Re: [eibar] Martin Zalakain, udazkeneko emanaldiak

2018-10-11 Thread Josu Mendicute
Leirerekin bat nator. Merezi dau.
josu

Hau idatzi du leire narbaiza arizmendi (txarg...@gmail.com) erabiltzaileak
(2018 urr. 11, og. (12:58)):

> Juan ez bazarie, aprobetxau honek aukerok! Espektakulo zoragarrixa da!
> Benetan, gustau ezkero halakuak ezin dana galdu! Bigarrenez be ikusteko
> asmua dakat!
>  leire n, fan
>
> Hau idatzi du Oier Araolaza (o...@dantzan.com) erabiltzaileak (2018 urr.
> 11, og. (10:14)):
>
>> Andoainen, Urretxun, Azpeitian eta Basaurin izango gara datozen bi
>> hilabeteetan Martin Zalakainekin. Norbaitek ikusterik izan ez badu oraindik
>> eta interesik balu horra lau aukera:
>> https://dantzan.eus/kidea/kezka/martin-zalakain-2018-udazkena
>>
>> oier.
>>
>>
>> --
>>
>> 
>> Oier Araolaza Arrieta - o...@dantzan.com
>>
>> ___
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
> ___
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


Re: [eibar] Martin Zalakain, udazkeneko emanaldiak

2018-10-11 Thread leire narbaiza arizmendi
Juan ez bazarie, aprobetxau honek aukerok! Espektakulo zoragarrixa da!
Benetan, gustau ezkero halakuak ezin dana galdu! Bigarrenez be ikusteko
asmua dakat!
 leire n, fan

Hau idatzi du Oier Araolaza (o...@dantzan.com) erabiltzaileak (2018 urr.
11, og. (10:14)):

> Andoainen, Urretxun, Azpeitian eta Basaurin izango gara datozen bi
> hilabeteetan Martin Zalakainekin. Norbaitek ikusterik izan ez badu oraindik
> eta interesik balu horra lau aukera:
> https://dantzan.eus/kidea/kezka/martin-zalakain-2018-udazkena
>
> oier.
>
>
> --
>
> 
> Oier Araolaza Arrieta - o...@dantzan.com
>
> ___
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


Re: [eibar] ER: Eibar.org eta wikipedia.

2018-10-11 Thread leire narbaiza arizmendi
Ai, ama! Liburu barrikua da? Irakorri biharko!

leire n

Hau idatzi du Elena Laka (burdinatepl...@hotmail.com) erabiltzaileak (2018
urr. 11, og. (12:52)):

