Une politiko garrantzitsu hauetan, zein da gai politikoa duen blogik onena?
Duda barik, Imanol Murua Uriarena.
http://www.berria.info/blogak/imanol/
Bere azken aportazioetako bat, UPNkoak 1989an (Sanz eta Alli!) ETArekin
negoziatzearen alde zaudela demostratzen duten prentsa informazioak
berreskuratzea hemerotekatik.
Harengandik jaso dut pista bat beste blogista politiko batena, hau
erdalduna: Iñaki Anasagasti senadore jeltzalea
http://ianasagasti.blogs.com/mi_blog/
Anasagastik esklusibak ematen ditu (Anson beste egunkari batera doala,
Jimenez Losantosek COPE utziko duela...) eta, batez ere, egurra ematen du.
Baita bere "ildokoei" ere.
- Deiari
- EITBri
- Jaurlaritzari. Ze, Jaurlaritzan, ez bakarrik sartzen da Madrazo batekin
(Ezker Batukoa, azken batean), baizik eta bere alderdikoekin ere bai.
Adibidez, Nuria Lopez de Gereñu sailburu eibartarrarekin.
Luistxo
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]