Egunero-egunero entzuten detsat MAite Artolari albistegixan titular nagusixak emondakuan "Hastera goaz"!
Ze zabalduta daguan forma hori (-tzera joan). Ez naiz ausartzen esatera txarto daguala, niri neuri belarriko min itzela egin arren! Loiuko aireportuan be "XXXX hegaldia irtetera doa". Aspaldiko Esker abertzalian lelo bar "EH berria jaiotzera doa". Oin "irabaztera goaz". Zer esanik ez "Dispertsoarekin amaitzera goaz". Azken esaldi horretan ez dago EZER ondo: dispertsioa, -kin amaitu, -tzera joan... Ufa! Kasualidadia ete da galdegaia tartian daguala? "hasi egingo gara" "irabazi egingo dugu" "Behar " forma be ahaztuta geratzen da: "hasi egin behar gara" eta abarra. Bo, badakizue, irakaslion paranoiak! leire
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: eibartarrak-requ...@postaria.com izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.