> Ba eskerrik asko, Luistxo, baina justo aste honetan irakurri dut Iban
> Zalduaren wikipediari buruzko ipuina, eta tira, zer esango dotzuet, yuyua
> sartu jata :-)
>
> --
> *Nork:* Iban Arantzabal 
> *Bidaltze-data:* 2018(e)ko urriak 3, asteazkena 16:46
> *Nori:* Eibartarrak zerrenda
> *Gaia:* Re: [eibar] Eibar.org eta wikipedia.
>
> Luistxori eskerrak.
>
> Banoia begiratzera :-)
>
> Iban
>
> Hau idatzi du leire narbaiza arizmendi (txarg...@gmail.com)
> erabiltzaileak (2018 urr. 3, az. (12:30)):
>
> Ai, Iban bixak (Arantzabal eta Zaldua) be badagoz!
>
> lna
>
> Hau idatzi du leire narbaiza arizmendi (txarg...@gmail.com)
> erabiltzaileak (2018 urr. 3, az. (11:19)):
>
> Ai, ama! Haluzinatuta nenguan! Zeiñek egin ete dau? Gaiñera, konturatu
> nintzan Elena eta nire erretratuak egun berekuak dirala.
> Begiratu nebanian, Ogrosabelena ez zeguan.
> Euskeria zuzendu egitten dot sartu eta txarto daguala ikusten dodanian,
> baiña ganora haundirik barik. Hartuko neuke ikastaro bat!
> leire n
>
> Hau idatzi du Luistxo Fernandez (lfernan...@codesyntax.com)
> erabiltzaileak (2018 urr. 3, az. (11:11)):
>
>
>
> On Wed, Oct 3, 2018 at 9:57 AM leire narbaiza arizmendi <
> txarg...@gmail.com> wrote:
>
> Aspaldiko, lagunok!
> Googlek dakan alerta sistema horrekin jakin dot wikipwdian sarrera bat
> egin destela! 
>
>
> Aitormena: Leire, Elena Laka eta Ogrosabelen orriak neuk sortuak dira
> azken aste hauetan.
>
> https://eu.wikipedia.org/wiki/Elena_Laka
> 
> https://eu.wikipedia.org/wiki/Leire_Narbaiza
> 
> eta https://eu.wikipedia.org/wiki/Oier_Gorosabel
> 
>
> Wikipedia pertsonek sortzen dute. Edozeinek egin dezake, normalean
> norberaren orria osatzea baino etikoagoa da beste batena egitea... Ni 2018
> hasieratik nabil editatzen. Ogrosabel ere ibiltzen da azken aldi honetan.
>
> Ikasi nahi baduzue nola editatzen den Eibartarrak zerrendakoek, ni prest
> ikastarotxo bat antolatzeko ostiral arratsalde edo larunbat batean, inoiz
> beste gauzatxo batzuk egin izan ditugun bezala.
>
> Luistxo
>
>
>
> Begiak talo eginda, zurtuta geratu nintzen Benetan Zer dala eta ni
> wikipedian Era berian, pentsau neban ni egonda, beste inguruko batzuk
> be egon bihar zirala. eta laztanok, zuetako batzuk be agertzen zarie!
> Jakiña, idazle konsagrauak bazagozie: Xabier, Markos, Julen,...
> Baitta ilustre beneragarrixa be: Serafin
> Aintzindarixak: Luistxo eta Muniozguren
> Presidentiak be bai: Elena eta Asier S.
> Eta Eibar.org-k sarreria daka, jakiña!
> https://eu.wikipedia.org/wiki/Eibar.org
> 
> Sarrera horretan Iturri estimatuak be badaka. Baiña klikatu eta ez da, ba,
> karrerista gazte bat agertzen???
> Ba, jakin deizuen! Wikipediaren domináziñùa haisitta dago
> leire, wikipedian
> ___
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
>
> --
> Luistxo Fernandez - lfernan...@codesyntax.com
>
> CodeSyntax (+34) 943 821 780
> 675 706 553
> http://www.codesyntax.com
> 
> Azitain Pol. 3-K
> Eibar E-20600
> ___
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
> ___
> Harpidetza eteteko, bidali 

[eibar] ER: Eibar.org eta wikipedia.

2018-10-11 Thread Elena Laka
Ba eskerrik asko, Luistxo, baina justo aste honetan irakurri dut Iban Zalduaren 
wikipediari buruzko ipuina, eta tira, zer esango dotzuet, yuyua sartu jata :-)


Nork: Iban Arantzabal 
Bidaltze-data: 2018(e)ko urriak 3, asteazkena 16:46
Nori: Eibartarrak zerrenda
Gaia: Re: [eibar] Eibar.org eta wikipedia.


Luistxori eskerrak.

Banoia begiratzera :-)

Iban

Hau idatzi du leire narbaiza arizmendi 
(txarg...@gmail.com) erabiltzaileak (2018 urr. 3, 
az. (12:30)):
Ai, Iban bixak (Arantzabal eta Zaldua) be badagoz!

lna

Hau idatzi du leire narbaiza arizmendi 
(txarg...@gmail.com) erabiltzaileak (2018 urr. 3, 
az. (11:19)):
Ai, ama! Haluzinatuta nenguan! Zeiñek egin ete dau? Gaiñera, konturatu nintzan 
Elena eta nire erretratuak egun berekuak dirala.
Begiratu nebanian, Ogrosabelena ez zeguan.
Euskeria zuzendu egitten dot sartu eta txarto daguala ikusten dodanian, baiña 
ganora haundirik barik. Hartuko neuke ikastaro bat!
leire n

Hau idatzi du Luistxo Fernandez 
(lfernan...@codesyntax.com) erabiltzaileak 
(2018 urr. 3, az. (11:11)):


On Wed, Oct 3, 2018 at 9:57 AM leire narbaiza arizmendi 
mailto:txarg...@gmail.com>> wrote:
Aspaldiko, lagunok!
Googlek dakan alerta sistema horrekin jakin dot wikipwdian sarrera bat egin 
destela! 

