Re: [eibar] lapurretak automobiletan

2016-02-29 Thread Oier Araolaza
Paralelismoa egokia izan daiteke, baina nik beste norabide batean erabiliko
nuke. Zabor ekoizpena gehiegizkoa dugunez, eta kaleak kontenedorez betetzea
ez zaigunez gustatzen, udalak (mankomunitateak kasu honetan) kontenedoreak
kentzea erabakitzen du. Zaborontziak etxetik gertu izan beharrean urruti
izango ditugu, bai errefuxari dagozkionak eta baita sailkatutako
edukiontziak ere, organikoa barne. Horixe da nire ustez aparkalekuen
kontuan Udala egiten ari dena.

Zaborrontzi gehiago eta etxetik gertu jartzea zaborren ekoizpena sustatzea
da? Ez, nire ustez ez. Akaso errefuxako zaborrontziak urritu litezke, baina
eguneroko martxan nahitaez beharrezkoak ditugunak (ontziak, organikoa eta
papera bereziki) ahalik eta gertuen jartzeak zaborra sailkatuta jaso eta
gure bizitza hobetzen lagunduko luke.

oier.

oier.

2016-02-25 16:20 GMT+01:00 Gari Araolaza :

> Oier, ni ados nago zurekin (eta uste dot gehienok ados gaudela):
>
> 1- Eibarren aparkalekuen arazo handia dago.
>
> 2- Orokorrean ez dago kudeaketa onik. Partxeo eta partxeoak egiten dira
> soluziorik bideratu gabe.
>
> Baina 1. puntuarekin ados egonda eta errealista izanda, norberaren
> erantzukizuna eta kolaborazioa esnatu behar da, beti ere 2. puntuarekin
> kritiko mantenduta.
>
> Kotxe gabeko Eibar utopiko baten bidean (garraio publikoa, bizikletak,
> oinezkoentzako hiria eta abar.) ematen diren pausoen alde nago. Are
> gehiago, nik orain ez nuke ulertuko Errebalen 7 pisuko aparkaleku erraldoi
> bat eraikitzea planteatzea, nahiz eta aparkalekuen arazoan aurrerapen
> handia izango litzatekeen. Gainera segituan beteko litzateke kotxez eta
> jende gehiagok erabiliko luke kotxea.
>
> Antzeko adibide batekin, nik uste dut zaborren kontuan kudeaketa txarra
> egiten ari direla gure politikariak, baina horregatik ez dut 5.
> kontenedorea erabiltzen utziko.
>
> Gari
>
>
>
> Oier Araolaza igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
> otsailak 24 17:01):
>
>
>> Gari eta Eneko, aipatzen dituzuen kontuak onargarriak lirateke Eibarren
>> aparkamendu vs kotxe proportzioa txukun xamarra balitz, eta azken urteotako
>> joeran kaleko aparkamendu libreen kentze sistematikoa egin ez balitz. Baina
>> hori ez da egoera. Desoreka nabarmena dago eta aparkamenduak kentzen dira
>> ordezkorik jarri gabe.
>>
>> Ez dago nahikoa aparkaleku dauden kotxeentzat eta jendeak ezin du kotxea
>> plegatu eta etxera igo. Joan zaitezke Urkira eta saiatu aparkatzen
>> (autopista gaineko zubia ere beteta izaten da...), Amañakoentzat ospitala
>> eraikitzen ari diren orubea arnasgunea izan da urte batzuetan baina orain
>> hori ere ez, Legarren bizi bazara non demonio aparkatzen duzu? Ipuruan
>> aparkatzea zer litzateke Eroskiren parkinagatik ez balitz? Toribio
>> Etxeberria, San Juan, Kalbeton, Bidebarrieta kalean aparkalekua
>> aurkitzen ez badute hor bizi direnek, nora jo behar dute?
>>
>> Aparkamendu falta hori oso nabarmen ikusten da gauean. Gauez guztia dago
>> baimenduta (errepidea oztopatzen ez den bitartean), ze ez dago nahikoa
>> aparkaleku dauden kotxeentzat. Goizeko 2.00etan buelta bat eman Eibartik
>> eta aparkatzea debekatuta dagoen toki askotan topatzen dituzu kotxeak,
>> autobus geltokietan, marra horietan, baita espaloi gainean errenkadan
>> (Karmen kalean adibidez) ere,...
>>
>> Dagoen gabezia hori ez du konpontzen ez TAO-ak, ez Galiziako etorbideak.
>> Eibarko aparkaleku publikoen kopurua murrizten eta murrizten ari dira, eta
>> aspaldi gaude beharrezko diren aparkaleku minimoetatik oso azpitik.
>> Ez-ohiko ordutegietan dabiltzateneei sufrimendu handia eragiten die horrek.
>> Gauean berandu edo goizeko ordu txikietan lanetik itzuli eta egunez
>> debekatuta baina gauez baimenduta dagoen tokian aparkalekua dago, baina hor
>> aparkatuz gero kotxea goizeko 8.00etarako mugitu behar duzu, eta neke eta
>> logure, baina urrutiko kale ilunetaraino joan beharrak amorrua eta
>> sufrimendua eragiten du. Zenbait tokitan gauez aparkatu eta oinez joateak
>> beldurra eragiten duen modu berean, are gehiago emakumeen kasuan. Nik ez
>> naiz Galiziako etorbide horretara joan izan, baina Matsarian aparkatu izan
>> dut, eta goizeko 2.00etan negu beltzean ez da oinezko pasio gozagarritzat
>> jotzen dudan esperientzia. Osasuna neke eta stressez lepo lanetik etxera
>> zatozenean etxetik hurbil aparkatzea ere bada.
>>
>> oier.
>>
>>
>> 2016-02-24 15:59 GMT+01:00 leire narbaiza arizmendi :
>>
>>> Hau izango da hari honetan idatziko dodan *azken mezua*. Baiña gauza
>>> batzuk be esan gura neukez
>>> *Gari:*
>>> Zeuretako galdera batzuk dittu, baiña lehenengua ez detsut egingo
>>> baiezkua dalako eta esandozunagaittik automobilla badakazula imajiñau dot):
>>> -Badakazu garajerik?
>>> -Egunero erabiltzen dozu autua?
>>>
>>> Garajerik izan ez eta autua egunero erabili ezian, egunero mobiizten
>>> dozu tokiz? ala zeuk be OKUPAU egitten dozu plaza bat?
>>>
>>> Mobimiento eternuan ibili bihar gara? Erabili ezian beste kale baten
>>> aparkau? Halan be, BETI okupatzen dogu leku bat, bera ez dan arren. Arazua
>>> handixagu

