Kaixo Gaizka, kaixo Itsas

Eibarko Ingenieritza Eskolan talde informal bat sortu dugu, EUSLIT
izenekoa (Eibarko Unibertsitatearen Software Libre eta Irekiaren
aldeko Taldea). Ez gara Itsakideak, baina bai Itsaszaleak, hau da,
bat gatoz Itsasen Ongietorri honekin:
http://www.ehu.eus/eu/web/itsas/home

Gu ingenieritza arloan dauden programa libreetan
interesatuta gaude eta orain eskuen artean daukagun proiektua
GNU/Octave interfaze grafiko berria euskaratzea da.
Oso ondo geratzen ari da eta aurkezpen motz bat egin dezakegu,
ondo iruditzen bazaizue. Hori bai, arratsaldean izan beharko luke.

Ondo izan


Gaizka Suarez Iparragirre <ehgai...@live.com> escribió:

> Kaixo,
>
>
> Bilboko Goi Ingenieritza Teknikoko Eskolako ikasle talde bat gara  
> eta otsailaren azken bi asteetan Ingenieritza alternatiboari buruzko  
> jardunaldi batzuk antolatu nahi ditugu. Hainbat hitzaldi ematea da  
> gure intentzioa eta horietako bat Software Libreari buruzkoa izatea  
> oso interesgarria iruditzen zaigu; ordenagailuen munduan alternatiba  
> bat bihurtu eta lan egiteko modu berri bat ekarri duelako.
>
>
> Fakultateko irakasle bati mezu bat bidali diogu aurretik eta zuen  
> kontaktua eman digu Software Librearen aldeko taldea zaretela  
> esanez. Horregatik, hitzaldi hori egiteko eskaria luzatu nahi  
> dizuegu. Benetan asko eskertuko genuke!!
>
>
> Baiezko kasuan, zuentzako komenigarria izango litzatekeen egun eta  
> ordua zehaztu beharko genituzke.
>
>
> Mesedez ahal bezain laster erantzun! Eskerrik asko 😉
>
>
>
> Gaizka



_______________________________________________
ITSAS mailing list
ITSAS@list.ehu.es
http://list.ehu.es/mailman/listinfo/itsas

Responder a