Egun on, Itsaskideok
Barkatu beharko didazue holako galdera tekniko inuzenteekin etortzea, baina 
galduta nabil eta 
erlojua gainera jausi behar zait.
Lanpostu berrira pasatu naiz eta hona etorri aurretik ordenagailuan instalazio 
berria egin 
didate, orain Kubuntu 14.04.01, ederto.
Baina EHUko instalazioetako zirrikitu batzuetan galdu egiten naiz, bat:
     *  Nola egin behar dut kontsola "normal" ibili dadin? Hau da, nik gorako 
geziari edo arratoiko 
erroberari, edo tabuladoreari eta abar eragindakoan historiara joatea eta ez 
era honetako 
gauzak agertzea: "[[A^[[B  ^[[D^"?
Badakit aurreko batean konpondu ahal izan nuela, baina orain erabat estututa 
nabil 
denborarekin, lan forentsea egiteko. Googleri behar den moduan galdetzen ere ez 
dakit, antza.

Beste kontu batzuk, teorikoagoak liratekeenak, zergatik egin 80 Gko partizio 
bat errorako, 
zergatik horrenbesteko zailtasun EHUko korreoa erabiltzeko ordenagailuko 
klientean eta hain 
erraz Googletik kudeatzea. Eta beste arazo tekinikoren bat edo beste, orain ez 
dudana ekarriko, 
oraindik Googlerekin eta Javarekin burrukan nabil-eta.

Juan




Juan Abasolo

-
UPV/EHU
BILBOKO IRAKASLEEN UNIBERTSITATE ESKOLA
Didaktika eta Eskola Antolakuntza saila
Leioako Campusa
Sarriena auzoa z/g
(48940) Leioa
Bizkaia

Telelefonoa: 94 601 *46 24*
Bulegoa: 3S68B
Twitter: @JuanAbasolo1 
_______________________________________________
ITSAS mailing list
ITSAS@list.ehu.es
http://list.ehu.es/mailman/listinfo/itsas

Responder a