Zorionak Amatiño! Neri be asko gustau jatak. Oso freskua. Politta eta oso gustora entzutekua, konturen batekin zelan ez, desadostasun haundixa eukitta be. Konkretuki albistegixeri buruz... profesionaltasun haundixa, euskara maila oso ona, ahoskera paregabia eta abar eukiko jittuek, ez deuat holakorik eztabaidatuko... baina hónek garaixok kazetaritzan zentsura ikaragarrizkokuak dittuk eta albistegixak ez daguaz informatzeko, programatzeko baino. Tristia gero. Ez dok egon inungo eztabaida zientifikorik... zientziaren izenian eskubide murrizketa latza jasan dogunian. Kalidadezko informaziñua izkutatu egin jeskuek, zentsuratu, publikaziñuak zuzenian ezabatu, nahizta informaziño itturrixak Nobel saridunen edo maila oso goreneko zientzalarixen eritzixak eta froga zientifikuak izan.

Markos, osasunez ondo egon ezkero, zerebruaren betetasuna 80 urterekin ei dok... Hala heltzia nahi neuk be...

Asier A.

03/10/2023 11:23(e)an, Markos Zapiain igorleak idatzi zuen:
Kontu eder asko dauzka elkarrizketak:

adibidez, kontrastea, 60ko hamarraldian, Zeruko Argiaren berpizkundearen sasoian, euskal idazleen artean nagusi ziren intelektual ideologo marxista erlijiosoen eta eibartar enpresaburuaren seme pijoaren artekoa

bitxia, bestalde, Amatiñok 78 urterekin zahardadearen sintoma gisa deskribatzen dituenak bete-betean sentitzea 59 baino ez dauzkan hondakin, piltrafa edo loque honek

Hau idatzi du Luis Aranberri (l...@amatino.com) erabiltzaileak (2023 ira. 30(a), lr. (13:34)):

    Eskerrik asko. Eutsi goixari.
    Amatiño

    ------------------------------------------------------------------------
    *De: *"Iban Arantzabal" <iarantza...@goiena.eus>
    *Para: *"Eibartarrak zerrenda" <eibartarrak@postaria.com>
    *Enviados: *Sábado, 30 de Septiembre 2023 11:34:42
    *Asunto: *[eibar] Amatiño jubilatzear: elkarrizketa landua Guridik

    Gustura entzun dut elkarrizketa hau. Eibarko konturen bat ere bai
    tartean, eta berbaren bat, deigarri egin zaidana
    testuinguruagatik: “Ganorabako”.

    Elkarrizketa patsadatsua Euskadi Irratian eta lotura honetan:
    
https://amp.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/faktoria/osoa/9319487/amatino-euskal-kazetaritzan-aitzindari-izan-nintzen-autoa-eta-mugitzeko-dirua-zuen-bakarra-nintzelako/

    Jubilazio on, Amatiño. Liburuaren zain.

    Iban



    ________________
    Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


    ________________
    Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:eibartarrak-ow...@postaria.com
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Reply via email to