Azken asteotan herriko prentsa eta irratian irakurri eta entzun dugu
parte-hartze prozesu bat hasi behar duela udalak autobus geltokia dela eta.

Berehala hasi dira guztiak gauzak esaten: EHBildu partehartze prozesua
berak aurkeztutako emendakin batengatik izan dela [1], EAJk bere
proposamena plazaratu zuen [2] eta PSEk EAJren kontra egin zuen bere
proposamenarekin parte-hartze prozesua "kontaminatzen" zuela esanez eta
aldi berean hori egiten zeudela euren proposamena zein zen erakutsiz (WTF):

[1]
http://cadenaser.com/emisora/2016/11/14/radio_eibar/1479107774_582770.html
[2]
http://cadenaser.com/emisora/2016/11/22/radio_eibar/1479800455_341751.html
[3]
http://cadenaser.com/emisora/2016/11/25/radio_eibar/1480076806_258648.html


Nere galdera da: ezin gara egon 4 urte obra faraoniko bat proposatu gabe?
Denok dakigu zer gertatzen den Eibarren obra faraonikoekin, eta ez badakigu
hemerotekari begirada bat eman diezaiokegu, adibidez:

- Errebal 1: bota aurretik egon zen "jaleoa"
- Errebal 2: bota ondoren egon zen "jaleoa"
- Ospittala 1: terrenoen kontaminazioaren eta salmentaren inguruko "jaleoa"
- Ospittala 2: eraikitzen hasi eta inork ikusi ez zituen (!!) Iberdrolaren
kable batzuen "jaleoa"
- Errebal 3: zulatzen hasi eta tuberiak berriz aldatzen hasi behar
izatearen "jaleoa".

Azkenaldian bi obra "handi" egin dira Eibarren beren epeetan bukatutakoak,
biak iniziatiba pribatukoak (nolabait esateko): Mercadona eta Ipurua Futbol
Zelaia. Bigarrenaren kasuan gainera obra zehaztutako epea baino bi hilabete
(!!) lehenago bukatu da.

Daukagun historialarekin, benetan beste milioikada bat gastatu behar dugu
autobus geltokiarekin ez dakit zer egiten? Benetan? Orain dela urtebete
inguru Lurraldebusen lineak aldatu egin ziren eta Donostiarako autobusak ez
dira jada autobus geltokitik irteten. Hor autobus geltokiaren erabileraren
adibide bat.


Mikel




-- 
Mikel Larreategi
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to