Aitormena: Leire, Elena Laka eta Ogrosabelen orriak neuk sortuak dira azken 
aste hauetan.

https://eu.wikipedia.org/wiki/Elena_Laka
https://eu.wikipedia.org/wiki/Leire_Narbaiza
 eta 
https://eu.wikipedia.org/wiki/Oier_Gorosabel

Wikipedia pertsonek sortzen dute. Edozeinek egin dezake, normalean norberaren 
orria osatzea baino etikoagoa da beste batena egitea... Ni 2018 hasieratik 
nabil editatzen. Ogrosabel ere ibiltzen da azken aldi honetan.

Ikasi nahi baduzue nola editatzen den Eibartarrak zerrendakoek, ni prest 
ikastarotxo bat antolatzeko ostiral arratsalde edo larunbat batean, inoiz beste 
gauzatxo batzuk egin izan ditugun bezala.

Luistxo


Begiak talo eginda, zurtuta geratu nintzen Benetan Zer dala eta ni 
wikipedian Era berian, pentsau neban ni egonda, beste inguruko batzuk be 
egon bihar zirala. eta laztanok, zuetako batzuk be agertzen zarie!
Jakiña, idazle konsagrauak bazagozie: Xabier, Markos, Julen,...
Baitta ilustre beneragarrixa be: Serafin
Aintzindarixak: Luistxo eta Muniozguren
Presidentiak be bai: Elena eta Asier S.
Eta Eibar.org-k sarreria daka, jakiña! 
https://eu.wikipedia.org/wiki/Eibar.org
Sarrera horretan Iturri estimatuak be badaka. Baiña klikatu eta ez da, ba, 
karrerista gazte bat agertzen???
Ba, jakin deizuen! Wikipediaren domináziñùa haisitta dago
leire, wikipedian
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   
eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


--
Luistxo Fernandez - lfernan...@codesyntax.com

CodeSyntax (+34) 943 821 780
675 706 553
http://www.codesyntax.com
Azitain Pol. 3-K
Eibar E-20600
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   
eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   
eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' 

Re: [eibar] Fwd: bertsoak

2018-10-11 Thread Asier Sarasua
eskerrik asko Serafin (eta Trunboi).

EibarOrg-en gehittu dittut:
https://eibar.org/albisteak/euskara-gogoetak-trunboi

a.


