[eibar] Iyargia

2005-12-11 Thread oier

Amaiak:
Eta bestea, ume erdaldunekin lan egiten dut eta "LL" nik ondo ahozkatu eta beraiek "Y", 
baino nahiago izan dut "l" erabili, adibidiz: erabili, eta ez erabilli, edo ilargia eta ez 
illargia, batzutan arrotz eta faltsu xamar ematen du, baina iyargia, mutiya eta holakoan entzutea ere tripako 
mina ematen dit. Talibanegia naiz eta galdutzat eman behar da soinu hori?

Oierrek:
Galdutzat... Nik esango neuke hainbeste euskaldunzaharrek be "LL" soiñu hori ez 
dabela erabiltzen; ez dot uste aintziñako protoeuskeran hala izango zanik. Beraz, 
kontserbatu biharra bera zalantzan jartzen dot.
Neri ez nau ezelako tripako miñik emoten, kontrara: argentinar euskaldun barri bati "ixargia" eta 
"mutixa" entzutzian, bihotzeko poza etortzen jata; baita txinatar bati "halijasotzaile" eta 
"malaskillo" entzutzian.
O.


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Aukeran, Borboia hobe

2005-12-11 Thread Amatiño
Munduan zehar sakabanaturik bizi direnez aparte, euskaldunik gehienok
Auñamendiren bi magaletan bizi gara. Zenbait Espainiako Erresumaren
hiritarrak gara eta beste hainbat Frantziako Errepublikarenak. Egia da inork
ez digula, ez batzuoi eta ez besteoi, hautatzeko aukera handirik eman baina
egia ere bada horrela dela.

Euskaldun askok garbi omen dugu beti ere hobe litzatekeela euskal 
hiritar
hutsak izatea, espainiarrak edo frantziarrak baino, baina ez genuke ordea
erantzun errazik izango frantziarrak ala espainiarrak, bietarik zer nahiago
ote dugun izan inork galdetuko baligu. Izan ere, ez dakit zergatik ez diogun
galdera hau geure buruari egiten, gaur gaurkoz errazago eta egiazkoagoa
baita Frantzia eta Espainiaren artean erabaki ahal izatea, Frantziarik eta
Espainiarik gabeko Euskal Herririk osatzea baino.

Esan bezala, ez dut uste inoiz entzun dudanik, aukeran, hobea ote den
frantziarra ala espainiarra izatea, baina sarri entzun izan dut, ordea, hobe
dela errepublika monarkia baino. Dirudienez, euskaldunik gehienontzat askoz
ere aurrerakoiagoa da errepublika monarkia baino, monarkiak gure zenbait
nortasun eta eskubide historiko onartu arren eta zorioneko errepublikak,
ostera, Euskal Herririk denik ere ez onartu.

Hastapenei bagagozkie, badakit errepublika monarkiarik liberalena baino
demokratikoagoa dela baina, euskal praktikari atxikiz behintzat, ez dut
ulertzen zertan  den Jacques Chirac politikaria presidente hautatu ahal
izanaren abantaila eta zertan, berriz, Felipe printzea errege hautatu
ezinaren abantailarik eza.

Euskaldunok kartesiano samarrak gara lanorduetan, iraultzaile sutsuak
baxoerditan eta guztiz homologagarriak, berriz, telebistaurreko
bakar-orduetan. Baina, gurea argitzen den bitartean, nik nahiago Borboiren
bat errege, Aznarren sokakoren bat espainiar errepublikaren presidente
baino.

Ez, ez naiz teoriaz hitzegiten ari. Biekin izan dut aurrez aurre Euskal
Herriko arazoez hitzegiteko beta eta, aukeran, ezta hurrik eman ere gero.

Amatiño


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Zergatik ez zara joan Durangoko Azokara?

2005-12-11 Thread Imanol Trebiño



    Badakit ez dela derrigorrezkoa, 
inor ez dagoela behartuta hara joateko, baina gaur antolatzaileek egindako balantzean larunbatean (larunbatean esan 
dute?) espero zutena baino jende gutxiago joan dela entzun dudanean galdera 
etorri zait eta nere buruari egin diot:
 
    Eta zeu zergatik ez zara joan 
Durangoko Azokara? 
 
