Atzo telebistaren aurrean seko lo, erdi esnatu eta... Gari kantari, atari
batean, bikotekidearekin batera? Asoziazio libreari bide emanez, ez du
barren Gariren kantaeraren kalitatearekin inongo zerikusirik, ez ote da
goraipatzekoa Eros Ramazzottiren autokontzientzia, berriki adierazi baitu
abesten duela "portaleko talefonotxoak bezala"? Errespetua merezi du
behiala goitik behera begiratzen genion artista honek, egian den arren
hobea dela elkarrizketetan kantuan baino. Osagarri eta akonpainamendu
polita zatekeen Gari eta bere neskak abesten zuten portaleko interfonotik
Ramazzotiren ahotsa entzutea.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to