Aupa lagunok
Azaroaren 25ean Getxon izango den topaketa batean, GetxoBlogs 15. edizioa;
sari bat emango diote Eibar.org.

hemen berria eta informazioa izango den topaketarena
https://blog.agirregabiria.net/2023/10/convocatoria-del-xv-encuentro-getxoblog.html

antolatzaileak deitu ninduan, Mikel Agirregabiriak, Eibar.org eta
Sustatu.eus saritu nahi zituztela, eta nahiko luketela bertara agertzea neu
(Luistxo Fernandez) edo / eta Amatiño.

Agirregabiria bastante erdal mundukoa dela uste dut... honela azaldu du
bere blogean: "

   - *GetxoBlog SU Saria para el equipo formado por Sustatu
   <https://sustatu.eus/> y Eibar.org
   <https://eu.wikipedia.org/wiki/Eibar.org>*. Recogen el Premio *Luistxo
   Fernández <https://eu.wikipedia.org/wiki/Luistxo_Fernandez>* y otros
   representantes de este *ecosistema euskeldun*."

Bueno, Sustatu enpresa proiektu bat da, eta CodeSyntax-en izenean ba joango
naiz ni eta jasoko dut. Baina Amatiñorekin ere komentatu dut, ze
Agirregabiriak espreski aipatu zidan bera ere gonbidatu nahi zutela, eta
bueno, bera prest dago Eibar.org-en izenean jasotzeko dena delakoa. Bueno,
sari bakarra da "ekosistema euskeldun" horrentzat? edo bi? Tira, oroigarri
bat izango da, eta ez dakit han edo lehenago argipen hauek ulertaraziko ote
dizkiodan antolatzealari, Sustatu gauza bat dela eta bestea Eibar.org,
baina bueno, ni banoala eta Amatiño ere joango ei dela, komentatu didanez.

Azaroaren 25ean goiz osoko gauza da GetxoBlogs delakoa, baina sari ematea
hasi eta gutxira ei da, 10.00etan.
Inork joan nahi balu, izena ematea beharrezkoa, hemendik:
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSeVOP7thtFkc4u3LFy64p0G-_VGCOrhr7Jcvmf9Y6mTvWnEeA/viewform

Youtubetik ere emango ei da, hemen:
https://www.youtube.com/watch?v=6JXVe05bXNg

horixe ba!
Luistxo
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Reply via email to