Re: [eibar] Euskaldunon izaeraz Benitezek

2004-09-21 Thread Luistxo Fernandez
At 15:38 20/09/2004, you wrote:
Manchesterren aurka Liverpool-ek jokatu behar duela eta, kezka sortu omen 
da Xabi Alonsok Roy Keane irlandarrarekin ( 
http://www.football-rumours.com/roykeane.html )  borrokatzea tokatuko 
zaiola eta.

Rafa Benitez entrenatzailearen erantzuna, itzulpen azkar (eta zikin) batean:
http://tinyurl.com/4jd44
Xabi Euskalherritarra da, eta sinetsi, haiek oso jende indartsua dira, ez 
dira delikatuak eta ez du arazorik izango
Foballaz dihardunez, selako kontrastia español arketipikuakin: Jose Antonio 
Camacho.

Luistxo
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Telezaborra ikusten

2004-09-21 Thread Jatsu Argarate
Lehengo ostiralean telebista ikusten nengoela, atentzioa deitu zidan 
elkarrizketa bat ikusi nuen. Erderaz esaten dan moduan una autentica 
declaración de principios.
Asuntoa Diario de Patricia programan gertatu zen. Gonbidatua metrosexual 
hoietako bat zen, tipo katxas bat, guztiz depilatua... gorputza asko 
zaintzen duten hauetako bat eta eukiko zituen hogeitapiku urte, 
hogeitamapiku ez bazian.

Elkarrizketaren atal bat horrela izan zen:
Patriciak:
-¿Tu cultivas mucho tu cuerpo verdad?
Metrosexualak:
-Si, me gasto un monton de dinero en depilarme, en cremas, en el 
gimnasio
Patriciak:
-¿Y tu cerebro lo cultivas?
Metrosexualak:
-No
Patriciak harrituta:
-¿Y eso porque?
Metrosexualak:
-No se, nunca me lo habia preguntado hasta ahora!!!
ta bukatu zuen esaten
-No me hace falta

Ole!!!
Jatsu
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Iturria, grafitiak, Mendaro

2004-09-21 Thread Luistxo Fernandez
Iturri:

Postalezko hiria eta guzti hori, niri bost! Grafitero hauek artistak dira: 
hiru aleman, holandar bat, frantsesak, españolak, katalanak. Eta hiru 
euskaldun Dice2, Beasaingoa, Sye, Iruñakoa eta Bonim, Gazteizkoa.
Norberak ere graffitti egin dezake Interneten orain zerbitzu berri honekin:
http://www.bloodyfingermail.com/
Oso orijinala. Idatzitakoa lagun bati bidal diezaiokezu e-postaz.
Luistxo
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Matxalen zain

2004-09-21 Thread Xabier Mendiguren
Barkatu:
Astelehenean lantokikoa ez zen beste ordenagailu batetik aritu nintzen, eta
han nire posta jasotzerik ez.
Hor bazaudete, Matxalenek lantokira deitu diezadake astearte arratsalde
honetan (943310267), edo bestela neronek hots egingo diot.
X.


el 20/9/04 12:21, Amatiño en [EMAIL PROTECTED] escribió:

 Bai. Baina Mendiguren falta zaigu.
 Amatiño 
 
 -Mensaje original-
 De: [EMAIL PROTECTED]
 [mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Luistxo Fernandez
 Enviado el: lunes, 20 de septiembre de 2004 12:42
 Para: Eibartarrak zerrenda
 Asunto: Re: [eibar] Matxalen zain
 
 Amatiño:
 
 
 Interlokutore ofiziala behar du eta, nere ustez, gaurkotasunaren harian
 aproposena Donostiako Zinemaldian bloglari nagusi izan dugun Xabier
 Mendiguren da aukerakoena.
 
 Bueno, resulta akreditatuen zerrenda errepasatzen, ataritxo bat dagoela,
 Donostilandia.com, zeina blog erako zerbaitekin ari den jarraitzen
 festibala, akreditaturiko hiru lagunekin...
 http://www.donostilandia.com/zinemaldia/
 Hori aitortzea ere akaso beharrezkoa da.
 
 Mendigureni, bestalde, erretratua atera nion larunbatean, alfonbra gorriaren
 aurrean, bera ere a-juego Matrallakoko kamisetarekin:
 http://www.eibar.org/blogak/luistxo/eu/171
 
 Luistxo
 
 
 
 
 
 ___
 Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]
 
 http://www.eibar.org/zerrenda
 
 harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
 

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] adimena eta bihotza

2004-09-21 Thread markos zapiain




Txillardegiren lanean arreta deitu dion uztartze 
zail bat nabaritu du berriki Koldo Izagirrek: batetik, antigutarraren sakoneko 
ikuskera arras da desliluratua, behin eta berriz aldarrikatu baitu ororen 
ezinbesteko hil beharra, edozein liluraren iragankorra eta hutsala, amets 
politiko-linguistikoak barne; bestetik, baina, ekintza gizon beti engaiatua 
duzu, euskara berreskuratzeko proiektuei arnasa eta bizia emanez, nolabaiteko 
itxaropenik gabe behintzat nekez uler litekeena. 

Ingurua aztertuz, eta batez ere nire burua, 
alabaina, uste dut soilik lagun oso koherenteek eta oso ideologizatuek, kasurik 
ohoragarrienetan, edo, ia beti, beren superniaren txotxongilo baino ez direnek, 
kontuan hartzen dutela zer pentsatzen duten zerbait egin baino 
lehen.

(Gutxik pentsatzen dugu, bertzalde, eta muki 
luze ameslari batek apaintzen ohi gaitu.)
Baliteke 
Txillardegiri adimenak garbi erakustea guztiaren amaikortasuna eta ezdeuskeria, 
orobat ahalegin politikorik zuzenena, batik bat Unibertso itzelaren denboren eta 
neurrien aldean, baina bihotzak deblauki eta itsu-itsuan eskatzen dio ahalik eta egitasmorik argienak eta 
eraginkorrenak asmatzea eta mamitzea bidegabekeria dela kausa hil-zorian den herri baten 
alde.
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]