Aupa, aspaldiko!
Bizi zariela jakitziak asko poztu nau, benetan!
Neuk be pentsatzen dot gure txokua euskeraz izan biharko litzakela, nahiz
eta nik neuk be pare bat bider erderaz idatzi dodan, kontu puntualekin.
Eta oin beste kontu bat: NOIZKO AFARIXA?
Azkena Deban egin genduala uste dot, pandemia aurretik. Badakat zuekin
egoteko gogua!
Besarkada bana
leire, kariñosa

Hau idatzi du Mikel Iturria (itu...@eibar.org) erabiltzaileak (2023 ots. 2,
og. (16:53)):

> Eskerrik asko, Alfonso.
>
> Iturri
>
> Alfonso Guillo <alfonso.gui...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2023
> ots. 2, og. 14:46):
>
>> Kaixo, Mikel eta lagunok:
>> Nire partaidetza apaletik, hona hemen nire iritzia.
>> Ni Eibar.org-era bildu nintzen komunikabide digital euskalduna zelakoan.
>> Eibar.org sortzean euskararen aldeko hautua ez dakit esplizitatu zen.
>> Halere, nik uharte euskaldun bat izaten jarraitzea nahiago nuke, eta gure
>> inguruko populazioaren gehiengo batek euskaraz ulertzeko adina eskola hartu
>> duenez, taldearen izaeran adieraziko nuke.
>> Beste argudio batzuk beste batzuek esan dituzte.
>> Alfonso
>>
>>
>> On 2 Feb 2023, at 08:59, Zapiain Markos <mzapi...@gmail.com> wrote:
>>
>> 
>> Amatiño, egia tristea da bosgarren puntuan diozuna: “azken berrogeita
>> hamar urteotako esperientziak ezer zehatzik frogatu izan baldin badigu,
>> zera da: komunikabide elebidunetan (euskara-gaztelania), berandu baino
>> lehen gaztelaniak amaitu izan duela BETI irabazten”.
>>
>> 1970 baino lehenagokoa zuzenean ezagutu ez dugun askok uste izan dugu
>> lege natural antzekoren bat mamitzen zela horrela. Ez ordea. “Egan”
>> aldizkaria 1948an elebidun sortu zen, gaztelania nagusi, eta frankismoan
>> bertan bilakatu zen pixkanaka zeharo euskaldun, bultzada karlistari esker,
>> besteak beste. Aurreiritziak eta estereotipoak desegiteko behintzat balio
>> du Historiak.
>>
>> Hau idatzi du Luis Aranberri (l...@amatino.com) erabiltzaileak (2023
>> urt. 31, ar. (12:28)):
>>
>>> 1. Maila teorikoan, ez daukat batere zalantzarik. Bakoitzak idatzi
>>> dezake nahi duena eta nahiago duen hizkuntzan.
>>> 2. Baina ez da berdin lantzean behin iruzkin bat ez-euskaraz  idaztea,
>>> ala, metodoz, bi hizkuntzatan idatzi izatea.
>>> 3. Ohiko blogari batek gaztelaniaz idazten baldin badu, zergatik ezin
>>> izango luke hasiberri batek beste horrenbeste egin?
>>> 4. Oso ondo dago irekiak, eskuzabalak, abegitsuak eta inklusiboak
>>> izatea. Gora aniztasuna.
>>> 5. Hala ere, azken berrogeita hamar urteotako esperientziak ezer
>>> zehatzik frogatu izan baldin badigu, zera da: komunikabide elebidunetan
>>> (euskara-gaztelania), berandu baino lehen gaztelaniak amaitu izan duela
>>> BETI irabazten, euskara hutsezkoek --euren apaltasunean-- euskaraz jarraitu
>>> izan duten artean.
>>> 6. Herri Irratien edo Gara eta Deiaren egitasmo elebidunek porrot egin
>>> zuten. Berriak edoArrate Irratiak ez dute sekula arrisku hori izango.
>>> Beste hainbat izango dute, baina ez hori.
>>> 7. Euskadi Irratiak eta ETB1k diraute, gaztelaniarekin barne-espaziorik
>>> partekatzen ez dutelako. Merkatua partekatu behar izango dute, baina ez
>>> euren programazioa. Arrazoi "logikoz" eta "praktikoz" programazioa
>>> partekatzeari ekiten dioten egunean... akabo.
>>> 8. Gauza bat da teoria eta beste bat, praktika.
>>> 9. Baina ni ez naiz Arrateko Ama.
>>> Amatiño
>>>
>>>
>>> ------------------------------
>>> *De: *"Oier Gorosabel Larrañaga" <txikill...@eibar.org>
>>> *Para: *eibartarrak@postaria.com
>>> *Enviados: *Martes, 31 de Enero 2023 11:44:09
>>> *Asunto: *Re: [eibar] EibarOrg blog-komunitateko estatistikak 2008-2022
>>>
>>> Nihil obstat.
>>>
>>> O.
>>> El 31/01/2023 a las 11:11, Mikel Iturria escribió:
>>>
>>> Mila esker, Asier.
>>>
>>> Urtarrilaren 18an jakinarazi genuen Javier Ortiz kazetariaren webgunea
>>> bere horretan utziko dugula. Bertan dauden Pedradak ere bukatu dira, beraz.
>>>
>>> Ez dakit zer egingo dudan, baina nik normalean apunte elebidunak idazten
>>> ditut, euskaraz sortu, eta ondoren gaztelaniara itzuli.
>>>
>>> Galdera bi ditut:
>>>
>>> 1.- Oker ez banago, gure komunitate eibarnautan ahal da gaztelaniaz
>>> argitaratu, beti ere euskaraz egiten badugu ere, ezta? Hau zehazterik bai
>>> Arrateko Amak?
>>>
>>> 2.- Hori ahal bada, nola ikusiko zenukete gainerako blogari eta
>>> eibarnautek apunte elebidun horiek?
>>>
>>> Erantzun beldurrik gabe.
>>>
>>> Mila esker.
>>>
>>> Iturri
>>>
>>> Hau idatzi du Asier Sarasua (asara...@gmail.com) erabiltzaileak (2023
>>> urt. 20, or. (08:47)):
>>>
>>>> kaixo,
>>>>
>>>> 2022ko nere blogeko estatistikeri begira hasi eta EibarOrg
>>>> komunitateko 2008-2022 tarteko datuak gainbegiratzera pasatu naiz.
>>>>
>>>> Hementxe laburpena:
>>>>
>>>> https://eibar.org/blogak/sarasua/eibarorg-blog-komunitateko-edukia-eta-estatistikak-2022-urtean
>>>>
>>>> https://twitter.com/asarasua/status/1616340177185607680
>>>>
>>>> Trafikoa izugarri jaitsi da (%75), baina jaitsiera horren errudun
>>>> nagusia ekoizpena da (beste %50-75 jaitsi da) eta ez hainbeste post
>>>> bakoitzaren eragina (hori ere jaitsi den arren).
>>>>
>>>> Hala ere, azaleko irakurketa da egindakoa. Mereziko luke estatistikak
>>>> sakonago begiratzea..
>>>>
>>>> Zuen blogetako estatistikaren bat nahi badozue, esan eta bialduko
>>>> detsueraz, bai?
>>>>
>>>> a.
>>>>
>>>>
>>>> ________________
>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>>>
>>>
>>> ________________
>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>>
>>>
>>>
>>> ________________
>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>>
>>>
>>> ________________
>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>>
>>
>> ________________
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>
>>
>> ________________
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Reply via email to