Re: [eibar] Zarautza (eta ogiya)
> jende gehiago dator bizitzera kanpotik --Eibartarren eskualdetik asko: dirua > dagoen seinale, hemen etxeek dituzten prezioekin!!!--, matrimonio "misto" Filologiaz gutxi dakit nik, beti akonplejatua euskararekin gainera, baina 16 urte eman ditut Zarautzen lan egin eta Eibarren bizitzen (eibartar askok egiten duten kontrakoa egiten) eta esango nuke duela 3-4 urte arte, Zarautzen Eibarren baino merkeagoak zirela etxebizitzak ;-) Gaur egun igoal ez, baina toki guztietan bezala, azken auzo edo herrixka barne, garestiegiak. eneko ___ Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
Re: [eibar] Zarautza (eta ogiya)
Asierrek: - -iya dago Azpeitia inguruan (txikiya) - -idxa dago Zumaixan (txikidxa) - beste zeozer dago Getarixan (Zumaiarren antzerakua, baina ez hain xi-xa-xi-xa) - -idda dago Zarautzen Mikelek: Nik ez dakit -idda zehazki nola ahoskatzen den, baina esango nuke Zarautzan -iya egiten dugula (gauza asko egiten ditugu "iya" Zarautzen; txistearekin akordatu naiz). Ez daukat -idda egin izanaren kontzientziarik. Eta zerrenda horretan besteetan ere niri dudak sortzen zaizkit: Azpeitian -iye ere egiten dute, ez dakit Getaria eta Zumaikoak bereizten (doinuak bai, oso diferenetak dira, baina ez dakit amaierak...), baina ez naiz gai hauetan batere aditua (eta ezta saiatuegia ere, segidan azalduko ditudan arrazoiengatik). Esango nuke joera nagusia -ia eta -ea egitekoa dela, haurrek eskoletan eta ETBn ikasten duten doinu eta amaiera motarekin. Gainera, "Zautza" gero eta jende gehiago dator bizitzera kanpotik --Eibartarren eskualdetik asko: dirua dagoen seinale, hemen etxeek dituzten prezioekin!!!--, matrimonio "misto" ugari daude eta azkenean bereizketa horiek denak filologoentzat geldituko direla uste dut. Baina bueno, herri hau filologoz beteta dagoenez eta nola herri eta auzo guztietako hizkerak aztertzeko eta ikertzeko bekak ematen dituzten udalek, denek, ba urte gutxi barru auzoz auzoko hizkerak eta ebakerak edukiko ditugu eskura (publiko izanda Interneten jarriko dituztelakoan). Euskaraz igual ez dugu egingo, baina jakingo dugu baserri batetik besterako zein berezitasun eta desberdintasun zegoen. Mikel ___ Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] ___ Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
Re: [eibar] Zarautza (eta ogiya)
Mikelek: >Euskaraz igual ez dugu egingo, baina jakingo dugu baserri batetik besterako zein berezitasun eta desberdintasun zegoen. -- Mundiala... Amatiño -- Esango nuke joera nagusia -ia eta -ea egitekoa dela, haurrek eskoletan eta ETBn ikasten duten doinu eta amaiera motarekin. Gainera, "Zautza" gero eta jende gehiago dator bizitzera kanpotik --Eibartarren eskualdetik asko: dirua dagoen seinale, hemen etxeek dituzten prezioekin!!!--, matrimonio "misto" ugari daude eta azkenean bereizketa horiek denak filologoentzat geldituko direla uste dut. Baina bueno, herri hau filologoz beteta dagoenez eta nola herri eta auzo guztietako hizkerak aztertzeko eta ikertzeko bekak ematen dituzten udalek, denek, ba urte gutxi barru auzoz auzoko hizkerak eta ebakerak edukiko ditugu eskura (publiko izanda Interneten jarriko dituztelakoan). Euskaraz igual ez dugu egingo, baina jakingo dugu baserri batetik besterako zein berezitasun eta desberdintasun zegoen. ___ Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
Re: [eibar] Zarautza (eta ogiya)
Luistxok > Amaierako -A hónekin ez dira aklaratzen, ostera, getarixarrak... > Getaisya, baina gero Getaira.. Getaitik... GetaiSYa idatzi dozu, e? Koño, koño! Neri be belarrixak horixe esaten desta, gipuzkoarren -iya tipiko hori ez dala hain "tipiko". Gipuzkerako testuetan, gehixenetan -iya transkribidu izan dira holakuak: ogiya, mendiya, txikiya... Baiña esango neuke, Urola-kostan ez dala hori araua. - -iya dago Azpeitia inguruan (txikiya) - -idxa dago Zumaixan (txikidxa) - beste zeozer dago Getarixan (Zumaiarren antzerakua, baina ez hain xi-xa-xi-xa) - -idda dago Zarautzen Horixe diñosta belarrixak, baina egixa ete? Asier ___ Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]