Gertatutakoaren larritasuna alde batera lagata, kontu zatar honek
hausnarketatxua egitteko bidia emoten dau. Hizkuntz erabilera aldetik
bitxia da gertatutakoa; ustez, baserritarrak hildako txakurraren jabiari
euskara hutsez idatzitako albiste baten berri heldu jako. Zailtasunekin,
eta seguruena, beste norbaiten laguntzakin, testua ulertzeko gai izan da
eta ondoren, amorruz, era zakar eta itsusian españolez eman dau erantzuna
eta hortik aurrerako berbaldia gaztelania hutsez izan da. Baina
elkarrizketan jatorria, hala kontsideretau baleike, euskarazko testuan
dauka oinarria, eta alde horretatik behintzat interesgarrixa eta pozgarrixa
be pentsau jata. Askotan pentsatu izan dotelako (konplejua izango ete?)
horrelako foroetan eta euskaraz idatzitakuak "ahobizion" klub murriztuan
geratzen zirala, baina gaia eta edukiaren arabera argi dago muga hori
gaindittu egin leikela.

Eta mamiñari helduta, Oier, egin dozun kontaketa (berridazketa behintzat)
alde bateko bertsioa izan arren, tonu neutroan jaok idatzita ez jok inor
iraintzen eta ez dok balorazioetan sartzen. Gertautakuaren errelato bat
egiten dok, eta alde horretatik lasai egon zeinkela uste juat. Elementuok
ez jittuaraz ezagutzen, baina idatzitakua hor jaok eta euren asmua nahiko
garbi ikusten dok, ez juek euren bertsiñua emoten eta heu akojonatze
aldera, *tonu agresibo* hori erabiltzen juek, alde horretatik be lasai egon
zeinkela pentsatzen jatak, *txakur zaunkarixa..*.

Dana dala, animo Oier!

Txisto

Hau idatzi du Oier Gorosabel Larrañaga (txikill...@eibar.org)
erabiltzaileak (2019 ira. 19, og. (16:56)):

> Aupa, blogian sesiño itzala dakat rottweiler-jabe-ohi batekin, Barinaga
> aldian ardi batzuk hil zittuala-eta, basarrittarrak txakurrari tirua
> bota zetsala... Martxa honetan, Eibar.orgeko erantzun errekorra hautsi
> bihar dogula uste dot ;-) Kuriosidadia badakazue, hamen irakorri zeinkie:
>
> https://eibar.org/blogak/orakulua/txakur-kontuak
>
> Ez dakitt zelan amaittuko dan hau. Egunen baten blastiau eta ospittalera
> bialtzen banabe, gorde nazazue zuen bihotzetan. Egun handira arte!
>
> O.
>
>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Reply via email to