El 18 de octubre de 2010 09:16, Gorka Azkarate escribió:

> Aupa compañeros y compañeras,
>

Kaixo!


> Kartela ondo dagoela deritzot. Non, noiz eta zer-zertarako adierazten da
> galdera erretorikoekin bada ere. Agian NON hori gehiago zehaztuta hobe. Zein
> fakultatetan, zein solairutan... Kartelaren png bertsioa erraz twitteatu eta
> identicatuko da horrela, sarean, eskegitzen baduzu.
>

Berez, eskolako ikasle eta irakasleei zuzendutako ekintza da, eta aurkezpena
besterik ez. Horregatik ez dut tokia zehatz-mehatz jarri. Kartelak eskolan
bertan jarriko ditudalako eta ez dut uste inor kanpotik holako konturen
batera etorriko denik. Aurrerago ekintzak antolatuz gero (intall-party-a,
LaTeXi buruzko kurtso/tailerra, etab.), gai zehatzagoak izanik eta interes
orokorrekoak, orduan bai egingo nuke bertatik kanpora ezagutzera emateko
esfortzua. Oraingoan ez dut uste pena merezi duenik. Beste zentroren batean
pertsonaren bat interesatuta egotekotan, antzeko zeozer antolatzea hobe dela
deritzot, jendea honetara zuzentzea baino.


> (Lagun bat eta biok antzeko instalazio jaia egiteko asmotan gabiltza
> Leioako Liburutegian baina ezin izango gara zuen install-partyra joan zuen
> ekintzatik ikasteko. Pena).
>

Ez dakit hurrengo eguenagatik diozun, baina momentuz ez dugu bertan
instalazio jairik egiteko planik. Bertan proposamena luzatuko dugu, eta La
Casillan, San Mamesen eta, beste tokiren batean antzekoak egitekotan,
komunean egin nahi duten zentroekin batera instalazioa jaia edo tailerrak
noiz eta non egin adostuko dugu. Leioa igual Bilbora jaisteko urrun dago,
baina bertan talderen bat sortuz gero, ez dot uste JaXvi-k materiala usteko
arazoa izango duenik. Ni neu, ordutegiak gora behera, ez nuke igotzeko ta
bertan beste bat egiteko arazorik izango.

Interes eta gogoekin bazabiltzate, hartuizue gela bat, aldatu kartela, eta
frogatu Leioan baten batek ping-ari erantzuten dion. Ordutxo bat eta zenbait
folio baino ez dituzue galdu behar.

Bestalde, eskegi neban kartela iritziak jasotzeko zen, horregatik gazteleraz
baino ez zegoen. Bihar jarri nahi ditudanez, eta kontrako gogorrik egon ez
denez, euskaratu eta zenbait kopia atera ditut:

http://itsas.ehu.es/downloads/carteles/aurkezpena_urria2010.png<http://itsas.ehu.es/downloads/carteles/presentacion_octubre2010.png>
http://itsas.ehu.es/downloads/carteles/aurkezpena_urria2010.xcf<http://itsas.ehu.es/downloads/carteles/presentacion_octubre2010.xcf>

Un saludo.
>

Aio eta animo!
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.es/mailman/listinfo/itsas

Responder a