Hau idatzi du Serafin Basauri (seraf...@eibar.org) erabiltzaileak
(2018 urr. 10, az. (19:49)):
>
> Trunboiren bertsoak, aspaldiko partez.
> Serafin
>
> EUSKARA. GOGOETAK
>
> DOIÑUA: Lurraren pean sar nindaiteke
>
>
>
> I
>
> Barandiaranek, bere txikian,
>
> bazuen jakinduria
>
> Paleolitos arotik, zion,
>
> dator hizkuntza guria,
>
> milaka urtez iraun du, beraz,
>
> nahiz izotza zein euria,
>
> jende askogan, zaharra delako,
>
> sortu du jakinguria;
>
> gero norbaitek botako zuen
>
> zela txatar, iruria
>
> eskasa baina, tinta ugari
>
> bazterretan isuria
>
> pixkanaka du berreskuratu
>
> izen ona, irudia.
>
>
>
>   II
>
> Erromatarrek ekarri zuten
>
> euren hizkuntza, kultura,
>
> golde berria, galtzada, zubi
>
> miliarri, eskultura,
>
> jaso zituzten opidum-ak ta
>
> harresi sendoz ingura,
>
> kosta miatuz batel lirainak
>
> abaroetan aingura;
>
> ingeniaritzan aurreratuak
>
> teknika onak eskura
>
> akueduktoz hurbiltzen zuten
>
> iturrietatik ura,
>
> euskarak dirau eta latina
>
> mugatua liburura.
>
>
>
> III
>
> Erromak egin hildoan ziren
>
> ereingo kristau haziak
>
> moda bitxia  hedatu zuten
>
> Egiptok, Kapadoziak,
>
> seigarren mende bueltan hor ziren
>
> haitzak zulatzen hasiak
>
> bakardadean nahi bait zituzten
>
> jaso Kristoren graziak;
>
> Trebiñon dira aterpe hoiek
>
>  geuk ditugu ikusiak
>
> denon arreta merezi dute
>
> hain xumeak, bereziak
>
> euskara al zen zerabiltena
>
> harpe hoietan biziak?
>
>
>
> IV
>
> "Ora et Labora" hasierako
>
> Benitoren aldarria,
>
> solteak batuz eraiki zuen
>
> monakal era barria,
>
> lehenengotik ezarri zien
>
> klausuraren uztarria,
>
> pobreza eta kastitatea
>
> beharrezko oinarria;
>
> Euskal Herrira iritsi eta
>
> zabalkunde deigarria,
>
> euskara urri idatziz, behintzat,
>
> orri ertz baten jarria
>
> "Izioqui dugu ajutu ez dugu"
>
> perpaus gogoangarria.
>
>
>
>
>
>
>
> V
>
> Erdiaroko ilunbe hitsak
>
> bide zabal argiari
>
> Berpizkundea deritzo orain
>
> mende biko garaiari,
>
> literatura, itzulpengintza,
>
> miresmena grekerari,
>
> jakiminaren ezten zorrotzak
>
> aurrerapenak ugari;
>
> hemen batzuek gogoz, sutsuki
>
> ekin zioten lanari,
>
> "gure mintzairan idatz daiteke"
>
> Etxeparek munduari
>
> euskaraz lehen inprimatua
>
> eman zigun hark opari.
>
>
>
> VI
>
> Estatuetan oinarritu da
>
> hizkuntzaren ahalmena
>
> kolonizatu ondoren, baina,
>
> gurearen ukapena,
>
> ezdeusa, zatar, txiro, trauskila
>
> MARIANAren txostena,
>
> teoriari bide emanez
>
> ezabatzeko baimena;
>
> "El Imposible Vencido" bera
>
> galtzailearen auhena
>
> frogatu nahirik euskara zela
>
> mintzaira zahar, gardena
>
> arrazoiaren bermea zuen
>
> etsaiak indarrarena.
>
>
>
>
>
>
>
> VII
>
> Kulturak bere piztualdia
>
> urtu zenean izotza
>
> andre zein gizon suhar, argiak
>
> jaso zutenak ahotsa
>
> bazter utzitik ohiko izu
>
> gutxiespen eta lotsa
>
> erein behar zen haziarentzat
>
> ireki zuten lorrotza;
>
> Españak zuen ezarri, baina,
>
> lege estua, zorrotza
>
> gaztelenia ozen goratuz
>
> euskarari kenduz hotsa,
>
> hainbeste urte iraun duena
>
> bere etxean arrotza.
>
>
>
> VIII
>
> "Ekarri dugun mintzairan duzu
>
> benetan askatasuna
>
> jakinduria unibertsala
>
> bizitzari erantzuna"
>
> berba jario, azpijokoa,
>
> erdainua, behazuna,
>
> mehatsu, irain, eraso, zigor,
>
> lotsarien eraztuna;
>
> hara zer duten ekarri hauek
>
> debekua ta isuna,
>
> orain pareko, ofiziala
>
> sinatuz gero ituna,
>
> itunak itun argi, nabarmen
>
> menpeko euskal hiztuna.
>
>
>
>
>
>
>
> IX
>
>  Duela mende erdi bat edo
>
> egonezina zen latza
>
> egin beharra zegoen zerbait
>
> erne zekigun baratza,
>
> geure hizkuntzan analfabeto
>
> alfabetatzen urratsa,
>
> Euskaltzaindiak, bere aldetik,
>
> batuaren lehen ardatza;
>
> ikastola ta gaueskolena
>
> ekinbide aberatsa,
>
> itolarrian zegoen hari
>
> itzuli zioten hatsa
>
> gero goizargi bihurtu zaigu
>
> beltza genuen arratsa.
>
>
>
> X
>
> Irakaskuntza dugu geroa
>
> dezagun,bada,eratu
>
> jantzi,aberats,zabal,euskaldun
>
> ez dadin azken geratu,
>
> lehenik dugun eginkizuna
>
> erdal katetik askatu
>
> lamia kantu oro baztertu
>
> ta nortasuna garatu;
>
> biko sistema kaltegarria
>
> hezkuntzatik ezabatu,
>
> euskara landu, kultura jorra
>
> etorkizuna finkatu,
>
> gero geuk dugu erabakiko
>
> zein erdara aukeratu.
>
>
>
>
> ___
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


[eibar] Martin Zalakain, udazkeneko emanaldiak

2018-10-11 Thread Oier Araolaza
Andoainen, Urretxun, Azpeitian eta Basaurin izango gara datozen bi
hilabeteetan Martin Zalakainekin. Norbaitek ikusterik izan ez badu oraindik
eta interesik balu horra lau aukera:
https://dantzan.eus/kidea/kezka/martin-zalakain-2018-udazkena

oier.


-- 


Oier Araolaza Arrieta - o...@dantzan.com
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.