolan zer lohiak Kristoren morroiak


Urolako lohietan kli-klu kli-klu kli-klu

Horra santu batenak gaur zenbait meritu

Inaziok baditu beste hainbat kli-klu.

*******************************************

Libro etxen

(Pierra Bordazaharre “Etxahun”)


Abrekeria zer trixtezia horrengatik

Behar izan düt nik laster egin sor lekhütik

Ogenik gabe adin florian inozentik

Maite beitzütüdan o Ama Eskuadi oroen ganetik


Entzün nezazü ama zure deitzen

Entzún nezazú zure nigarstatzen

Eskualdún lúrretik naüe ohiltzen

Noiz othe sarthüren niz ni libro etxen


Bai maradikatzen haügü Hitler krimiñela

Lehen lehen kausa behiz izan gitin hola

Errekaz ixurrazi deikük gure odola

Hire airekuekin nolaxek desegin gure arbola


Ez adiorik o Donostia ta Gemika

Nausi zaharra hasirik beita intzirika

Ez dakigüla esküaldün horier hain mendeka

Uste beno lehen ez zakion ützül errepüblika

*******************************************

Lagun, etor gurekin


(Guk)


Batez

mendi eta oihanetan

pentse eta alorretan bizi

nahi dugu gure etxetan.


Batez

laborarien auzia

ezin da irabazia nahi

norbaitekin ta nor ez jakin.


Biez

langile guzien mina

nausientzat gaxtagina senda

litakea gure indarrez.


Biez

nun ez denari gogorka

ezin da egin borroka nahi

norbaitekin ta nor ez jakin.


Lagun, etor gurekin, denok elgarrekin ba dugu zer egin.

Gu ez gira lotsatzen, etsaia nun hazten, han da gudukatzen.

Gure odolez ta ontasunez gure izaitez dirade gosez;

elgartasunez erakuts hortzak elgarri josiz buru-gorputzak.


Hiruez

besteen bizkar bizi dena

utzirik besta lehen lana mozten

ahal gera ari hegalak.


Hiruez

diruaren lege latza

ezin da nihundik kasa nahi

norbaitekin ta nor ez jakin.


Lauez

libertateko bidean

bide luze ta hertsian tinka

eta gogor elgar atxiki.


Lauez

itotzen ari den haurra

ezin da ekar bizira nahi

norbaitekin ta nor ez jakin.


Lagun etor gurekin...

Gure odolez...


Bostez

ardiz bezti den otsoa

barnea ustelezkoa argi

ikus nor den gure ondoan.


Bostez

barkua zuzen eraman

haizeari gogor eman nahi

norbaitekin ta nor ez jakin.


Lagun etor gurekin...

Gure odolez... (bigarrengo zati hau bis)

*******************************************

Gizon arruntaren koplak


(Xabier Lete)


Kantatzera niazu bertso bat edo bi

herenegun jarriak gizon arruntari

Antonio Lorentxo edo Josemari

gauza ederra denik ez ukatu neri.


Goizian jeikitzian lenbiziko gauza

aba zabaldu eta jazten ditut galtzak

muturra garbitzeko nolako zalantzak

ezin kendurik nabil luaren orratzak.


KAfesnia hartuta horrekin batera

al baldin badut behintzat noa komunera

aurrian papera ta atzian papera

periodikua letuz ilustratzen gera.


Etxetikan lanera noa nahiko mantxo

Realak kuatro uno galdu zuen atzo

kalean bi zakur ta beste hiru atso

egunon don Pepito eta don Alfontso.


Gauzak gaizki dabiltza hau da komeria

Afganistanen gerra piztu zuten ia

tokatzen baldin bazait aurten loteria

erosi beharko dut Zitroen berria

ongi egon omen zan Tolosan peria.


Ongi ikasi nuen gaztetan baltsian

karterari kontutzen txamarra galtzian

Artxandako aiziak beruak baitzian

aderki egoten zen ohearen atzian.


Ni lana egina naiz semiak hazteko

haiek eskola ona xuxen ikasteko

ikasi eta gero lanian hasteko

ez ditezela izan bazterrak nahasteko.


