Egunon Juan, ez dakit zein VPN bezero dakarren zure KDEk.
Dakidana da openconnect-ek ezagutzen duela Fortinet-en protokoloa.
Beraz openconnect bertsio gaurkotua baduzu, v9.01 edo gehiago, aukeren zerrendan hautatu ahal duzu.

Librezalea egiten didaten ezaugarri tipiko baten kasua da:
Cisco konpainiak VPNak izateko AnyConnect softwarea eskaintzen du, pribatiboa eta bere protokolo propioarekin, ez dakit Linux-erako bertsiorik duen edo ez. Paraleloan Openconnect softwarea egiten dute, librea eta VPN protokolo ezberdinak kudeatzeko helburuarekin. Gero Fortinet enpresak bere VPN software propioa saltzen du, Forticlient, beste protokolo bat erabiltzen duena, eta ez dakit ere Linux-erako bertsiorik eskaintzen duen edo ez. Laister Openfortivpn softwarea egiten dute, librea, Forti protokoloa kudeatzeko. Eta gero Openconnect-ek Forti protokoloa kudetzeko gaitasuna gehitzen du bere bildumara.

Konpainia batzuk protokolo propioak eta itxiak nahi dituzte, beraien software pribatiboa saltzeko bezeroak kateatuz. Erabiltzaileok protokolo irekiak nahi ditugu, software aukera ezberdinak egin ahal daitezen.


Hurrengorarte,  Imanol.



Juan Abasolo <[email protected]> erabiltzaileak idatzi du:

Gau on!
Uste izan dut dena berriztu eta ederto neukala, baina... Asteburua eta etxean VPN, Thunderbird-eta erabiltzeko gaurkoan. Orain aldatu dute eta ez dut asmatzen konexioa konfiguratzen. Webgunean FortiClient instalatzeko diote. Nahiago nuke, erabat derrigorra ez bada, behintzat, segitu KDEk dakarrenarekin, (ia) beti egin dudan moduan.

Bat edo batek egin du eta azal dezake? Eskerrik asko

Juan


--
Juan Abasolo

Euskal Herriko Unibertsitatea EHU
Bilboko Hezkuntza Fakultatea | EUDIA ikerketa taldea
Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika saila

bulegoa  : 3S40B
telefonoa: 94 601 7567
Bloga    : juanabasolo.netlify.app
ORCID    : orcid.org/0000-0002-1911-4118

_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas


_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas

Responder a