Ze ondo! Milla esker!
Gauzatxo bat, erretratuak ez dira ikusten!
leire

Hau idatzi du Asier Sarasua (asara...@gmail.com) erabiltzaileak (2020 urr.
4, ig. (13:19)):

> Leirek:
> >
> > Ostra, Asier! Idearik be ez nekan! Eta Loidin bizi naiz :-)
> > Idatzi blogian, mesedez. Eta zurekin bat nator, politta litzake izena
> berreskuratzia, Txomoko parkerako, adibidez, plaka eta guzti
> >
> > leire, Loidikua
>
> Hortxe ba! ;)
>
> https://eibar.org/blogak/sarasua/loidi-katalangua-toponimia-ordezkatzea-eibar
>
> a.
>
>
> >
> > Hau idatzi du Asier Sarasua (asara...@gmail.com) erabiltzaileak (2020
> urr. 3, lr. (12:15)):
> >>
> >> Oierren mezuan harira, LOIDI toponimuan inguruan ohartxo bat.
> >>
> >> Izan be, gaur egungo eibartarrontzat ixa ezezaguna da LOIDI toponimua;
> >> kalian galdetuko bagendu, inork ez leuke LOIDI mapa batian kokatuko.
> >> Baina sasoi batian garrantzi haundiko toponimua zan LOIDI Eibarren.
> >> Garrantzitsua eta eremu zabalekua. Bolingua eta Txonta arteko inguru
> >> guztia zan LOIDI, Arane eta Txomoneko etxien osteko ingurua.
> >> Neurri batian Bidebarrixetatik gorako mendi-lur guztiak. Eta Loidi
> >> inguruan zeuazen Loidiburu, Loidi errekia, Loidiko errotia, Loidiko
> >> itturrixa (Urtzaile kalian ezagutu doguna? haren itturriburua?)...
> >>
> >> Seguru asko, gaur egun Txomo ingurua dagon lekuan LOIDI izeneko
> >> basarriren bat egongo zan auskalo-noiz. Nik dakidala ez dago basarri
> >> horren lekukotasunik, baina 1736ko dokumentu batian "Loidi Etxebarri"
> >> basarrixa aittatzen da pixkat goratxuago, Bolingua gainian; beste
> >> dokumenturen batian "Loidigoiti" izenakin be agertzen da hori
> >> basarrixori berori. 'Etxebarri' zein 'Goiti' espezifikatzailiak garbi
> >> diñoskue lehenago beste LOIDI basarri bat egon bihar zala, pixkat
> >> beherago, Urtzaile inguruan.
> >>
> >> Toponimo garrantzitsua, hartara, antxiña-antxiñatik eta hainbat
> >> mendez. Zelan desagertu zan, ba, orduan?
> >> Kulpia kataluñatik etorrittako Joseph izeneko gizon batek euki zeban.
> >>
> >> Esan doten moduan, XVIII. gizaldiko lekukotasunetan Loidi Etxebarri
> >> eta Loidigoiti izenekin agertzen da Loidiko basarrixa, baina 1741.
> >> urteko zentsuan aittatzen danez, Loidi Etxebarriko jauna Joseph "el
> >> catalán" zan, eta hara nun, XIX. gizaldittik aurrera, Loidi toponimua
> >> desagertu eta KATALANGUA bihurtuko dan, bai idatziz eta baitta gaur
> >> egun ahoz be. Basarrixan izena ez ezik, toponimua be ordezkatu dau eta
> >> gaur egungo basarrittar nausixentzat hori inguru guztiori KATALANGUA
> >> da, eta ez LOIDI.
> >>
> >> 1970 inguruan bota zeben KATALANGUA basarrixa, autopistia eitteko
> >> (Iparragirre, Urkiguena, Tutulukua eta Kaskarrainekin batera).
> >> Katalanguan jaixotako Eloisa Narbaiza izan genduan lekuko Eibarko mapa
> >> toponimikua osatzeko orduan; lekuko garrantzitsuenetako bat.
> >>
> >> Eibarko udalian kale-izenak berraztertzeko asmua dagonez, biharbada
> >> txarra ez LOIDI berreskuratzia hor inguruko kale, pasabide edo
> >> parkeren batendako.
> >>
> >> a.
> >>
> >>
> >> Hau idatzi du Oier Gorosabel Larrañaga (txikill...@eibar.org)
> >> erabiltzaileak (2020 urr. 2, or. (22:57)):
> >> >
> >> > Bestalde, ez dakitt jakin dozuen Bidebarrieta-Urkuzu aldian agertu dan
> >> > antepara edo errota-kanalana. Javi Martin Lapeyra arkitektua dabil
> >> > gaiñian, baiña ez dau lortzen agintarixen partetik arreta haundirik.
> >> > https://javitxooo.blogspot.com/2011/08/andanzas-con-txomin.html
> >> > Deigarrixa egin jata Mertxe Urteagaren jarreria, kontuan hartuta bera
> >> > arkeologia industrialian aditua dala (Arditurriko meatzeak, etabar),
> eta
> >> > bere gizona Txomin Ugalde eibartar espeleologua dala (aspaldittik
> Irunen
> >> > bizi dana).
> >> >
> >> > O.
> >> >
> >> >
> >> >
> >> > ________________
> >> > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
> eibartarrak-ow...@postaria.com
> >>
> >>
> >> ________________
> >> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
> >
> >
> > ________________
> > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
> >
> >
> > ________________
> > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Reply via email to