Aupa, lagunok.
Eibarko Baso Biziak taldian nago (ez naiz eibar.org-ko bakarra), eta kontau
nahi detsuet datorren asteko zapatuan garbiketa eguna egitteko asmua
dakagula.
Horretarako, talde bi egi dittugu: Batetik, 14 urtetik gorako
pertsonendako. Bestetik, umiak dakezen famelixendako.

Lelenengo multzokuak Matxarixa-Santa Kurutz bidia egingo dabe, eta 9:30ian
alkartuko dira EstaziƱo kalian. Bigarren multzokuak 11etan alkartuko dira
Santa Kurutz ermittan. Bigarren taldia beteta dago, eta ezin da izenik emon!

Osasun egoeria dala-eta eskatu nahi dogu aurretixaz izena emotia
eibarkobasobiz...@gmail.com helbidian. Izen-abizenak, telefonua eta edadia
esan bihar dira.

Ia zuetako baten bat animatzen dan. Zabaldu zuen ingurua!

leire, informatzaille
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Reply via email to