aupa
Nator zerrenda honetako 2008ko informazio bat zuzentzera:
https://www.mail-archive.com/[email protected]/msg13954.html

gaur da maiatzaren 2a, eta hor jardun genuen (eta Eibarko historia
liberalean ere esaten da) Dos de Mayo kalea ez zela Madrilgo altxamendu
nazionalistagatik, baizik eta 1874ko Bilboko Setioaren askatze
liberalagatik baizik.

Wikipediarako informazio bila hori baieztatzeko... Ba ez. Madrilgoagatik
zen, eta Udalak berak argitu zuen duela urte gutxi, artxiboetatik datua
hartuta:
https://www.eibar.eus/eu/abisuak/bazenekien-toribio-etxeberria-kaleak-hainbat-izen-eduki-dituela-100-urteetan-zehar

1908ko maiatzaren 2an jarri zitzaiola izena Eibarko kaleari, justo
Madrilgoaren mendeurren biribilean, Independentzia (Gerra) oroituz.

Bilbon bai, bada Maiatzaren 2ko kalea Karlistadengatik,
https://eu.wikipedia.org/wiki/Maiatzaren_Biko_kalea_(Bilbo) baina han ere
tarte batez izan 1808koagatik, 1940ko izen zehaztapen frankista bategatik:
Calle del 2 de Mayo de 1808 zehaztu nahi izan zuten nonbait.

horietxek faktuak
Luistxo
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to