Irudi horiek Argibel Eubak aurkitu eta Basker liburu+DVDan argitaratuta
daude.
https://www.elkar.eus/eu/liburu_fitxa/basker-1960ko-hamarkadako-euskal-kulturari-buruzko-suediar-dokumentalak/euba-ugarte-argibel/9788490824702
Guk badugu argitalpen hori bulegoan baina orain aurkitu ezinda nabil...
Begiratu nahi nuen ea hor kanten letrak jasota dauden.

Argibelek txalapartaren inguruan egin zuen doktore tesia. Horretan zebilela
jakin zuen 1963an, txalaparta "asmatu" aurretik Suediako zinegile batzuk
Euskal Herrian izan zirela eta hemen hainbat "eszena etnografiko" grabatu
zituztela. Filmea digitalizatu zezaten eskatu (=ordaindu) eta hortik atera
zen altxorren artean dago Ondarruko kantari-kuadrilla (txikitero tankeran
agertu arren abesbatza bat dela uste dut) honen grabazio zoragarria. Bi
dokumental dira eta biak ere horrelako harribitxiz beteta daude: Maurizia
eta Karakol beren baserriko sukaldean jotzen eta amama eta ahizpak dantzan,
Basarri eta Uztapide bertsotan, pilota partidak, idi-probak, inauteriak
Iturenen, txalaparta,...

Argibel laguna dut eta galdetu nion irudi h orietako batzuk Dantzan-en
jartzeko aukerarik izango genukeen eta esan zidan Suediako produktorak
zuela jabetza, diru dezente ordaindu zela DVDan atera ahal izateko, eta
sarean jartzeko prezioa zuzenean Suedian galdetu beharko genuela. Diruekin
gu gabiltzan bezala... ba ez nuen galdetu ere egin.

Kantari dagokionez, nik honako letra hau jasota dut. Ez dakit nondik atera
nuen ―orain pare bat urte jasotakoa da―, eta beraz ez dakit ze
fidagarritasun duen, ze liburua ez dudanez aurkitzen orain ezin esan handik
kopiatuta dagoen ala neuk transkribatuta.

--------------------------
Jendiak esan arren
hau ta gero bestia,
Joakinek harrapatu
beti langostia.

Itsaso ta lihorrez,
egunez eta gauez
beti gabiz poz-pozik.
Ondasunez, maitasunez, alaitasunez,
gure herria goratzen.

Matxinplaka, txipli-txapla.
Txipli-txapla, matxinplaka.
La la la laralala, lalala laralala...
Matxin mozkorti.

Matxinplaka, txipli-txapla.
Txipli-txapla, Matxinplaka.

Kontuz mutilak, bizkortu hainkak,
hona badator, begira zorrotz.

Matxinplaka, txipli-txapla.
Txipli-txapla, matxinplaka.

Bolo-bolo boletan,
Ondarrutarrak kantetan
--------------------------------------

Kantu horren beste aldaera bat Pitxuen kanta izenarekin ezagutzen da:
https://www.youtube.com/watch?v=OpVGum66fDg

Baskerren bada horrez gain talde beraren beste kanta bat grabatuta, Arrain
saltzailearena, Gabi de la Mazak karaoke moduan jarrita daukana:
https://www.youtube.com/watch?v=-Ydweea367g

Oier.

On Thu, Feb 18, 2021 at 8:32 AM Gari Araolaza <g...@eibar.org> wrote:

> Ederra da bideoa, bai!
>
> Nere Ondarruko kontaktuari bidali eta hauxe erantzun dit:
>
> "Bai.  Ondarrun orain dela bastante hilabete ibili zan bueltaka.  Naiz eta
> urteak eduki hor agertzen diren asko bizirik dauz eta gabon egunean COVID
> aurretik tabernetan antzera ibiltzen ziran.  Gabon Eguerdiko txikiteo
> batetan.
> Mila esker."
>
> Gari
>
> Hau idatzi du josu garate (arkite...@gmail.com) erabiltzaileak (2021 ots.
> 17, az. (23:33)):
>
>> Nik ezagutzen neban bai, ederra.
>> Ahaleginduko naiz bixarko falta diranak osatzen, amaginarreba famau re
>> halakuekin.
>> Momentuz dato bat: Matxin Plaka hori garai bateko alguazills ei zan,
>> erdalduna. Hamen herrixan ez da gatxizenik gabekorik!
>>
>>
>>
>> Izan ondo!
>>
>>
>> aRKITETUa
>>
>> JGS
>>
>> > El 17 feb 2021, a las 22:04, Asier Sarasua <asara...@gmail.com>
>> escribió:
>> >
>> > Kaixo danori,
>> >
>> > aspaldiko bideo zahar bat;
>> > ez neban ezagutzen.
>> >
>> > Suediar batzuk grabatu ei zeben Ondarruko arrantzalien artian;
>> > Txartangu tabernan.
>> >
>> > https://youtu.be/SSmou4AI_Og
>> >
>> > Sasi-ondarrutar bat baino gehixago dago zerrenda honetan eta hortxe.
>> >
>> > Eta, bide batez, inork transkribitzen laguntzerik baleu, ba, ederto!
>> > Erdixa aittu barik geldittu jata eta.
>> >
>> > eskerrik asko
>> > a.
>> >
>> >
>> > ..............
>> > [Mendiak esan arren]
>> > xxx
>> > Joakinek harrapatu,
>> > beti langostia;
>> > Joakinek harrapatu,
>> > beti langostia;
>> > (BIS)
>> >
>> > Itsasu ta (lihorrez)
>> > egunez eta gabez
>> > beti gabiz poz-pozez
>> > [ondasunez], maitasunez, alaitasunez,
>> > gure xxxx
>> >
>> > Matxin-plakak, txipli-txapla,
>> > txipli-txapla matxin-plakak.
>> > La-la-la-laralalala...
>> > La-la-la-laralalala...
>> > La-la-la la-la-la...
>> > Matxin-plakak, txipli-txapla,
>> > txipli-txapla matxin-plakak.
>> > Kontuz mutilak,
>> > bizkortu [ein ga]
>> > xxxx xxx xxx xxx zurrut.
>> >
>> >
>> > Matxin-plakak, txipli-txapla,
>> > txipli-txapla matxin-plakak.
>> > Bolo-bolo boletan,
>> > ondarrutarrak kantetan.
>> > (BIS)
>> > ....................
>> >
>> >
>> > ________________
>> > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>
>>
>> ________________
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>


-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - o...@dantzan.com
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Reply via email to