Re: [eibar] Delinkuentzia %40 igo da benetan?

2021-10-05 Thread Asier Sarasua
eta zer 2 epe konparatzen dittu?
Erreferentzia hori badakazue?

2020ko lehenengo seihilabetekotik 2021eko seihilabetekora bada, %40ko
igoeria normala da, jakina. Espero leikiana, matematika hutsa.

(baina ez dot topau erreferentziarik)

a.

Hau idatzi du Elena Laka (burdinatepl...@hotmail.com) erabiltzaileak
(2021 urr. 5, ar. (18:52)):
>
>
>
> Arratsaldeon,
>
> niri ere atentzioa eman dit albiste horrek gaur goizean, gainera zelan zegoen 
> erredaktatuta: "cima del ranking vasco" de delincuencia, madre mía.
>
> Gure lanean ikusten dugu ertzainetatik gero eta gehiago deitzen digutela, 
> atxilotutako pertsonei asistentzia egiteko. Atxilotuak gero epaitegira 
> eramaten dituzte, eta epaileak erabakitzen du beren egoerari buruz 
> deklarazioa hartu ondoren.
>
> Pentsatzen dut "ranking" hori egiteko ertzainen esku hartzeak edo atxiloketak 
> hartuko dituztela kontutan: horren beste atestatu azken urtean, horrelako 
> rankinga.
>
> Klaro, hori ondorio erreza da.
>
> Ez da sartzen baloratzera, adibidez:
>
> zenbatetan dira beharrezkoak atxiloketak?
> zenbatetan da beharrezkoa atxilotuak gaua komisaldegian pasatzea?
> zenbatetan izango litzateke nahikoa zitazio bat epaitegira joateko?
> zenbat salaketa eta atestatu largesten dira epaitegian?
> ze delitu klase, nola gertatu dira?
>
> Polizia eta ordena publikoa ranking bat baino gehiago da, kopuru hutsak ez 
> dira ezer atzeko guztia azaltzen ez bada. Tartean ertzaintzaren protokoloak 
> baita ere.
>
> Eta horrek eskatuko luke azalpen gardena, luzea eta, ahal bada, sakona. 
> Alegia, DVren amarillismoarekin bat ere zer ikusirik ez daukan azalpen bat.
>
> Elena
> 
> Nork: Gari Araolaza 
> Bidaltze-data: 2021(e)ko urriaren 5(a), asteartea 16:01
> Nori: Eibartarrak zerrenda 
> Gaia: [eibar] Delinkuentzia %40 igo da benetan?
>
> Arratsalde on,
>
> Atzoko nere mezuak ez du arrakasta handirik izan erantzun aldetik, ea kontu 
> zehatzago batean zentratuta erantzunik daukadan.
>
> Egia da Eibarren delinkuentzia %40 igo dela? Nondik azaldu da datu hori? 
> Udalean zabiltzatenok eskura daukazue datu hori? Detailea ikusi daiteke 
> zertan igo eta zertan jeitsi den eta abar?
>
> Ez dakit norbaitek The Wire telesaila ikusita daukan, baina han argi ikusten 
> zen polizia-estatistikak oso moldagarriak direla eta interes askogatik 
> moldatzen direla errealitatean. Horregatik galdetzen dut.
>
> Gari
>
> 
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com



Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


Re: [eibar] Delinkuentzia %40 igo da benetan?

2021-10-05 Thread Josu Mendicute
Udaletxean ez dugu honetaz berba egiten. De los Toyos alkate zanean, noiz edo 
noiz, zerbait bereziki entzutetsua gertatzen zenean, bozeramaileen batzordean. 
Orain ezta hori ere. 

2020a, eta bereziki martxotik ekainera, urte xelebrea izan zen etxeratze 
aginduak tarteko. Igoera normala da zentzu horretan. Kontua da, zergatik beste 
udalerri batzuetan baino igoera handiagoa? 

Eboluzioa ikusteko udalerriko aurreko urteetako datuekin alderatu beharko 
genuke. 2016-17-18-19-(20)-21 adibidez. 

