Eguerdi on:

Mila esker ongietorriengatik, afariena ez nekien baina ez da plan txarra,
abisatu ;)

Koldo

El vie., 27 sept. 2019 a las 11:29, JON ETXABE (<jonetxa...@gmail.com>)
escribió:

> ongietorria
>
>
> El jue., 26 sept. 2019 a las 12:49, Josu Mendicute (<
> josumendic...@gmail.com>) escribió:
>
>> Esan dezala egia...
>>
>> Koldo! Enteratu zara afariak egiten ditugula eta zu ere apuntatu zara. :-P
>> Ongi etorri!
>>
>> OH: esango nuke benjamin berria daukagula
>>
>>
>>
>>
>> Hau idatzi du Luistxo Fernandez (luis...@eibar.org) erabiltzaileak (2019
>> ira. 26, og. (10:00)):
>>
>>> Kaixo
>>>
>>> Koldo Edorta Carranza, koldo...@gmail.com, jarri da kontaktuan
>>> Eibar.org elkartearekin, gurekin bat egin nahiko lukeela, eta webgunean
>>> edukiak aportatu ere bai. Zerrendara etortzeko gonbitea egin diot, eta
>>> aurkezpen hau bidali du:
>>>
>>> "Koldo naiz, 29 urteko eibartarra. Istorioak kontatzea gustatzen zait,
>>> edozein formatutan: idatziz, ikus-entzunezkoen bidez... Hainbat ekimen
>>> kulturaletan lan egiten dut, eta zinemaren munduan sartzen hasi naiz film
>>> laburrak sortuz. Kanpoan ikasten nenbilenean ez nuen euskara asko
>>> erabiltzen, eta horregatik momentuotan Aitorren hizkeran ahal dudan
>>> jarduera guztietara aurkezten dut nire burua.
>>>
>>> Eibar.org-en edukiak igotzeko beste edozein datu behar baduzue, hemen
>>> naukazue."
>>>
>>> ...
>>> Ongi etorri, Koldo.
>>>
>>> Bazkide bihurtzeko, kuota txiki bat dago urtekoa, eta hemengo beste
>>> lagun batek, Gari Araolazak, bidaliko dizu informazioa horretaz.
>>>
>>> Gure webgunean edukia kargatzen hasteko, bazkide izandakoan bloga
>>> irekitzea izango da errazena. Nahi duzu https://eibar.org/blogak/ blog
>>> komunitatean blog bat izatea? irekiko dizugu...
>>>
>>> animo ba!
>>>
>>> Luistxo Fernandez, zuen zaindari onena, Arrateko Amaren izenean.
>>>
>>>
>>> ________________
>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>>
>>
>> ________________
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Reply via email to