[eibar] Villarriban Napoka eta Mursego

2014-03-02 Thread Xabier Mendiguren
Gaur Espaloian kontzertu polita, arratsaldeko 7etan.

Joatekoa nintzen, baina nire lagunak huts egin du azken orduan.

Zerrendakoen artean inor animatzen da?

x.


___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


[eibar] Eibarko txirrindulari taldea diskriminatua?

2014-03-02 Thread Eneko Astigarraga
Gaur karrera eibarren, aparkatu ezinik nabil, baina zertaz doan ondo jakin
gabe, aurrekoan etakitto-n ikusi nuen guttuna, gaur albistea DV-n, gogoratu
dut

Debabarrena eta Deporrek duten txirrindularitza taldea kexati dabil azken
boladan, Diputazioak diskriminatu egiten omen duelako

Maila berdinean dabilen talde bati Aldundiak 180.000 euro ematen dizkiola
"Gipuzkoa" publizitatea eramateagatik, eta beste guztien artean - Eibarko
deporrekoa tartean  -  30.000 euro banatu behar dituztela.

Eta kitto-n:
http://www.etakitto.com/docs/aldizkariak/878-alea.pdf (3. orrialdea)

*KEZKA TXIRRINDULARI TALDEAREN INGURUAN*
*1995. urteaz geroztik egiten dihardugun moduan, aurten ere zuekin
harremanetan jartzen gara gure txirrindulari taldeen jardueren berri
emateko. Gure taldeak azaroaren amaieran aurkezten bagenituen ere, iaz
epeak agortu arte itxaron behar izan genuen, emakumezkoen taldea desagertu
ez zedin soluzioren bat aurkitu arte, eta aurten egoera berean gaude
gizonezkoen taldearekin.*

*Zalantza askorekin eta Eibarko Klub Deportiboan dokumentazioa aurkezteko
epea amaituta ekingo diogu denboraldiari, baina talde amateurra (Elite-23
azpikoak) izango den ala ez jakin barik. *
*Beste behin ere, Gipuzkoako Diputazioaren diru-laguntzen sistema
piramidalak konpetentzia desleiala eragin du kategoria bereko taldeen
artean, eta irabazi asmorik gabeko klubak ito egiten ditu.*

*Piramidearen gailurrean Oreki Fundazio kulturalak aukeratutako taldea
egongo da; jasotzenzuten laguntza desagertu ondoren (Gipuzkoako
Diputazioarena) GIPUZKOA izena hartuko duen taldearen laguntza osoa hartuko
du bere gain. Hitzarmenaren arabera Orekik jasotzen dituen*

Erlazionatuta DV-n gaur
http://www.diariovasco.com/v/20140302/bajo-deba/eibar-comienza-temporada-desventaja-20140302.html

horrela da hau?

Eneko

-- 
Eneko Astigarraga
CodeSyntax
Azitaingo Industrialdea 3 K
E-20600-EIBAR
Tel: +34 943 82 17 80
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.