Aupa, lagunok!
Egunotan Florentina Unzetabarrenetxea hil da, Barrenetxe basarriko bizirik
zeguan azken alabia.
"Laixetan, garixetan basarrixa Eibarren" erakusketia montau genduanian
Asier Sarasuak, Enrike Sosolak, Ibon Rokandiok eta laurok Barrenetxe
basarrixa izan zan "esplotau" genduan joia. Bertatik bajau erain genduan
18. mendeko ohia, eta makiña bat tresna.
Andra berezixak ziran Unzetabarrenetxeatarrak, baiña gurekin jator eta
eskuzabal portau ziran.
Ez dakit ze iazngo dan oin basarrixaz, bertako trepetxuak existiduko ete
diran, baiña komeniko litzake babes bat emotia. Beranduegi izan baiño
lehen.
Ba ete dago ezer egitterik? Bego?
Beti eruango dittut akorduan ahiztok. Gugan dagoz!
leire, eskeleri begira
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Reply via email to