Semien semetatik bait datoz semiak

batzuek arrak eta bestiak emiak

batzuek lodiak ta beste batzuk meiak

horrela jarri zuen Jaunaren Legiak.


Gaurko eguna ere bota dugu bada

gizon okupatua gauza ederra da

asko gustatutzen zait olluaren salda

Mugairen hasten baita Belateko malda.


Ez naiz ni gizon txarra baina zer arraio

Fidel Castroizateko ez bait nintzan jaio

musian egiten dut makina bat saio

andriaren onduan afaldu det iaio

orain ohera noa bihar arte aio

bihar arte aio

bihar arte aio!


*******************************************
Herio latza (De Trevilleren azken hitzak)


(Etxahun Iruri, 1966; "De Treville" pastoralarentako)


Herio latza hüilantzen ari hiz

dolürik gabe orai nitarat

otoizten haüt ixtant bat ützi nezak

ene azken adioren egitera.


Hori bera da denen ixtoria

herioak bardintzen handi ttipiak

zeren ilüsione bat bera da

lürraren gaineko gure pasajea.


Ene jauregi pare gabekoa

hiri altxatürik banüan fiertate

hitan igaran denbora gozoa

hain llabür nükeala ez nüan uste.


Hori bera...


Oi Basabürüa miragarria

bortüz eta mendiz üngüratürik

bostetan nik begistatü zütüet

ürgüllükin terrasa hontarik.


Hori bera...


Adios arren Mari Maidalena

zük ingana nezazü lotarik

ene ondotik baratzen direnek

izan ez nadiala ahatzerik.

*******************************************

Gitarria ta biolintxua


(Angela eta Ana Maria Armona, 1721)


1

Gitarria ta biolintxua,

ederrak jakuz etorri,

ederrak jakuz etorri [eta]

Jaungoikuak baixe eztaki.


2

Arrabaleko dama ederrok

Ez arren urten etxerik

Trupin jauna horra nun datorren

dama ederren ondorik.


3

Gitarria ta biolintxua

Atxakiatzat harturik

Kaballeria ta perrukia

Enkaxe puntaz beterik


4

Tabakera bi or darabiltza

Zorabedarrez beterik,

Zein ezkonduba zein ezkontzakia

Eztau iminten dudarik


5

Orregaiterren atera eben

Lehen bere Lekaitiorik,

Arraguetako jentiak

Lehenago dauko jakinik.


6

Trupin jaun horrek zortzirak jota

Urtetzen dau etxerik,

Urtetzen dau etxerik [eta]

Dama ederren alderik


*******************************************

Gezurtientzat


(Jose Mari Lopetegi, Hendaian errefuxiatua 1936ko Abenduan)


Ordu biak laurden gutxietan

Azaroaren zazpian

pinpi ta panpa kañonazuak

Irunen ta Ondarrabian.

Zer ote ziran hainbeste soñu

altxatu giñan abiyan

obetoxiago entzuteko

obetoxiago entzuteko

itsas aldera joan giñan.

Bi andrek leyotikan parrez beriala

Madrid artu zalako soñuak zirala.

Oik uste zuten zala Madriden sartzia

kanpantorrera joanta ezkillak jotzia.


Nik buruari dardar egin ta

au esan nuen aurrena:

gezurra zala, soñu auekin

itxura egiten zutena.

Bizkai aldetik gure anaiak

mugitzen hasi zirala

aien aurkako jendia bildu

aien aurkako jendia bildu

ori zala bear zuena.

Nik esanda bezala urrengo goizian

Irun ta Ondarrabitik zenbat joan zi’an.

Oik uste zuten zala Madriden sartzia

kanpantorrera joanta ezkillak jotzia.


Atabalakin tanborra juaz

gizon bat deika atera

irakurririk erriari deitzen

alkate jaunan papera.

Seietan musika soñuakin

goazen guztiok dantzara

Mondragoi ere guria da ta

Mondragoi ere guria da ta

gizona zer ari zera.

Orain erdi gordian zokuan or daudez

erdiak erotuta nora joanik ez.

Oik uste zuten zala Madriden sartzia

kanpantorrera joanta ezkillak jotzia.