Hala ere, Ikerrek esandakoaren eragina zalantzan jarri gabe, delitu motaka ikus 
daiteke 2020/2021 aldea. Eibarren estafak %22 igo dira, baina sexu 
askatasunaren aurkako infrakzioak %800 (2020ean 1, 2021ean 9). Termino 
absolutuetan 8 gehiago 6 hilabetean. Ba larria iruditzen zait, txostenotan 
ikusi ezean, zinegotzi izanik ere, inork ez zidalako horrelako daturik emango. 
https://www.ertzaintza.eus/lfr/documents/62347/1445112/Delitos+por+municipios+2+21+03+c.jpg/860c254f-4151-4b64-472c-e59a58f3b077?t=1619597011100

Bide batez, “datu historiko bat” alguazilei buruz. Gure aitxitxa alguazila izan 
zan… eta “pipa” zekan. 

josu



Enviado desde mi iPhone

> El 5 oct 2021, a las 18:20, iker  escribió:
> 
> Iepa.
> 
> Nik, idearik euki barik, uste dot datua ez dala erreala. Errenteriako eta 
> Oarsoaldea eskualdeko datuak ezagutzen ditut eta pandemian igo dira, gehien 
> bat, estafak. Eta, seguraski, beste leku askotan. Internet bidez-eta. Besteak 
> beste datua, orain, esleitzen delako estafatuaren herrira, nahiz eta delitua 
> zibernetikua izan. Baita, tamalez, emakumeen aurkako biolentzia, konfinamendu 
> oso edo partzialaren ondorioz. Baina igoerak ez daka inolako zerikusirik 
> "sindikatu" horrek aipatzen daben portzentaiarekin.
> 
> Bestalde, batzuetan jazoera deliktibo batek estadistika piloa igo dau han. 
> Adibidez, garaje kolektibo batzuetan sartu ziren behin, kotxe piloa kaltetu, 
> eta kaltetu bakoitza delitu bat gisa hartzen da.
> 
> Bildurraren mezua beti. Oinguan pipak ahalik eta azkarren lortzeko, besteak 
> beste. Hobe leukie alguazil mentalidadia eukiko baleukie, baina horiek beste 
> liga batian jokatzen dabe.
> 
> Hau idatzi du Gari Araolaza (g...@eibar.org) erabiltzaileak (2021 urr. 5, ar. 
> (18:01)):
>> Arratsalde on,
>> 
>> Atzoko nere mezuak ez du arrakasta handirik izan erantzun aldetik, ea kontu 
>> zehatzago batean zentratuta erantzunik daukadan.
>> 
>> Egia da Eibarren delinkuentzia %40 igo dela? Nondik azaldu da datu hori? 
>> Udalean zabiltzatenok eskura daukazue datu hori? Detailea ikusi daiteke 
>> zertan igo eta zertan jeitsi den eta abar?
>> 
>> Ez dakit norbaitek The Wire telesaila ikusita daukan, baina han argi ikusten 
>> zen polizia-estatistikak oso moldagarriak direla eta interes askogatik 
>> moldatzen direla errealitatean. Horregatik galdetzen dut.
>> 
>> Gari
>> 
>> 
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
> 
> 
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


Re: [eibar] Delinkuentzia %40 igo da benetan?

2021-10-05 Thread Elena Laka


Arratsaldeon,

niri ere atentzioa eman dit albiste horrek gaur goizean, gainera zelan zegoen 
erredaktatuta: "cima del ranking vasco" de delincuencia, madre mía.

Gure lanean ikusten dugu ertzainetatik gero eta gehiago deitzen digutela, 
atxilotutako pertsonei asistentzia egiteko. Atxilotuak gero epaitegira eramaten 
dituzte, eta epaileak erabakitzen du beren egoerari buruz deklarazioa hartu 
ondoren.

Pentsatzen dut "ranking" hori egiteko ertzainen esku hartzeak edo atxiloketak 
hartuko dituztela kontutan: horren beste atestatu azken urtean, horrelako 
rankinga.

Klaro, hori ondorio erreza da.

Ez da sartzen baloratzera, adibidez:

  *   zenbatetan dira beharrezkoak atxiloketak?
  *   zenbatetan da beharrezkoa atxilotuak gaua komisaldegian pasatzea?
  *   zenbatetan izango litzateke nahikoa zitazio bat epaitegira joateko?
  *   zenbat salaketa eta atestatu largesten dira epaitegian?
  *   ze delitu klase, nola gertatu dira?