    Erantzuna, ez joateko edo 
joateko, erabat prosaikoa izan daiteke, asmo polit-kultural-goragurako horiez 
gain: nahiago nuen futbolera joan, ez zait gustatzen horrenbeste jendearen 
artean ibiltzea, lehengoan atsegin ez dudan neska/mutil-lagunohi bat topatu nuen 
eta joango zela esan zidan, aparkatzea roilo bat delako, telebisioa ikusten oso 
gustora nagoelako...
 
    Edo joaten naiz: denborapasa bat 
delako, lagunak joaten direlako, tabernetan giro beroa dagoelako, nire herrian 
ez dagoelako ezer...
 
    Nire kasuan azkeneko urteetan ez 
naiz joaten umeekin joatea nazkagarria delako: umeak azkar aspertzen dira, ez 
dizute uzten ezer lasai begiratzen, normala gainera agudo ernegatzen hastea, ez, 
umeak hazi bitartean neu ez naute handik ikusiko.
 
    Eta zeu -ia inor animatzen den 
berea kontatzen- zergatik ez zara joa(te)n? edo, zergatik joa(te)n 
zara?
 
    Imanol 
Trebiño.
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Eskola nazionaletako eibartarrak

2005-12-11 Thread Imanol Trebiño




---eta enteratzen badok kontatzen habillenakin be moskeuko jak! Mosketzeko
dok eta!
lna


   Ez jakinat ba. Honezkero bajakin eskola nazionaletan ikasittako batekin 
dabilela! Hor edukaziño onik ez daon.

   it



___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Gila humoristaren gerra

2005-12-11 Thread Imanol Trebiño



- Aizue! aizue! bonba batzuk ipini dittugu, baina 
ez zaittie larrittu, txiki-txikiak dira eta minik ez egitteko ipini dittugu, 
inolako kalterik egiterik ez dakaten tokietan.
 
- Ondo, ondo, eta noiz eta non izango 
da?
 
- Ba ordu bi barru XXko aireportuan, han egongo 
zarie ez? jende guztiari esangotsat han dagozala, ez hutsik egin 
gero!
 
- Ederto, lasai, hurrengora arte.
 
--
 
- Eeepa! hor e.t.a.kuak? begittu, begiratzen eta 
begiratzen eta ez dogu bonba horretako batzuk topatu, txikiak eta eztandarik ixa 
egitten ez dabenez ba ezin topatu, gainera halako zubian pertsonalaren erdixa 
bakaziñotan dago eta pentsatu dogu azkarrena zeuei galdetzia, non ipini dozuez? 
bidaliguzue krokis detailau bat mesedez, denbora alperrikan ez galtzeko, 
partidua ikusten gaoz eta.
 
- Ai ene, ai ene, ondo, faxez bidaliko dotzuegu, 
esaiguzu zenbakia eta segiduan doia, gainera erdaraz bidalikotzuegu, euskaraz 
bidali ezkero zeuen tradutoriekin batek daki zer aterako dan eta. Ez 
horregattik. Eta zelan doia partidua?
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] 5 eurogatik Londresera

2005-12-11 Thread Imanol Trebiño



Imanoltxu, otsailetik aurrera hegazkin gehiago ikusi ahal izango duzu
Forondan.

   Umiak poztiagatik merezi dau halako konpainia bati 100 miloi peztako 
subenziñua emotia.
   it 



___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] 5 eurogatik Londresera

2005-12-11 Thread Luistxo Fernandez

Erral:



Badirudi lehengo erreserbak egin dituzten erabiltzaileek 5 €ren trukeko
bidaiak lortu dituztela.


URL bat info horrekin?


Zerrendako hurrengo afaria Londresen !! ;)


Nere andriak, Marijek, diño bera be badatorrela orduan.

Luistxo


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]