Erri guztia engañatutzen

gezurren modu txarrian

orrelakorik ez da egiten

gizon zintzuen aurrian.

Zuek zauztela denen nagusi

Españiako lurrian

ez daukazute ezkillak jorik

ez daukazute ezkillak jorik

Madriko kanpantorrian.

Arritzen naiz gauz ori burura etortzia

eta oinbesteraño gizona erotzia.

Oik uste zuten zala Madriden sartzia

kanpantorrera joanta ezkillak jotzia.

*******************************************

Espetxetik


(Jon Tapia Irujo / Anje Duhalde)


Ortze gabeko, paraje mingots,

Xortaka ximel diren hainbat bihotz,

Zurbil harriak, burni, harresi...,

Haizeak dakar kantu eresi.

Hau da geriza!

Laidatu dute euskaldun giza,

Gailendu zaigu bortiz paliza.


Zoria urri, zohargi ere,

Milaka lege ta sasi botere,

Jasan beharrak zigor ta bortxa,

Beti gainean eraso hotsa.

Non dago indar?!

Makildurikan hamaika bizkar.

Gaua heldu da zorrotz ta zipar.


Arrats gogorrak oinaze dakar,

Zelda lizun hontan samin ta bakar.

Zutaz galdezka hainbat intziri,

Bainan alferrik, hau da martiri!

Ene maitea!!

Nahigabe astunek naute betea,

Suntsigarria da minkidea.


Negar zotinka, mendre geratu,

Luze ta astun gau madarikatu.

Grina zitalek naute ebaki,

Bihar biziko naizen nork daki?

Zure beharra!

Mingor, txiro..., ta arras bakarra.

Etor dedila txori goiztiarra!


Ekaitz ondoren egunsentia,

Oilarturikan bihotz amestia.

Samin itzelak joanak dira,

Nagusitu da argi diztira.

Ez naiz galdua!

Berpizturikan bizi-gogua,

Bihozmin hura da urrundua.


Pizti maltzurren eragin latza,

eri eta hauskor den azken hatsa.

Ziztrin ta hutsal hauen joera,

alferrik dabiltz, damu ez gera.

Gure bidean,

dugu irauti denok batean,

euskal iraultzak duen legean.


Agur maitea, agur laztana,

hainbat zorion eta poz emana.

Etorriko da egun berria,

ez dago urrun udaberria.

Ene landare!

Hain eder eta hain paregabe,

nire barnean beti zerade.



*******************************************
Euskalherri nerea


(Xabier Lete)


Euskalerri nerea, ezin zaitut maite

baina nun biziko naiz zugandik aparte...

anaien aurpegian begirada hotza,

bihotz berotasuna izaten da motza.


Arratsaldeak beti dakarren tristura

neretzat izaten da bakardade hura,

argitu nahirik begiak, balio al du gure egiak?

Bide bat aukeratzean gelditu nahi nuke gure lurrean.


Ezin erabakirik esantako hitzak

pauso baldarrak ditu gizonen bizitzak;

neurri zuzen baten beharrak lotutzen dizkit nere indarrak.

Erreka zabal garbia, zugan egon bedi gure argia.


Urruti joan ezkero berriz itzultzean

nolako zulo beltza nere bihotzean...

ekin dezagun aurrera, gerra hontan saiatuko gera

tristea etxerik eza, lurrak emango dit bere babesa.


Euskalherri nerea, behar zaitut maite

nun biziko nintzake zugandik aparte...

anaien aurpegian begirada hotza

ezpainetan iraina, harrizko bihotza.

*******************************************

Fama txarra

(Georges Brassens / Anje Duhalde)


Ez diot harrokerian,

fama txarra dut herrian.

Mintzatu edo isildu

lotsagabe naute deitu!

Ez dut nehori kalterik egiten

nire bidexka dut zintzo segitzen.

Baina jendeek ez dute maite

beren gisa bizi ez bazare,

nitaz dira gaizki mintzo,

mutuak ez bistan dago.


Pesta nazionalean

ni gelditzen naiz ohean,

musika militarrari

gorroto diot aspaldi.

Ez dut nehori kalterik egiten,

musika hori ez bazait gustatzen.

