Kaixo,
Juanan Pereira naiz, EHUko irakaslea (Donostiako Informatika
Fakultatekoa), DiarioLinux.com webgunearen administratzailea eta
EuskalGNUko sortzailetariko bat. Nire asmoa bilerara joatea zen, baina
azkenengo momentuko arazoengatik ez dut uste agertuko naizenik. Mezu
honekin nire laguntza eskeini nahiko nuke, Donostiako Informatika
Fakultatean Software Librea sustatzeko nahi duzuenerako nauzue.
Bestalde, grabatuko al duzue bileran esaten dena (audioa edota bideoa)?
hurrengo bilerak egin al daitezke bideokonferentziaren bitartez? (EHUn
horrelakoak egiteko baliabideak baititugu) Horrela, Donostiarrok edota
Gasteiztarrek bileratan parte hartzeko aukera handiagoak izango genituzke.
--
Ongi izan,
Juanan Pereira
[EMAIL PROTECTED]
Informatika Fakultatea, Donostia
Bulegoa: 274 Luzapena: 5056