Polizia eta ordena publikoa ranking bat baino gehiago da, kopuru hutsak ez dira 
ezer atzeko guztia azaltzen ez bada. Tartean ertzaintzaren protokoloak baita 
ere.

Eta horrek eskatuko luke azalpen gardena, luzea eta, ahal bada, sakona. Alegia, 
DVren amarillismoarekin bat ere zer ikusirik ez daukan azalpen bat.

Elena

Nork: Gari Araolaza 
Bidaltze-data: 2021(e)ko urriaren 5(a), asteartea 16:01
Nori: Eibartarrak zerrenda 
Gaia: [eibar] Delinkuentzia %40 igo da benetan?

Arratsalde on,

Atzoko nere mezuak ez du arrakasta handirik izan erantzun aldetik, ea kontu 
zehatzago batean zentratuta erantzunik daukadan.

Egia da Eibarren delinkuentzia %40 igo dela? Nondik azaldu da datu hori? 
Udalean zabiltzatenok eskura daukazue datu hori? Detailea ikusi daiteke zertan 
igo eta zertan jeitsi den eta abar?

Ez dakit norbaitek The Wire telesaila ikusita daukan, baina han argi ikusten 
zen polizia-estatistikak oso moldagarriak direla eta interes askogatik 
moldatzen direla errealitatean. Horregatik galdetzen dut.

Gari


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


Re: [eibar] Delinkuentzia %40 igo da benetan?

2021-10-05 Thread iker
Iepa.

Nik, idearik euki barik, uste dot datua ez dala erreala. Errenteriako eta
Oarsoaldea eskualdeko datuak ezagutzen ditut eta pandemian igo dira, gehien
bat, estafak. Eta, seguraski, beste leku askotan. Internet bidez-eta.
Besteak beste datua, orain, esleitzen delako estafatuaren herrira, nahiz
eta delitua zibernetikua izan. Baita, tamalez, emakumeen aurkako
biolentzia, konfinamendu oso edo partzialaren ondorioz. Baina igoerak ez
daka inolako zerikusirik "sindikatu" horrek aipatzen daben portzentaiarekin.

Bestalde, batzuetan jazoera deliktibo batek estadistika piloa igo dau han.
Adibidez, garaje kolektibo batzuetan sartu ziren behin, kotxe piloa
kaltetu, eta kaltetu bakoitza delitu bat gisa hartzen da.

Bildurraren mezua beti. Oinguan pipak ahalik eta azkarren lortzeko, besteak
beste. Hobe leukie alguazil mentalidadia eukiko baleukie, baina horiek
beste liga batian jokatzen dabe.

Hau idatzi du Gari Araolaza (g...@eibar.org) erabiltzaileak (2021 urr. 5,
ar. (18:01)):

> Arratsalde on,
>
> Atzoko nere mezuak ez du arrakasta handirik izan erantzun aldetik, ea
> kontu zehatzago batean zentratuta erantzunik daukadan.
>
> Egia da Eibarren delinkuentzia %40 igo dela? Nondik azaldu da datu hori?
> Udalean zabiltzatenok eskura daukazue datu hori? Detailea ikusi daiteke
> zertan igo eta zertan jeitsi den eta abar?
>
> Ez dakit norbaitek The Wire telesaila ikusita daukan, baina han argi
> ikusten zen polizia-estatistikak oso moldagarriak direla eta interes
> askogatik moldatzen direla errealitatean. Horregatik galdetzen dut.
>
> Gari
>
> 
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


[eibar] Delinkuentzia %40 igo da benetan?

2021-10-05 Thread Gari Araolaza
Arratsalde on,

Atzoko nere mezuak ez du arrakasta handirik izan erantzun aldetik, ea kontu
zehatzago batean zentratuta erantzunik daukadan.

Egia da Eibarren delinkuentzia %40 igo dela? Nondik azaldu da datu hori?
Udalean zabiltzatenok eskura daukazue datu hori? Detailea ikusi daiteke
zertan igo eta zertan jeitsi den eta abar?

Ez dakit norbaitek The Wire telesaila ikusita daukan, baina han argi
ikusten zen polizia-estatistikak oso moldagarriak direla eta interes
askogatik moldatzen direla errealitatean. Horregatik galdetzen dut.

Gari


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com