Baina jendeek ez dute maite

beren gisa bizi ez bazare,

denen erhi puntan nago,

beso motzenean salbo.


Iheslari bat ikustean

zakurrak bere atzean,

harrika haizatzen ditut,

beharduna laguntzen dut.

Ez dut nehori kalterik egiten

zakurrak niri ez zaizkit gustatzen.

Baina jendeek ez dute maite

beren gisa bizi ez bazare,

lasterka ditut ondotik,

denak zango motzak ezik.


Profeta ez izan arren

badakit zer pentsatzen duten,

soka bat dute hartuko

lepotik dautate pasako.

Ez dut nehori kalterik egiten

beren bideak ez baditut hartzen.

Baina jendeek ez dute maite

beren gisa bizi ez bazare,

zintzilik ikusiko naute,

itsuek ez hanbat hobe.

*******************************************

Ekuadorren dago Kito


(Gozategi)


Ekuadorren dago Kito

jendea jendeak itto

Indioaren bideak

gogorrak dira txikito


Txilen behera Santiago

hemendik urruti dago

askapenaren herritik

oraindik urrutiago


Indian dago Kalkuta

jende artean galduta

badago nori eraman

badaukanari kenduta


Itxaspean Atlantida

hartu turismoko gida

zapalkuntza jasan gabe

jendean hantxe bizi da


*******************************************
Biyotz erituba


(Indalecio Bizkarrondo “Bilintx”)



Triste bizi naiz eta

hilko banitz hobe

ba dauzkat bihotzian

zenbait atsekabe;

dama bat maitatzen det

baiñan haren jabe

sekulan izateko

esperantzik gabe.


Nere biyotz gaxua

penatuba dago

ezin egon liteke

ai! penatubago;

pasatzen ditutala

aspaldiyan nago

egunak triste eta

gabak tristiago.


Zein ote dan eziñik

kontura erori

kutiziya jaioko

zaiote askori;

nik ordia ez diyot

esango iñori:

berak badaki eta

bastante det hori.


Nere amoriyua

hain fiña izanik

beti goguan zauzkat

ahaztu gabetanik;

ez da mundu guztiyan

iñor kapaz danik

dama, zu maitatzeko

hainbeste nola nik.


Etzaitut ikusitzen

desio hainbeste

ditxa hori logratzen det

iñoiz edo beste;

eta ez detanian

logratzia uste,

hura triste ibiltzen naiz!

Jesus, hura triste!


Erregututzen dizut

o Jesusen ama,

nitaz kupi derilla

maite detan dama;

bihurtzen badirazu

biyotzera kalma

kantaz banatuko det

milagruen fama.

*******************************************
Bertsuak jarri dizkat


(Herrikoia - Amaia Zubiria)


Bertsuak jarri dizkat neure burubari

nahigabia ba daukat barrenan ugari

mutil gustokorikan ez dalako ageri.


Berrogei eta sei urte ein zaizkit pasatu

eta azala berriz pixka bat ximurtu

neska zahartuko ote naizen egi'naiz bildurtu.


Oraindiokan ez nago mirabe baldana

kupirarikan gabe egiten det lana

ezta gaizki izango ni hartzen nauena.


Gazterik ikasi nuen plantxan eta josten

honela saiatuta diruba sobratzen

senartxo bat besterikan ez det desiratzen.


Gazterikan banituzte nik zazpi nobiyo

batekin ere ez nintzen ezkontzeko piyo

orain damututziak ez digu baliyo.


Neskatxa ederra nagola iruritutzen'tzat

zazpi arroba ta erdi badaduzkat behintzat

ai zer berogarriya mutil zahar batentzat.


Mutil zaharrikan ez bada betor alarguna

ez da errex egiten gustoko fortuna

nolabaitte nahi nuke oyerako launa.


Amar mila errial ba daukat dotia

beste bost milla berriz etxeko partia

ni hartutzen nauenak ai ai ze suertia.


Hartzerikan ez nuke nahi gaizto ta nagirik

eta hain gutxi berriz mozkor ta ordirik

txarra izatekotan hobe det bakarrik.

*******************************************

Baratze bat


(Pier Paul Berzaitz)


Hau da egün eijerra

mila txoriek kanta

tziauri ene erregina

besoak zuri ditizüt para.


