Re: [eibar] PORRA HAUTESKUNDIAK
Oier Araolaza igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko apirilak 15 21:25): > > Joe, bi bidar irakurri dot artikulua eta ez dago modurik ulertzeko > zergatik ez diren aurkezten. Esaldi honetan behintzat ohiko hizkera > politikoaren erakustaldi ona egin dute: > "...finalmente no nos presentaremos por entender que no se han dado las > dinámicas y sinergias necesarias para llevar el proyecto a cabo con las > garantías que requiere". > > Aber Bollain (hemen zabiz, ala?) itzulpena? Ea ulertu Ahal Dugun. > > Ba ez dau entzun itxuria... Hemen Eibarren aurkezten diran 5 hautagaitzak (bilatu EIBAR, ze eskualde guztikuak dare): https://ssl4.gipuzkoa.net/euskera/gao/2015/04/22/e1503661.htm -- Mikel Larreategi ___ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: eibartarrak-requ...@postaria.com izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
[eibar] Javier Gorosabel "Firi"
"Firi", Javier Gorosabel Urkia hil da. 45 urte zituen. Eibartarra, astrofisikaria, zientzialaria, ikertzaile azkarra. zerrendan birritan aritu izan gara gutxienez berari buruz. http://osdir.lowified.com/culture.language.basque.eibartarrak/1999-11/msg00030.html http://comments.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/6132 Hemen bere kurrikulum zientifikoa: http://www.ikerbasque.net/index.php?option=com_researcher&task=view&rese=177&Itemid=302&lang=en_EN Latza. oier. -- Oier Araolaza Arrieta - o...@dantzan.com ___ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: eibartarrak-requ...@postaria.com izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
Re: [eibar] Eibarko euskararen ordenantza
- Euskara planean sartzen ez diren langileek ez dute zertan elebidun jaso. - Euskara edo gaztelania erabiliko da hartzailearen eta sailaren arabera, eta ez hartzailearen arabera... nahiz eta hori izango litzateken hartzaileari euskaraz jasotzeko aukera bermatzeko modua. - Zinegotzi euskaldunak behartuta daude ekitaldi publikoetan elebidun (ez euskaraz: elebidun) egitera, baina zinegotzi erdaldunei ez zaie betebeharrik ezartzen. - Herritarrei zuzendutako argitalpenetan ez da, elebitasuna errespetatuta ere, euskara lehenetsiko. - Errotulazioa elebidun izan behar da, ulermen-arazorik egon gabe ere. Alegia... "Ekonomia saila" jartzeak ez du balio, "Ekonomia saila / Departamento de Economía" jartzera behartzen du ordenantzak. Berdin, seinaleekin. "Arrate santutegia" jartzea ez da posible, "Arrate santutegia / Santuario de Arrate" jarri beharra dago. - Ez du euskara lehenesten EAEko gainontzeko administrazioekiko harremanetan. Iruran gertatutakoa ez da posible Eibarren: lasai egon gaitezke, ez da Urquijo etorriko. - Erabakitzen du UEUko ikastaroak (UEUkoak, ez beste batzuk) diruz lagunduko direla. 33 urteren ondoren iritsi arren, uste dut badaukala zer hobetua. Ez dut aurrerapausu handirik ikusten... ez bada, edukian sartu gabe, ordenantza onartuta izate hutsa ospatzeko arrazoi izan daitekeela. Badago bidea egiteko. josu. Elena Laka igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko apirilak 21 13:13): > > Eibarren euskararen erabilera arautzeko ordenantza, gaur argitaratu da > Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean: > > https://ssl4.gipuzkoa.net/euskera/gao/2015/04/21/e1503518.htm > > Euskararen erabilera arautzeko oinarrizko legea onartu eta 33 urte > geroago, ordenantza honek arautzen du errotuloak eta kartel guztiak bi > hizkuntzetan ipin beharako direla, eta udal langileek bi hizkuntza > ofizialetan trebatu daitezen beharrezko neurriak ipiniko direla. > > Karakola ala barea. > > mx > Elna > > ___ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: eibartarrak-requ...@postaria.com > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > ___ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: eibartarrak-requ...@postaria.com izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
[eibar] Eibarko euskararen ordenantza
Eibarren euskararen erabilera arautzeko ordenantza, gaur argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean: https://ssl4.gipuzkoa.net/euskera/gao/2015/04/21/e1503518.htm Euskararen erabilera arautzeko oinarrizko legea onartu eta 33 urte geroago, ordenantza honek arautzen du errotuloak eta kartel guztiak bi hizkuntzetan ipin beharako direla, eta udal langileek bi hizkuntza ofizialetan trebatu daitezen beharrezko neurriak ipiniko direla. Karakola ala barea. mx Elna___ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: eibartarrak-requ...@postaria.com izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.