Re: [eibar] Flipatuta nago...

2004-11-11 Thread luistxo
Markos:

 Niri berriz Josu Landaren pasarte hau egin zait bereziki garrantzitsu eta
 hunkigarri:

Klaudio Landa edo Aurkene Iturriotz kazetari direnik
kolokan jartzea nekez onartuko dizu kazetaritzaren
inteligentsiak, baina nonbait Markos Zapiain edo Xabier
Mendiguren Elizegi kazetari litezkeenik esatea ez da zilegi.

Neuk ere aipatzen zaitut, Markos, nire ponentzian eta gaur blogean kargatu
dudan kapituluan:
http://www.eibar.org/blogak/luistxo/eu/215

Oso ondo definitu zenuen behin Sustatuko eztabaida tipikoak zein diren.
Honako hauek:

* Txintxuak dira ETAkuak, ala piztia kabroi hutsak?
* Euskal Txip labeldunari buruzko jardunaldiak. Txostenak,
gaztelaniaz. Ez dago eskubiderik!

Eta beraz, bibliografian zaude, ref. honekin:
http://www.sustatu.com/1082622124

Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Flipatuta nago...

2004-11-11 Thread Mikel Elorza

Luis:

Pixkat flipatuta ni nago, zu bezalako nabigadore batek halako deskuidoa...
Edo ez da deskuidoa izan eta isildu egin duzu?

Izan ere, Kazetaritza Kongresuaz ari zarela, ni ez naiz Bilbon izan, baina
helbide honetan

http://www.berria.info/kongresua/ponentziak.php

irakurtzen dihardut ponentziak. Eguna amaitzean egun horretakoak jartzen
dituztela ematen du, hurrengo egunekoak aurreratu gabe; hartaka egunero
berrituz weba... Estrategia kritika dezakezu, txostenak atalka emate hori,
baina Interneten jartzeko dezentzia ez dutela izan aipatzea  gehitxo
iruditzen zait (zerorrek ere blogean zurea atalka kargatu duzula esan duzu,
ezta? Arrazoi teknikoengatik akaso? Edo zurea ere beste estrategia bat da?).

Ahaleginduko naiz zurea bihar zuzenean entzuten

Sincerely yours

Mikel



- Original Message -
From: [EMAIL PROTECTED]
To: [EMAIL PROTECTED]
Sent: Wednesday, November 10, 2004 10:28 PM
Subject: [eibar] Flipatuta nago...



 Gaur egon naiz Kazetaritza Kongresuko 3 saio entzuten. Bide batez,
 txostenen CD-a hartu dut, ze antolatzaileek ez dute dezentziarik izan
 txostenak Interneten jartzeko.

 Etxera ekarri, gauez ireki, eta batzuei errepasoa eman diet. Josu
 Landarena ireki dudanean, flipatuta geratu naiz: nik esan nahi nuen gauza
 berak esan ditu, baina hobeto esan... Eta gauza gehiago esaten ditu, orain
 irakurri ditudanean neuk *esan nahi nituela* konturatzen naizena...

 Nire blogean atalka kargatu dudan nire interbentzioaren (
 http://www.eibar.org/blogak/luistxo/eu - Bitartekaritzarik gabeko
 kazetaritza) ildoak eta ideiak ikusi ditut errepikatuta Josurenean, baina
 hobeto adierazita, izen propio gehiagorekin... tartean Eibartarrak
 zerrenda aipatzen da, eta Eibar.org-eko blogak ere bai. Izen propioetan
 errore bat portzierto: Gabi Araolaza ;-) Fofo eta Miliki falta ja ja ja

 Nik ostiral goizez ematen dut nirea Euskaldunan. Berak arratsaldez.
 Aldrebes beharko luke izan, bereak hartuko duelako errepikakor itxura
 horrela, eta nireari zegokion paper hori.

 CD-tik ateratakoa hona kopiatzen dut, baimenik eskatu barik eta hala, por
 el morro. PDF batetik atera dut, eta hala hola dago lerro mozketa-eta:


 ---
 Informazioaren gizartea?

 josu Landa

 Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak
 modu masiboan erabiltzeak sortzen duen ekoizpen eta
 truke sistemari deitu izan zaio Informazioaren Gizartea.
 Gaurkoan ez diot helduko izendapen horien egokitasunari,
 ezta eufemismo arrastoa duten hitz horien gerizpean
 sortzen ari diren arrisku gero eta globalagoei ere. Ez naiz
 arituko adierazpen eta iritzi askatasunaren inguruan
 ditudan iritzi gero eta ezkorragoez.
 Izenburuaren bukaeran gehitu dudan galdera ikurrak
 beste honetaz ohartarazi besterik ez du egin nahi: euskal
 ekosistema gertu eta murritzean teknologia horien
 erabilpenak dituen ahuleziez eta uste ustelez. Gaztigatu
 nahi dizuet, halaber, gaurkoan esango ditudan gauza
 gehienak ez direla euskarri elektronikoan kaleratzen diren
 hedabideei buruzkoak soilik izango, euskarazko
 kazetaritzaren gaineko orokortasunak tartean izango dira
 eta.

