Amak semiari, platerian daguan hondarra amaitzeko: "Mesedez, jaidazu hori, amaitu eidazu, jaso aurretik".
Erderaz be... erdi lotsatuta edo, "por favor, no me vistas más así". Edo herri-gaztelaniaz: "No te me vistas así". ----- Mensaje original ----- De: "Oier Gorosabel Larrañaga" <txikill...@eibar.org> Para: eibartarrak@postaria.com Enviados: Martes, 3 de Agosto 2021 20:24:11 Asunto: Re: [eibar] Jantzirak jarsixa! Neri etxata arrarua egitten. Esate baterako, umiaru erropak ipiñi, eta ixa estrenau barik dagozen fraka politt batzuk jantzi nahi ez dittuaenian: JANTZIDAK MESEDEZ FRAKIA orraittiok! EZ DESTAK FRAKA POLITT HAU JANTZIKO? Ez euskeraz bakarrik. Nik lagun galiziarrei entzunda detset, forma berian egindako esaldixak: QUÉ ME QUERES? ("zer nahi dozu?" galdetzeko). O. El 03/08/2021 a las 12:51, Oier Araolaza escribió: Kaixo. Zer moduz zabiltzate? Enrike Izagirrek konsulta hau egiteko eskatu dit: ---------- Bueno, aber, gaur hizkuntz kontu bat pasau jata, eta nahi neban hor Eibar.org-en edo, komentau daizuela. Seguruenera, korriente-korrientia izango da, baiña atenziñua ein desta. Zera: Goizian fresko eitxen eban, baiña ni armuzatzera manga motzian juan naiz. Kalian tope Roberto "Katillu"-kiñ (87 urte, uste dot, hizlari eibartar garbixa eta segurua). Ikusi bezin bizkor esan desta: -Nora hoia, baiña, hola? Jantzirak jarsixa edo zeozer! -Atzo bai, Roberto, baiña gaur be bai? -atzo hotz egualako. -Bueno, bueno, jantzirak zeozer, eh! -atzera. Eta horretxek ein desta atenziñua: jantziRAk horretxen erabilleriak. JantziK esan baleu, edo gipuzkeraz JantziZAk, normal. Baiña lehen personako "alokutibo" hori ez dakit katalogauta ete nekan. Gaztelaniazko "vísteteME" balitz moduan. Korrientia da hori? ---------- -- ____________________________________________ Oier Ara olaza Arrieta - o...@dantzan.com ________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com ________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com