[eibar] Jakin beharrekoa...

2004-10-13 Thread Amatino
Seguru gero galdetu barik be jakin biharko neukiala baiña...
Zergatik nere etxetik (nahiz-ta Aurki erabili) Googlen sartuezkerio 
agertzen jatak "similar pages" eta Sabin Etxetik sartuta, 
ostera, "antzeko orriak"?

Amatiño

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Re: Google anglofonoa

2004-10-13 Thread Amatino

Garik:
> 
> Orduan, seguruena denbora da. Gaur ez bada, bihar edo agian 
> datorren hilean, 
> baina azkenean, Googlek irakurtzen ditu orrialde guztiak. Txiripaz 
> Google 
> pasatu baino egun bat lehenago jartzen baditugu edukiak, segituan 
> jarriko 
> ditu bilatzailean, baina "gure etxetik" pasatu berri bada, 
> hurrengo 
> hilerarte itxoin behar. 

-- Inori meriturik kendu gabe, eta Enekori Enekorenak onartu ondoren, 
daitekeena da Garik arrazoi "apur" bat eukitzea. Izan ere, azken 
asteburu honetan, ingelesezko testuak aurreneko postua lortzeaz 
gainera, euskarazko pare batek ere gora egin du dezente.
Beraz, Google anglofonoa balitz ere, euskaraz "irakurtzen" ere ikasi du.

Amatiño
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Euskaltel etxean

2004-10-13 Thread Serafin Basauri
Serafin Basauri(e)k dio:
Esango detsuet noiz etortzen jatan "teknikuori" txapuzia konpontzera.
Serafin
Ba, zortzi egun zain egon arren, sei-zazpi dei bero-bero egin arren 
"Att.Cliente" dalakora, erdera beruan, jakiña!, Euskaltelen ez dago eta 
euskeraz egingo dabenik..., ez jata teknikuori etorri kablia modemari 
bihar dan moduan konektatzera. Etxebarruko "Trinmer"eko Diegok konpondu 
desta arazua.

Euskaltel eta bere kontratak! Publizidadia bai, baiña bezeruari zor 
jakon arreta hor-konpon!

Serafin

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Xake Olinpiada

2004-10-13 Thread Mikel Larreategi
Kaixo:
Bihar osteguna hasiko da 36. Xake Olinpiada Mallorcako Calvia hirian. 
Hamabost egunetan zehar bertan bilduko dira munduko xakelari onenak, 
selekzioka egiten den xake txapelketa handi eta garrantzitsuenean parte 
hartzeko.

130 selekziok hartuko dute parte gizonezkoen olinpiadan (edo irekian, 
emakumezkoek ere parte har baitezakete bertan) eta 88k emakumezkoenean.

Ez dute guztiek guztien aurka jokatzen, "suitzarra" deitzen zaion 
sistema bat erabiliz baizik, horrela talde askok txanda gutxitan 
jokatzea ahalbidetuz.

Horretarako 70 bat epaile ere bilduko dira bertan, erdiak inguru 
Espainiako Federakuntzak izendatutakoak, euren artean ni neu ;)

Nere asmoa, egunero, edo behintzat ahal dudan eta maiztasun 
handienarekin, nere blogean kronikatxo bat argitaratzea. Momentuaren 
arabera euskerazkoa edo erderazkoa izango da, edozein modutan blogean 
ikusi dezakezue informazio hori. Gainera, azken aste hauetan 
Olinpiadaren inguruko datu batzuk ere eman ditut blogean bertan.

Besterik ez, Calvian zer gertatzen den jakin nahi baduzue, nere 
sinaduran daukazue helbidea.

--
Mikel Larreategi
PGP Key ID: 0x597B543C
http://www.eibar.org/blogak/erral
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Jaione Arrieta eta Vascosmexico.com

2004-10-13 Thread Luistxo Fernandez
Argiaren Hariaren bidez jakin dut Jaione Arrieta azaldu dela Deian
- "Mexikoko euskaldungoaren erreferente izan nahi du web guneak"
Jaione Arrieta, www.vascosmexico.com 
atariaren sortzailea. "Internetek distantziak desagerrarazi ditu, han 
(Euskal Herrian) bizi garela dirudi, albiste guztiak ditugu eskura, 
etxekoekin harreman estua eta egunerokoa... eta hori guztia mugitu gabe 
(...) Posta zerrendak lehendik ezagutzen ez ginen hainbat lagun lotu gintuen".

Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Beste eibarnautak

2004-10-13 Thread Mikel Larreategi
On Wed, 13 Oct 2004 12:23:18 +0200, Gari Araolaza <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
> Gutaz aparte, badabil eibartar jendea Interneteko bazterrak nahasten:
> 
> http://www.canaleibar.net/

Eta foroetan RSS feed edo jarioa ere badute:
http://www.canaleibar.net/rss.php

IRC-Hispano-ko #eibar kanalaren webgunea da, nahiz eta kanala azken
aldian erdi hilda egon.

Orain dela pare bat urte gauero-gauero 15 bat lagun egoten zen bertan,
orian pare bat besterik ez da egoten. Foroak eta MSNren mezularitza
zerbitzuak kendu dizkio erabiltzaileak IRCri.

> 
> ... eta afaltzera ere joaten dira, gu bezala!
> 
> http://www.canaleibar.net/viewtopic.php?t=1306
> 
> (hurrengo afaria, jatetxe txinatarrean!)

Hurrengoa bakarrik? ... Honek txinatarrera abonatuta daude, gu
Itxulanbru eta Estrellara moduan ;)
-- 
Mikel Larreategi
http://www.eibar.org/blogak/erral
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Beste eibarnautak

2004-10-13 Thread Gari Araolaza
Gutaz aparte, badabil eibartar jendea Interneteko bazterrak nahasten:
http://www.canaleibar.net/
... eta afaltzera ere joaten dira, gu bezala!
http://www.canaleibar.net/viewtopic.php?t=1306
(hurrengo afaria, jatetxe txinatarrean!)
Mundu paraleloak, herri eta sare berdinean.
Gari
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]