Eskerrik asko Oier, Amatiño eta Markos.

Amatiñok dioena erabat zentzuzkoa da.

Bere garaian hainbat apunte igo nituen gaztelaniaz, 2004an-edo. Baina egun
nik ere zalantzak ditut eibar.org ote den toki egokia, komunitatearen
arauez aparte.

Markos: bi apunte igotzea ez da arazo.

iturri



Hau idatzi du Zapiain Markos (mzapi...@gmail.com) erabiltzaileak (2023 urt.
31, ar. (13:58)):

> Nik testu bi igo ditut gaztelaniaz, eta dudak izan ditut.
>
> Azkenik ausartu naiz, euskarari buruzkoak zirelako, eta gainera “euskara”
> hitza bera erabiltzeak nazka ematen dien aditu batzuen mintzamoldeak
> parodiatu nahi zituztelako (euskara beharrean "variante septentrional del
> continuo ibérico",  "lengua interpirenaica aislada", "koiné de variedades
> pirenaicas" eta antzekoak erabiltzen dituzte).
>
> Dena den, bat nator Amatiñoren arrazoiekin, eta hala erabakiz gero
> berehala ezabatuko nituzke, inongo galera sentimendu barik.
>
> Hau idatzi du Luis Aranberri (l...@amatino.com) erabiltzaileak (2023 urt.
> 31, ar. (12:28)):
>
>> 1. Maila teorikoan, ez daukat batere zalantzarik. Bakoitzak idatzi dezake
>> nahi duena eta nahiago duen hizkuntzan.
>> 2. Baina ez da berdin lantzean behin iruzkin bat ez-euskaraz  idaztea,
>> ala, metodoz, bi hizkuntzatan idatzi izatea.
>> 3. Ohiko blogari batek gaztelaniaz idazten baldin badu, zergatik ezin
>> izango luke hasiberri batek beste horrenbeste egin?
>> 4. Oso ondo dago irekiak, eskuzabalak, abegitsuak eta inklusiboak izatea.
>> Gora aniztasuna.
>> 5. Hala ere, azken berrogeita hamar urteotako esperientziak ezer zehatzik
>> frogatu izan baldin badigu, zera da: komunikabide elebidunetan
>> (euskara-gaztelania), berandu baino lehen gaztelaniak amaitu izan duela
>> BETI irabazten, euskara hutsezkoek --euren apaltasunean-- euskaraz jarraitu
>> izan duten artean.
>> 6. Herri Irratien edo Gara eta Deiaren egitasmo elebidunek porrot egin
>> zuten. Berriak edoArrate Irratiak ez dute sekula arrisku hori izango.
>> Beste hainbat izango dute, baina ez hori.
>> 7. Euskadi Irratiak eta ETB1k diraute, gaztelaniarekin barne-espaziorik
>> partekatzen ez dutelako. Merkatua partekatu behar izango dute, baina ez
>> euren programazioa. Arrazoi "logikoz" eta "praktikoz" programazioa
>> partekatzeari ekiten dioten egunean... akabo.
>> 8. Gauza bat da teoria eta beste bat, praktika.
>> 9. Baina ni ez naiz Arrateko Ama.
>> Amatiño
>>
>>
>> ------------------------------
>> *De: *"Oier Gorosabel Larrañaga" <txikill...@eibar.org>
>> *Para: *eibartarrak@postaria.com
>> *Enviados: *Martes, 31 de Enero 2023 11:44:09
>> *Asunto: *Re: [eibar] EibarOrg blog-komunitateko estatistikak 2008-2022
>>
>> Nihil obstat.
>>
>> O.
>> El 31/01/2023 a las 11:11, Mikel Iturria escribió:
>>
>> Mila esker, Asier.
>>
>> Urtarrilaren 18an jakinarazi genuen Javier Ortiz kazetariaren webgunea
>> bere horretan utziko dugula. Bertan dauden Pedradak ere bukatu dira, beraz.
>>
>> Ez dakit zer egingo dudan, baina nik normalean apunte elebidunak idazten
>> ditut, euskaraz sortu, eta ondoren gaztelaniara itzuli.
>>
>> Galdera bi ditut:
>>
>> 1.- Oker ez banago, gure komunitate eibarnautan ahal da gaztelaniaz
>> argitaratu, beti ere euskaraz egiten badugu ere, ezta? Hau zehazterik bai
>> Arrateko Amak?
>>
>> 2.- Hori ahal bada, nola ikusiko zenukete gainerako blogari eta
>> eibarnautek apunte elebidun horiek?
>>
>> Erantzun beldurrik gabe.
>>
>> Mila esker.
>>
>> Iturri
>>
>> Hau idatzi du Asier Sarasua (asara...@gmail.com) erabiltzaileak (2023
>> urt. 20, or. (08:47)):
>>
>>> kaixo,
>>>
>>> 2022ko nere blogeko estatistikeri begira hasi eta EibarOrg
>>> komunitateko 2008-2022 tarteko datuak gainbegiratzera pasatu naiz.
>>>
>>> Hementxe laburpena:
>>>
>>> https://eibar.org/blogak/sarasua/eibarorg-blog-komunitateko-edukia-eta-estatistikak-2022-urtean
>>>
>>> https://twitter.com/asarasua/status/1616340177185607680
>>>
>>> Trafikoa izugarri jaitsi da (%75), baina jaitsiera horren errudun
>>> nagusia ekoizpena da (beste %50-75 jaitsi da) eta ez hainbeste post
>>> bakoitzaren eragina (hori ere jaitsi den arren).
>>>
>>> Hala ere, azaleko irakurketa da egindakoa. Mereziko luke estatistikak
>>> sakonago begiratzea..
>>>
>>> Zuen blogetako estatistikaren bat nahi badozue, esan eta bialduko
>>> detsueraz, bai?
>>>
>>> a.
>>>
>>>
>>> ________________
>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>>
>>
>> ________________
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>
>>
>>
>> ________________
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>
>>
>> ________________
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Reply via email to