Baratze bat nahi dizüt egin

Amets sekretuenekilan

Liliak egün jauntzi eijerrenetan

Mila kolorez dantzan bihotzetan.


Gaü beltz ta sakonetik

Jeikitzen naiz hoztürik

Bihotza hain tristerik

Usu hitaz berantetsitürik.


Baratze bat...


Karrosa bat hor dugu

Kanpoan gure aiduru

Ez gal aboro denbora

Hiskor beitago amodioa


Baratze bat...


Maitarzun berriari

ilargiak dü argi

emanen deikü aski

guk elgar maita dezagun beti.


*******************************************
Atharratzeko gazteluko kantua



Ozaze Jaurgainian bi zitroin doratü

Atharratzeko Jaunak bata dü galdatü;

Üken dü arrapostü eztirela huntü,

Huntürik direnian batto ükenen du.


Portaliala joan zite ahizpa maitia,

Ingoiti horra düzü Atharratzeko Jauna,

Otoi erran izozü ni eri nizala,

Zazpi egün ohietan ohian nizala.


Klara zoaza orai salako leihora,

Ipar ala hegua denentz jakitera,

Iparra balinbada goraintzi Salari,

Ene korpützaren xerka jin dadila sarri.


Ama, joanen gira oro elkarreki,

Etxerat jinen zira xangri handireki,

Bihotza kargatürik, begiak büstirik,

Eta züre alaba tunban ehortzirik.


Ama, saldu naüzü biga bat bezala,

Bai eta desterratü, oi Espaniala,

Aita bizi üken banu, ama, zü bezala

Enunduzün ezkünduren Atharratzeko Salala.

*******************************************

Agur Xiberua


(Etxahun Iruri, 1946)


Sor leküa ützirik gazte nintzalarik,

Parisen sartü nintzan kurajez beterik.

Plazerez gose eta bürüan hartürik

Behar nüala alagera bizi.

Bostetan geroztik nigar egiten dit

Xiberua zuri.


Agur Xiberua

bazter güzietako xokorik ejerrena!

Agur sor leküa,

zuri ditit ene ametsik goxuenak.

Bihotzaren erditik

bostetan elki deitadazüt hasperena.

Zü ütziz geroztik

bizi niz trixterik, abandonatürik,

Ez beita herririk

Paris ez besterik, zü bezalakorik.


Palazio ejerretan gira alojatzen

eta segür goratik aide freska hartzen

gain behera soginik beitzait üdüritzen

Orri püntan nizala agitzen.

Ben'ez dira heben bazterrak berdatzen

xoriak kantatzen!


Agur Xiberua...


Ametsa lagünt nezak ni Atharratzera

ene azken egünen han igaraitera

Orriko xoriaren kantüz behatzera

parka ditzan nik egin nigarrak.

Hots! Xiberotarrak

aitzinian gora, üskaldün bandera.


Agur Xiberua...

*******************************************

Ama


(Etxahun Iruri 1946; azken gerlako presonerak arrajin züelarik, hareen ohoretan)


Ai zer plazera bost urten bürüan sor leküalat ützültzia;

ene herria, etsitü nüan, zure berriz ikustia.

Aski sofritüz nik hanitxetan desir nükean hiltzia

ez bazüntüdan hain maite üken, oi ama Eüskal Herria.


Hanitxen gisa partitü nintzan etsaian güdükatzera

gogua bero, bihotza laxü, eta kasik alagera.

Ez beinakian, orain ordüan, zer zen amaren beharra;

hari pents'eta biga bostetan, aiher zitazün nigarra.


Erresiñola kantari eijer libertatean denean

bena trixtüran higatzez doa kaiola baten barnean.

Gü ere, ama, hala güntüzun, tirano haien artean:

zure ametsa kontsolagarri, trixtüra handienean.


Orriko txoria da den bezala fidel Orri bortüari

eüskaldün güziak gütüzü, ama, zure zerbütxari.

Alageraki lehen bezala, egin izagüzü erri.

Ikusten gütützü otoitzetan zure arbola saintüari.


Sortü berriak, bere küñatik, lehen elea dü "ama".