 2.- Informazioaren bahiketa

 Prentsa edo hedabide askatasuna makroenpresaburuei
 bakarrik dagokien gauza da. Hedabide askatasuna enpresa
 askatasunaren adar soila besterik ez da. Hedabide
 tradizionalek osatu diguten panoramaren barruan, oso
 pertsona gutxik erabaki dezakete zer den informaziogai eta
 mezu hori nola transmititu behar den. Informazioaren
 bahiketa ia balio kulturaltzat asumitu dugun kontua da.
 Hori horrela da, eta kito. Autoak eskuinetik gidatu behar
 direla onartzen dugun naturaltasun berberaz.
 Bahitura egoera horren aurrean, Internet bezalako
 tresna bat erabili ahal izatea oasi baten tamainako oxigeno
 ponpa izan liteke: masa hedabide bat antolatzeko aski diru
 ez duten informaziogileek non plazaratu izan dezaten.
 Potentzialitate teknologiko hori egon badago. Beste kontua
 da ea erabiltzen ari ote garen, teoriako oasi hori espejismo
 soila ez ote den izango.

 ¡
 Gaurkoa bezalako gaiak planteatzen direnean galdera
 kilikagarri hauxe egiten da normalean: «Internet:
 demokratizazio tresna al da?». Arestiko harira egokitzen
 zait itaun horixe. Potentzialki, eta informazioari
 gagozkionez, baietz esango nuke, bestela inola ere
 argitaratuko ez liratekeen gauzak eta iritziak argitara
 daitezkeelako. Hurrengo auzia, beste hauxe:
 demokratizazio tresna gertatzen ari al da? Erantzun
 ezezkoa oraingoan, edo ez hain baiezkoa gutxienik.
 Nolabaiteko paralelismoa ipinita, argitalpen kontuetan
 duela hamabost bat urte gertatu zen demokratizazio-urrats
 garrantzitsuena aipa genezake: autoediziorako tresna
 informatikoak. Lehenago prozesu konplexu eta garestia
 zena aspaldiko urteotan ia edonoren esku dagoen
 baliabidea da. Emaitzak ere begien bistakoak dira:
 aldizkariak, argitaletxe txikiak, tokian tokiko telebistak, eta
 abar. Autoedizioaren iraultza gabe, euskal prentsa ez
 litzateke gaur ezagutzen dugun bezalakoa izango. Duela
 hogei urteko baldintza teknologikoetan, egunkari edo
 

Re: [eibar] Flipatuta nago...

2004-11-11 Thread Garikoitz Araolaza
Mikel Elorza wrote:
Pixkat flipatuta ni nago, zu bezalako nabigadore batek halako deskuidoa...
Edo ez da deskuidoa izan eta isildu egin duzu?
 

Kaixo Mikel,
Esan dezagun diplomazioa ez dela Luistxoren fuertea, baina berak 
esandakoan arrazoia dauka:

Gaur egon naiz Kazetaritza Kongresuko 3 saio entzuten. Bide batez,
txostenen CD-a hartu dut, ze antolatzaileek ez dute dezentziarik izan
txostenak Interneten jartzeko.
Berria ari da txostenak sarean jartzen itxura batean. Nik ere ez nuen 
ezagutzen helbide hori. Gainera, eguna pasatu eta gero jartzen dituzte, 
zuk esan bezala, eta hori Kongresura joan den edonork egin lezake, CD-a 
eskuan izanda.

Itxura batean hori ez dute antolatzaileek egin, eta hori da berak esan 
duena.

Luistxo beste gauza batek asaldatzen du agian (askotan entzun diot 
horren inguruan kaguenka):

Nola XXI. mendean, gure komunikazio prozesu gehienak paperera begira 
egiten jarraitzen diren. Azkarrago aterako da paperezko liburua 
(maketatzaile, inprenta, banaketa eta abar guzti horiekin), Interneten 
lau PDF kargatu baino.

Kasu honek adibiderako balio du, kazetaritzari buruzko kongresua izanik, 
gainera testu definitiboak 4 hilabete lehenago entregatu behar bait 
ziren (Seguruenez maketatzaile eta inprentako lagunei denbora emateko, 
je je...). Berriz ere Internet azkena (nahiz eta lehena izan zitekeen).

Gari
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]