Re: [eibar] Ego ibar geografikua

2020-04-10 Thread leire narbaiza arizmendi
Ene, konfinamendua korreo elektronikua garbitzeko aprobetxatzen nabil, eta
martzoko (ze urrin) mezu truke hau topau dot.
Asierrek aittatu zeban Ego errekian izen diferentiak

>
>
> Izan be, Ego errekiak Eibarren bakarrik daka EGO izena. Ez gorago, eta
> ez beherago. Eibartik kanpo beste izen batzuk hartzen dittu: Berano
> eta Urtia Ermuan; Aixola Elgetan eta Eitzagan... eta Deba Maltzagatik
>
> * Berano errekia? (hidrologixiak eta herrixak diñuenan arabera)
> * Aixola errekia? (Juan San Martinen teorixia)
> * Deba errekia? (Bittor Kapanagan teorixia).
>

Aixola errekia ez da, ba, Eitzagatik datorrena, afluente bat?

Neri hirugarrena gustatzen jata, zelan ez! ;)
>
> Kapanagan teorixia:
> * Bizkaiko 2 muturretako ibai nagusixak ez dake euskerazko izenik
> (Nerbioi eta Deba).
> * Bizkaiko antxiñako tribuak beste izenen bat erabiliko zeben.
> * Kapanagan proposamena (ez da teorixa mailara heltzen): Deba errekia
> EGO deitzen zan; eta Nerbioi errekia IPARRIBAI (Aperribai toponimua ei
> dago Ibaizabalek eta Nerbioik bat eitten daben toki berian). Eta bixen
> artian dago Artibai.
>

Teorixa horrek badaka pega bat. Nerbioik eta Ibaizabalek bat egitten daben
tokixak URBI daka izena. Oso grafikua, ezta? Basaurin dago, nere
lantokittik hurrian (Ai! bueltauko ete naiz?). Egixa da, handik gertu,
Galdakaon, Aperribai auzua daguala, baina bertan-bertan be ez dago. Urki
eta Amaña gauza bera ez diran moduan.
Politta da teorixia, Tigris eta Eufratesen artian biziko giñakelako!

leire, jai-urtzaile


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


Re: [eibar] Eibarko emakume bihargiñak identifikatzeko laguntzia...

2020-04-10 Thread Egoibarra-Eibarko Udala
Mila esker, Oier.

Begoña Azpiri Eguren
Itzultzailea  - Ego Ibarra idazkaria
www.egoibarra.eus
Eibarko Udala


De: Oier Gorosabel Larrañaga [txikill...@eibar.org]
Enviado el: miércoles, 08 de abril de 2020 23:52
Para: eibartarrak@postaria.com
Asunto: Re: [eibar]  Eibarko emakume bihargiñak identifikatzeko laguntzia...

Feisbuken Iparragirre batek diño, emakumietako batzuk egitten dabizenak zera 
dirazela: "Lavadoras manuales marca Lume, en Ubicha, número 1 primero".

O.


El 08/04/2020 a las 16:34, eli laztanguren escribió:
Esango zieten: "Bihar argakilarixa etorriko da". Eta denak: "Ai ene, hau ez da 
pelajia ibiltzeko pertsonia". Eta korrika ilepaindegixara, hurrengo egunixan 
horrela agertzeko.

Hau idatzi du leire narbaiza arizmendi 
(txarg...@gmail.com) erabiltzaileak (2020 api. 8, 
az. (13:34)):
Ene! Ez dot bat bera be ezagutu! Baiña ibili bihar zan ule hórrekin! 
Egunero-egunero demaseko biharra hórrek moñok eta kardauak ganoraz jartzeko! 
Eta egun santu osuan mondrongo hori buru gaiñian! Ze zeken meritu makala!

leire, ule-zaiña

Hau idatzi du Asier Sarasua (asara...@gmail.com) 
erabiltzaileak (2020 api. 8, az. (13:28)):
Ego Ibarrak beste argazki batzuk sareratu dittu, ia inork dokumentatzen lagundu 
leikian.

1965 inguruko "Eibar Industrial" pelikulako fotogramak dira:

https://egoibarra.eus/eu/albisteak/ego-ibarra-galdezka-nortzuk-dira-eibarko-emakume-behargin-hauek-zertan-dabiltza

a.



Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: 
eibartarrak-ow...@postaria.com


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: 
eibartarrak-ow...@postaria.com





Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: 
eibartarrak-ow...@postaria.com





Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com