Bere ilüsione ederrean, ez dezazüla abandona.

Zur'amodioaz parka itzaozü bizitze hontako penak

begira dezan azken hatsetan, azken hitza zure ama.


Larala la la... azken hitza zure ama.


*******************************************

Amsterdam

(Jacques Brel / Xabier Lete)


Sol m reM7

mibM re m

mibM reM7 sol m


Amsterdamgo portuan mariñelak kantuz

samiñak libratuz kaleetan zehar

Amsterdamgo portuan mariñelak lotan

trapu zaharren gisan kanal bazterretan.

Amsterdamgo portuan mariñelak hiltzen

zerbezaz eta penaz beterik barrenak,

baina Amsterdamgo portuan mariñelak esna

itsaso urrunen ameste beroan.


Amsterdamgo portuan mariñelen janak

mantel zurietan arrai ederrenak,

haginak xurgatuz, fortunak gastatuz

ilargira begira puruak erreaz.

Bakailao usainez bazter denak beteak

eskuekin irentsiz zati koipetsuak

jeikitzen dira farrez eta hitzen zarataz

bragetak hertsirik, guztiz mozkortuak.


Amsterdamgo portuan mariñelak dantzan

sabelak igurtziz puten sabeletan,

salto ta jiraka, gapoak boteaz,

akordeoi zaharren musika hautsian.

Lepoak okertuz algara eroan

soinua azkenik isiltzen den arte,

orduan zuhurki, begirada fierraz,

birao eginaz zerura begira.


Amsterdango portuan mariñel hordiak

arnasgabe edaten zerbeza gorriak,

puten osasunez topadak eginik

Hamburgo, Amsterdam, portu guzietan.

Edaten dutelarik beren damen ondran

urretan ordainduz larrua jotzean,

gero mukiak kenduz izarrei begira

“ils pissent comme je pleure

Sur les femmes infideles”.


Amsterdango portuan, Amsterdango portuan...

*******************************************

Dolores se llamaba Lola


(Los Suaves)



Fuiste la niña de azul

en el colegio de monjas

calcetines y coletas

y estabas loca por Paco.

Exámenes y veranos,

vacaciones... y de Paco,

ni el recuerdo de su sombra

ni el olor de su tabaco.


Eres la chica de Andrés

y has sido la de tantos,

eres la niña moderna

que nunca has roto un plato.

Lola, nena de papá

no trabaja, pasa el rato.

Bares, "Pubs" y discotecas

y así vuelan los años.


Las vueltas que da la vida

el destino se burla de tí.

Dónde vas bala perdida,

dónde vas triste de tí.

Dónde vas triste de tí.


Se fueron los buenos tiempos

la juventud ya se escapó.

Papá ha muerto arruinado

el dinero se esfumó.

¡Pobre! Se encuentra en la calle,

nunca nada supo hacer.

Ahora quema su vida

en "barra americana" de 7 a 3.


Dolores se llamaba Lola.

"Hace la calle" hasta las 6,

pues sin dinero en esta tierra

¡ay, Dolores!, al burdel.

Fuiste la niña de azul

ahora eres la vieja verde.

¡Como se porta la vida...

cuando vales lo que tienes!


Las vueltas que da la vida

el destino se burla de tí.

Dónde vas bala perdida,

dónde vas triste de tí.

Dónde vas triste de tí.

*******************************************

Joseba Elosegiri

(Etxamendi eta Larralde)


Lotuz aire zaharrari

dugun kanta pertsu berri

Joseba Elosegiri

gizon miresgarriari


Ene haur eta ahaide

baita euskaldun haurride

zonbait zaituztedan maite

nehoiz nehork ez dakike


Adios mendi ederrak

oihan ta itsas bazterrak

adios Donostiarrak

jauntziren ditut su-garrak


Arras triste da bizia

askatasunik gabia

herriarentzat hiltzia

nuen nik neure lehia


Donostiko mediküak

erien sendaltzailiak

utz otoi ene zauriak

dagoden oroitgarriak


Ni hiltzen baniz huntarik

ez otoi egin nigarrik

ez baitut nigar beharrik

ez badut jarraikilerik



________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Reply via email to