Ghanara juan biharko dira praktiketan… 🕺🏿 https://youtu.be/j9V78UbdzWI?is=fTG3nIhz_s3KSCOm
Suposatzen dot Ajuria-Eneako lurreko harrixekin gehi presiño mediatikuakin, euren helburua kajia ez jaustia izango zala ta desiatzen egongo zirala ailegatzeko, ezta? Bai, oso hunkigarrixa izan zan dana. 🥰 Ertzainen galazko trajia kuriosua da, bai. Oin dala gutxi deskubritxu neban Ertzaintzan inguruko museo bat dauela Arkauten eta traje desberdin asko dauz bertan. Surrealistia bezain bitxixa. Egonda dau inor? https://arkauteakademiamuseoa.euskadi.eus/hasiera/ Gabon! El jue, 7 may 2026 a las 19:01, Markos Zapiain <[email protected]> escribió: > Leire, ez nintzen anderuen desinkronizazioaz ohartu, eskerrik asko > ikusarazteagatik. Edozelan ere, zeremoniak hunkitu ninduen, batez ere > Sagrario Minak. Baina ezin izan nion utzi neure buruari etengabe > galdetzeari jaka berdez, kapela eta eskularru zuriz eta lepoko eta > eskuturreko gorriz jantziriko sei ertzainen soinekoen diseinatzailearen > psikologiaz, eta ez nuen erantzunik aurkitu. > > > Hau idatzi du leire narbaiza arizmendi ([email protected]) > erabiltzaileak (2026 mai. 7(a), og. (13:30)): > >> Aupa, lagunok! >> Ez dakit ikusi dozuen Garaikoetxearen hil-kutxa zelan sartu zeben >> Ajuria-enean. Ponpaz betetako ekitaldixa izan zan, ohore guztiekin >> https://www.youtube.com/watch?v=mc_dAibU4QI >> Baiña anderuak (6 ertzain) guztiz desinkronizauta eta deskoordinauta >> ibili ziran, eruan ezinda katabuta. >> Fribilidadia da, badakit, baina atentziñua emon zestan, halako zeremonia >> baten ez kontrolatzia hori. Bakotxak bere pausuan zoian, deskordinatuta. >> Badakigu jende arritmiko asko daguana, baina ertzaintzan egongo dira, ba, >> sei ganoraz egitteko gai diranak, ezta? >> Imajinau deskordinaziño horretan hil-kutxa jausi egiten dala! >> Hurrengo hil-kaperarako ikasi deixiela, behintzat >> leire, koordinau nahixan >> >> >> ________________ >> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] >> > > ________________ > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] >
________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