Re: [eibar] Eibar.org-en inguruko ikerketa lanaren aurkezpena

2016-02-29 Thread leire narbaiza arizmendi
Ze, iñork ez dau kronikatxorik egingo?

leire n

Asier Sarasua igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
otsailak 29 09:44):

> ezin izan nintzan geldittu aurkezpena ikusten, baina hasi aurretik,
> pasadan, irudi batzuk hartzeko aprobetxau neban, behintzat.
>
> https://youtu.be/A0PMC0ZCu4Q
>
> https://www.flickr.com/photos/asarasua/sets/72157665032011472
>
> ia azterlanan ondorixuetan zer agertzen dan,,, ;)
>
> a.
>
>
>
> Maialen Odriozola Martija igorleak hau
> idatzi zuen (2016(e)ko otsailak 1 09:49):
> > Aupa!
> >
> >
> > Zer moduz zabiltzate?
> >
> >
> > Eibar.org-en inguruan egin dudan ikerketa lana aurkeztuko dut otsailaren
> > 17an, 19:00etan, Portalean, eta horregatik idazten dizuet; inori
> > interesatzen bazaio jakinarazteko.
> >
> >
> > Mila esker eta ondo ondo izan,
> >
> >
> > Maialen Odriozola
> >
> >
> > P.D: Aurkezpenean erabiliko dudan power pointa ikerketaren blogean ere
> > jarriko dut, norbaitek kontsultatu nahi badu bertan izango du otsailaren
> > 17tik aurrera.
> >
> >
> >
> > ___
> > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> eibartarrak-requ...@postaria.com
> > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> >
> > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
> ___
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Re: [eibar] Eibar.org-en inguruko ikerketa lanaren aurkezpena

2016-02-29 Thread Asier Sarasua
ezin izan nintzan geldittu aurkezpena ikusten, baina hasi aurretik,
pasadan, irudi batzuk hartzeko aprobetxau neban, behintzat.

https://youtu.be/A0PMC0ZCu4Q

https://www.flickr.com/photos/asarasua/sets/72157665032011472

ia azterlanan ondorixuetan zer agertzen dan,,, ;)

a.



Maialen Odriozola Martija igorleak hau
idatzi zuen (2016(e)ko otsailak 1 09:49):
> Aupa!
>
>
> Zer moduz zabiltzate?
>
>
> Eibar.org-en inguruan egin dudan ikerketa lana aurkeztuko dut otsailaren
> 17an, 19:00etan, Portalean, eta horregatik idazten dizuet; inori
> interesatzen bazaio jakinarazteko.
>
>
> Mila esker eta ondo ondo izan,
>
>
> Maialen Odriozola
>
>
> P.D: Aurkezpenean erabiliko dudan power pointa ikerketaren blogean ere
> jarriko dut, norbaitek kontsultatu nahi badu bertan izango du otsailaren
> 17tik aurrera.
>
>
>
> ___
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.